'Xenpelar'ren bertsoak

'Xenpelar'ren bertsoak <p><em>Xenpelar</em>ren bertsoak abesten ditu.</p>

Hizlaria(k): Consuelo Ordoki Ordoki (1927)
Herria: Errenteria (Gipuzkoa)

Xenpelarren bertsoak abesten ditu.

Transkripzioa

-Xenpelar.

"Milla zortzireun ta
hirurogeita biyan,
bertso berrik jartzera
nua Euskal Herriyan.
Betroi bat erosi det
Hernanin periyan,
ganantziya egingo
nuela ariyan,
tristura begiyan,
beti miseriyan,
ez haren premiyan
nere familiyan,
Xenpelarrek dakizki
Errenteriyan.

Ostegun juan danian
hamabost Hernanin,
betroi baten tratua
genduen egin,
Inaziyo saltzaille,
erostuna Permin,
hemeretzi [ezgutu]
geniyon eragin,
sabelian du min,
iñork ase ezin,
artuari muzin,
eztu nahi edozin,
atzetik bihar ditu
zazpi medezin.

Oraindik gaztia da,
hogei ta sei urte,
ernari omen dauzka
bost hillabete,
nik ez diyot igartzen,
hala esan dute,
gezurra baldin bada
engaiñatu naute;
hezurrak [tris] torpe,
zaiñak dauzka fuerte,
haragiya aparte,
zeiñek dauzkan merke
zikiro baten truka
emango nuke.

Horren arbolatikan
datorren loria,
frutua konserbatzen
pare gabia,
alabatu nahi diyo
bere honoria
umatzen baldin bada,
ai zer poderia!
horren koloria,
beltza ta moria,
juan zaio floria;
lehenago hobia
nere familiyaren
hondadoria.

Notizi txarrak dira
horrentzat auzotik,
besua ateria
urgun besotik,
eztula ta antsiya,
ukullo zokotik
desterratuko nuke
nik nere gogotik,
amarra lepotik
diruak orpotik,
arbolan ondotik
jotzen det gogokin,
ez diyo akolarik
ezerengatik.

Burua jarri zaio
lurrera begira,
belarriyak zintzilik,
ai zer segira!
albaitero guziyak
ikaratzen dira,
ikusi dutenian
han daukan [errira]
bajatzen ari da,
hirutatik bira,
hau nere perdida!
nork nahi dun [erdina],
baiña ez det emango
Euskal Herrira.

Begi bat itxua du
adar biyak motzak,
krixillua diruri
horren kokotzak,
ikaratutzen gaitu
eztularen hotsak,
parra egiten dute
elizatik hontzak;
sano dauzka hortzak,
hagiñak zorrotzak,
tristura bihotzak,
dantzan dabil hotzak,
ez diyo onik egin
leku arrotzak."

Horik Xenpelarrenak die. Xenpelarrenak.

- Hoiek dia “Betroiarenak”.
- E?
- “Betroiarenak”.
- Xenpelarren “Betroianak”, klaro!

Egilea(k):

Informazio gehiago: 'Xenpelar'ren bertsoak

Bertsoak