Bertsolariak hizkuntza edertu eta aberasten du

Hizlaria(k): Balendin Enbeita Goiria (1906)
Herria: Muxika (Bizkaia)

Bertsolariak hizkuntza edertu eta aberastu egiten duela dio. Bertsoak idatziz egindakoan, orraztu egiten ditu; gainontzean, bertsoa garbia izan dadin ahalegintzen da. `Txirrita´ri behin erronka bota ziotela kontatzen du, errima zaileko puntua emanda, ezetz bertsoa bukatu.

Informazio gehiago: Bertsolariak hizkuntza edertu eta aberasten du

Bertsoak