"Izar eder bat ateratzen da" bertso sorta

"Izar eder bat ateratzen da" bertso sorta <p>"Izar eder bat ateratzen da" bertso sorta abesten du pasarte honetan Joakinak. Bere senarra zenari entzunda ikasitakoak dira.</p>

Hizlaria(k): Joakina Cestau Zabaleta (1931)
Herria: Goizueta (Nafarroa)

"Izar eder bat ateratzen da" bertso sorta abesten du pasarte honetan Joakinak. Bere senarra zenari entzunda ikasitakoak dira.

Transkripzioa

Izar eder bat ateratzen da
Santio goiko mendian
hari begira egoten nazu
ateratzen dan orduan
nere denbora pixkat da baino
ai zer dolores dijuan.

Arboletan dan ederrena da
oihan beltzian pagua
nik maitetxu ba bakarra izanda
hark bestengana gogua
Jaun zerukoa eman zaiozu
niganako amoriyua.

Amoriyua txorua dala
mundu guztiak badaki
nik maitetxu bat bakarra izanda
hura bestek eramaki
hutsa litzake biziko balitz
nerekin bainan hobeki.

- Ze polittak. Zeiñenak ote dian bertso hoik? Zeiñi aitza behintzat? Zeiñi aittu dizkazu zuk?
- Jose Antonio zenari.
- Zure senarra zenari, Jose Antonio.

Egilea(k):

Informazio gehiago: "Izar eder bat ateratzen da" bertso sorta

Bertsoak