'Txirrita'ren bertsoak I

'Txirrita'ren bertsoak I <p><em>Txirrita</em>k gurasoei eta txakur bati botatako bertsoak abesten ditu.</p>

Hizlaria(k): Migel Aldasoro Gonzalez (1930)
Herria: Donostia (Gipuzkoa)

Txirritak gurasoei eta txakur bati botatako bertsoak abesten ditu.

Transkripzioa

Beste batian Txirrita etxera emen zijuan ta aitta ta ama baratzan ari emen zian. Ta Txirritak bertsua aittai ta amai:
Etxeko maiorazko
nitzan tokamentuz,
baldin aita serbittu
banun pulamentuz;
lehengo toki xarrera
bildutzen naiz puntuz,
hau ere galduko det
ez banabil kontuz.

Beste batian ordun hoik Ereñozun bizi zian, hor, zulo hortan bizi zian, ta, zea, etxera emen zijuan ta txakur bat zaunkaka ta […]. Geatu emen [zion] ta:

Txakurra, nora hator
holako ariyan?
bazekit haokela
atari-goardiyan.
Ez al ditek bazkariyik
eman eguardiyan?
Berriz´e haziko zaik
illia ipurdiyan.

Egilea(k):

Informazio gehiago: 'Txirrita'ren bertsoak I

Bertsoak