"Patxiko Jaunari" bertsoak

"Patxiko Jaunari" bertsoak <p>"Patxiko Jaunari" bertsoak.</p>

Hizlaria(k): Maria Ormaetxea Iñarra (1916)
Herria: Elgoibar (Gipuzkoa)

"Patxiko Jaunari" bertsoak.

Transkripzioa

1
Aizak Zabalako
Patxiko Jaunari
abixatu diola
berak lagunari,
Bizkaian Naparruan
hor dagoz beste bi
pruebak erakutsi
dezagun alkarri
onena zein dan
haietakuari.

2
Eskerrik asko dizut
hitz hori Patxiko,
enkargu hoietara
ez nozu jatxiko,
herriak ere ez dau
hori mereziko
lehen esan genduana
joka lenbiziko,
onena zein dan hantxe
degu ikusiko.

Egilea(k):

Informazio gehiago: "Patxiko Jaunari" bertsoak

Bertsoak