"Gaztia nintzanian" trikiti-koplak

Hizlaria(k): Bixenta Larrañaga Zarraoa (1931)
Herria: Bergara (Gipuzkoa)

"Gaztia nintzanian" esanez hasten diren trikiti-koplak abesten ditu Bixenta Larrañagak.

Transkripzioa

Gaztia nintzanian, denbora batian,
ez nitzan sosegatzen ezkondu artian.
Ezkondu eta lehelengo gabian
Azak eta porruak [Orio] kalian.
Hamaika txorakeri egin degu
gaztiak giñan artian.

Hankak ariñak eta burua ariñago,
hankak ariñak eta burua ariñago,
dantzan hobeto daki artajorran baiño.
Ai, ai, ai artajorran baiño.

Artajorrara [nua] lur barri-barrira,
artajorrara [nua] lur barri-barrira,
bedarra jorratu ta artua sasira.
Ole morena, artua sasira.
Bedarra jorratu ta artua sasira.

Hankak ariñak eta burua ariñago,
hankak ariñak eta burua ariñago,
dantzan hobeto daki artajorran baiño.
Ai, ai, ai artajorran baiño.

Arrateko pikuak hiru adar ditu,
Arrateko pikuak hiru adar ditu,
neska mutilzaliak hankak ariñak ditu.
Ai, ai, ai hankak ariñak ditu.

Egilea(k):

Informazio gehiago: "Gaztia nintzanian" trikiti-koplak

Bertsoak