"Mendiri mendi laiñua" trikiti-koplak

Hizlaria(k): Bixenta Larrañaga Zarraoa (1931)
Herria: Bergara (Gipuzkoa)

"Mendiri mendi laiñua" hasiera duten trikiti-koplak abesten ditu Bixenta Larrañagak.

Transkripzioa

Mendiri mendi laiñua
pagori pagori usua
ez dezu errez harrapatuko
maiorazkuaren pausua.
Ez dezu errez harrapatuko
maiorazkuaren pausua.

Nere nobiuaren ama,
asto baten jabe dana,
haretxek ekarrikost neri
etxian bihar dan dana.
Nere nobiuaren ama,
asto baten jabe dana,
haretxek ekarrikost neri
etxian bihar dan dana.

Goiko mendian edurra dago,
errekaldian izotza,
ni handik aparte bizi naiz eta
alegre dot nik bihotza.
Ni handik aparte bizi naiz eta
alegre dot nik bihotza.

Egilea(k):

Informazio gehiago: "Mendiri mendi laiñua" trikiti-koplak

Bertsoak