Etxerik etxe kantuan eta eskean

Hizlaria(k): Anttoni Larringan Bastida (1906)
Herria: Berriz (Bizkaia)

Etxerik etxe kantuan eta eskean ibiltzen zirenean kantatzen zutena: "Eguen zuriko astie, Jangoikuek emona guztidxe...". Bera ez zen asko ibili, baina nebak ibiltzen ziren. Ematen ez zuenari gurdia gora begira ipintzen zioten.

Transkripzioa

-Kantu-kantari be ez ziñien ibiltten? Holan, ez dakit, ba, abendue kantetan, ta honako gauzak, eguen zuridxe ta…
-Bai! “Eguen Zuriko astie Jangoikuek emona guztidxe, eskola maisuek bidaldu gaitu limosna on baten bille” kantetan genduen, baiña…
-Etxerik etxe?
-… iñok ez eban eukitten [...] emoteko […] ta...
-Orduen be egongo zan baserri onik! Aberatsik be egongo zan…
-[Afaldu, bai. Afaldu] edo patata bat, edo sagar bat edo, baiña […errezau] zer eitten gendun, ba? Ezebez! Ni [hor] jun be ez asko biherrien ibiltten nitzen etxien. Baiña gure nebak ibiltten zien, hamen hil zana ta; Martzeliño be ibiltten zan. Eguen Zuriko astie ta Santa Ageda ta...
-Santa Ageda be bai?
-Bai. Emoten ez otsenai burdidxe ipini gora begire, erroberekin gora begire. Zuk emon ezik Santa Ageda, horri emon buelta ta ala! [Erroberakin ipini gora begire].

Egilea(k):

Informazio gehiago: Etxerik etxe kantuan eta eskean

Bertsoak