Umetan irakaslearekin ikasitako abestia

Hizlaria(k): Maria Aranguren Alberdi (1922) Joxepa Aranzabal Loiti (1914) Juana Iparragirre Alberdi (1913) Benito Lamariano Agirre (1909) Justo Lizarralde Eskibel (1917) Joxepa Lizarralde Unzueta (1913) Jose Manzisidor Mujika (1905) Avelino San Sebastian Barandiaran (1906)
Herria: Antzuola (Gipuzkoa)

Makila luze batean bi trapu (gorria eta zuria) ipintzen zituzten eta irakaslearekin herrian zehar abesten joaten ziren: "Kristorenak, kristorenak gara...".

Transkripzioa

-Metroko makillatxo bat, eta puntan zurixa eta gorrixa ipintzen otsen. Banderatxo bat. Bi trapu puxketa, banderatxo bat puntan. Hauraxe bizkarrian hartzen giñuan eta maistriakin Ondaretik eta Antiguatik bueltia eitten giñuan hoixe kantatzen.
-Eta zela kantatzen ziñuen?
-Kristorenak
Kristorenak gera,
Kristorenak betiko
izango gera.
Kristorenak ziraden
Gure gurasuak
Baita ere euskaldun
ben-benetakuak.
Birau zatarrik etzan
Ez Euskal Herrian
Hitz egiten zanian
Euskera garbian.
Hitz egiten zanian
Euskera garbian.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Umetan irakaslearekin ikasitako abestia

Ume kantak