Maria Aristondo irakaslea

Maria Aristondo irakaslea Maria Aristondo irakaslearen inguruko gogoetak. Eskolan ikasitako kanta. "Goazen mendirik mendi...".

Hizlaria(k): Martzel Garitagoitia Arriaga (1922)
Herria: Mallabia (Bizkaia)

Maria Aristondo irakaslearen inguruko gogoetak. Eskolan ikasitako kanta. "Goazen mendirik mendi...".

Transkripzioa

- Orduan, maistrak danerakuak, ez? Batzuk gogorrak, kastiguak-eta ipintzen zittuenak, eta beste bat, eibartar hau, Maria Aristondo edo zelan zan?
- Bai, bai...
- Horrena rekuerdo ona dakazu, ez?
- Horrena ona? Horixe ona! Horretxekin inguruen horixe... Hori hor lagako naben nik morroe bialdu niñuenien. Ta hori zan... Horrek errekreuen ta ordu librietan igul hartu umiek ta, ba, hor montikulotxo bat deuke Geriek holan, ta, denpora ona euenien, hara eruen ta kantuek erakutsi ta beran gauzak ein ta... Bueno, zan... itzela. Itzela zan.
- Eta bera be eibartarra izanda, hemen zeuen etxian egon zan apopillo edo...?
- Ez, ha ez zan egon gurien. Ha ez dakit hemen edo behekuen. Behekuen egongo zan. Horixe... Ha ez zan egon gurien, ez zan egon.
- Baiña gertukua izan arren, basarri baten...
- Bai, bai, bai. Egunero ezin zeikien Eibarrera jun! Ezin zeikien juen. Eske, bidie egon balitze bai. Gero Basurtuko batek, horrek Basurtoko zakarrorrek?
- Bai...
- Horrek kotxie ekarri eban. Bai, kotxie hor eukitten eban; kotxe zahar bat, beti aberixauta eukitten eban. Ta meka...! Hari gorrixok erakutsi [eutsan]; kotxiorrek suelduok jaten eutsen ondo! Bai, kotxie horraiño ekarri eban.
- Lehengunian aittatu zestazun, hau, Maria Aristondok kantuak erakusten zetsuezela asko. Eta kantu bat gogoratu zenduan "Guazen mendirik mendi" edo...
- Bai.
- Goguan dakazu? Kantatzeko moduan oin?
- Bueno, kantau... Zela kantauko dot, ba, nik?
- Ba, lehengunian kantau zenduan ondo-ondo!
- Bai...
- Eske sekula entzun barik nekan eta...
- Gurien gaztiek, ba, zeremonixie egoten da "cada dos por tres" erderaz esanda, ta, ba, batan kunpleañua edo birena batera edo enfin. Ta gero, kantuen-edo, jardun behintzet danok eitten dou. Danok! Danok! Danok! Ta hori etara neutsen nik lehentxuaoko baten. "Hi, nik hamar urte neukazeneko kantue", ta "Zela? Aber, zelan?", ta, ba, bueno:

"Guazen mendirik mendi euskotar gaztiak,
guazen aldatza gora mendigoizaliak
haxe osasuntsu bat, bizitza indartzera,
aberri guztiei agur egitera".

Ta gero "bis". "Bis" ta, ba, horixe da dana. Bat hori da.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Maria Aristondo irakaslea

Ume kantak