Lo-kanta

Lo-kanta Ume txikiak lokartzeko kantak.

Hizlaria(k): Faustina Galdos Zubia (1931)
Herria: Arrasate (Gipuzkoa)

Ume txikiak lokartzeko kantak.

Transkripzioa

- Ume txikixeri ze kantu edo ze eitten jakuen? Holan, lokartzeko ta ze izaten zan?
- Aii! Enee... Ahaztuta dauket.
- Honek, "obatxua lo ta lo..."
- Bai:
"Dingilin dango Mariña,
Betik honelan bagiña,
Betik honelan izaterako
Poltsia [dogu] guk ariña".

- Ta beste bat:

"Dingilin dangolo, Maridurango,
ez egin basuan lorik,
bestelan, barrez, [aixeritxuek] jango zau
bildotsa zarielakuen".
- Eta... Ni kantuen hasten nitzenien, koiñatuk esaten osten: "Faustina, umie, zu kantuen hasten zaranien, umiek negarrez hasten dia, ez dakitzu kantuan ta". Eta berak be ez zekixen, baiña [neri] gutxiao.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Lo-kanta

Ume kantak