Beste ume-kanta ezagun batzuk

Beste ume-kanta ezagun batzuk <p>"Andra Joxepa tronpeta..."; "Txilin txilin ma&ntilde;a..." kantak ez ditu oso ondo gogoratzen.</p>

Hizlaria(k): Ana Mari Axpe Elejalde (1946)
Herria: Arrasate (Gipuzkoa)

"Andra Joxepa tronpeta..."; "Txilin txilin maña..." kantak ez ditu oso ondo gogoratzen.

Transkripzioa

- Ia, hemen beste batzuk dakaraz: “Arre, arre, mandako” hau da zuk esan dozuna, ta, gaiñera, letria be iguala. “Andra Joxepa tronpeta”?
- “Andra Joxepa tronpeta, jarri belauniko”…
- “Kristoren zoragarri”?
- Ez. Aber: “Andra Joxepa tronpeta, jarri belauniko, andrea Jesukristo”… Ai, ke pena!
- Zer?
- Ezin jata akordau! Oso politte da hori! Aber…
- Eske nik hamen dakatena da: “Andra Joxepa tronpeta, kristoren zoragarri, jarri belaunbiko, adora jesukristo. Zein da basarririk onena?”
- “…onena…”
- “Ondartza”.
- Bai, bai.
- “Aitatxo, amatxo, purra-purra txikiño”. Hemen ya bersiño diferentiak. “A la kinkillera, a la samurrera”…
- “… kinkillera, a la samurrera… jarri… jarri belaunera”. “Jira beste aldera!” “Jira beste aldera!”. Bai. Letra batzuk kanbixauta, baiña bai, hori da, bai. Bai, bai, bai. Ez nitzen… Esaten dotsut, hor dau kantu pilla bat barruan jakin… hor dauena, baiña ez datozena. Orduen, ba, hoixe.
- Eta beste bat: “Txilin-txilin maña, bixar Santa Maña”…
- “Etzi Domu Santu. Umiek zuluen sartu. Ama negarrez, aitte dolorez…kantuen…”
- “Abadia kantuan”
- “Abadie kantuen”…eta?
- “Eta umie zuluan”.
- Ez, guk beste modu baten… “Abadie kantuen”…
- “Abadia kantuan errialen pozez”?
- A! Bai! “Herriaren pozez”! “Abadie kantuan errialen pozez”.
- Eske “umie zuluan” oso…
- Ez, “umie zuluan” ez, “errialen pozez”. “Abadie kantuan errialen pozez”. Bai.
- Eta hau zegaittik edo kantu horren historixia…?
- Ez dakit, ez dakit zer izan leikien.
- Bai, eske letria nahiko…

Egilea(k):

Informazio gehiago: Beste ume-kanta ezagun batzuk

Ume kantak