Kantak

Kantak <p>Hiru kanta abesten ditu.</p>

Hizlaria(k): Begoña Soba Landeta (1934)
Herria: Zamudio (Bizkaia)

Hiru kanta abesten ditu.

Transkripzioa

- Haur kantak ? Hori oin be kantetan deure hori. Nik amari entzunte dekot. Nire amak kanta guztiek kantetan zeuzen bardin. Soinu beragaz.

“Seintxu txikerra negarrez dago,
ama emoiozu titie,
aitaordia tabernan dago,
tunante jokolarie.
Aitaordia tabernan eta,
ama ta alaba jokoan,
osterabere egongo dira,
gona barriak auzoan”.

“Obabatxue lo tirintaiñe,
ez egin lorik basoan,
lukiren batek jan ez egizan,
bildotsa zarialakoan”.

Bai, beste bat be, badakit eta musike beragaz hori:

“Txikitxuteri politxutera,
fraile nenduen nonbradu,
estudioak ikisten bere,
Salamankara biraldu.
Salamankako Obispo Jauna,
zer emon iosten kontseju?
Estudiante pikaro baxen,
hoba nenduela ezkondu.
Ezkondu nintzan ezkondu,
baia niri ondo damutu,
fraka baltzian hari zuria,
etxatela inoz faltatu”.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Kantak

Ume kantak