Errezitatutako kanta

Errezitatutako kanta Errezitatutako kanta.

Hizlaria(k): Faustina Galdos Zubia (1931)
Herria: Arrasate (Gipuzkoa)

Errezitatutako kanta.

Transkripzioa

- Aber:

Udabarria dator, masusta, masusta,
estimatuko nuke emango bazusta.

Udabarria juan ta negua etorri,
alborako laguna nahi nuke ekarri.

- Baiñe hori hola be ez da... Eske ahaztute deuket. A!

Aitak emango baleust hamar hamaseiko
ezkonduko nitzake udabarrirako.

Udabarria juan ta negua etorri,
alborako laguna nahi nuke ekarri.

- Baiña hori be ez da... Ez dot ondo kantetan! Ez jat ondo gogoratzen!
- Luziagua da?
- "Tiriki-tauki-tauki...". "Udabarria juan ta negua etorri..."... A! Ez, "Amak...", "Aitak emongo baleust --izengo da-- ...hamar hamaseiko --hor hasiko da, pentsetan dot--, ezkonduko nitzake udabarrirako".

Udabarria juan ta negua etorri,
alborako laguna nahi nuke ekarri.

- Baiña da luziaua. Luziaua da.
- Sekula entzun barik nekan. Nahiz eta luziagua izan, behintzat zatitxo hori, ba...
- Bai, luziaua da hori, luziaua da. "Ama" be ez dakit hor ez dan sartzen. Amak dirua euki ez ta gero aittei eskatu. Hor, hor... Lehenengo amai ta amak ez daukela, ta gero aittei eskatu. "Aitak...", "Amak..."...
- "... emon baleust"...
- Baiña gero: "aitak emango baleust hamar hamaseiko --"Hamar hamaseiko" ez dakit [...] ontzakuk edo ze izengo zien orduen-- ezkonduko nitzake udabarrirako".

Udabarria juan ta negua etorri,
alborako laguna nahi nuke ekarri.

- Baiñe ez dot dana... Hori, hori [...]...
- Zeoze falta da?
- Bai, hor falta die, edo erdixen, edo akaberan ta...

Egilea(k):

Informazio gehiago: Errezitatutako kanta

Ume kantak