"Arre arre mandako" kanta ezaguna

"Arre arre mandako" kanta ezaguna "Arre-arre mandako"... kanta ezaguna.

Hizlaria(k): Ana Mari Axpe Elejalde (1946)
Herria: Arrasate (Gipuzkoa)

"Arre-arre mandako"... kanta ezaguna.

Transkripzioa

- “Arre-arre mandako”. Aber:

Arre-arre mandako,
bixer Tolosarako
etzi Panplonarako,
handik zer ekarriko?
Zapata ta gerriko.
Norendako?
Norendako?
Mikelendako.

Edo altzuan dauketzunendako. Eta hori eitten zan jarri altzuen eta jueten zitzen: “Arre-arre mandako…”. Oseake, umiai salto eraiñaz. Horrela juaten zitzen:

Arre-arre mandako,
bixer Tolosarako
etzi Panplonarako,
handik zer ekarriko?
Zapata ta gerriko.
Norendako?
Norendako?
Mikelendako.

Ta salto haundi bat erain berai ta, ba, umie barreka. Oseake, hori izeten zan, besterik gabe.

Egilea(k):

Informazio gehiago: "Arre arre mandako" kanta ezaguna

Ume kantak