Kukuaren abestia

Kukuaren abestia <p>Kukuak habia non egiten duen erakusten duen abestia. "Ixil-ixilik argitutzen da" kanta. Isilpeko ikastoletako ume koadernoa.</p>

Hizlaria(k): Arantxa Lasa Apalategi (1930)
Herria: Donostia (Gipuzkoa)

Kukuak habia non egiten duen erakusten duen abestia. "Ixil-ixilik argitutzen da" kanta. Isilpeko ikastoletako ume koadernoa.

Transkripzioa

- A! Hau beste bat zan oso polita, beida:

Aita nun egiten du kukuak kabia?
Txantxangorri kabian lapurtuz tokia.
Tralalala, lapurtuz tokia.

Hori zan erakusteko umeai ba benetazkoa nola dan, e, nun iten zun kabia. Bai, hemen danak egongo dia, e. Hemen, hau´re… hau´re zan kanta bat:

Ixil-ixilik argitutzen da
ixili-ixilik mundua.
Ez da munduan ezer argitzen
ez bada hontzan ohiua.

Baiño ez zituzten bukatzen. Hasierak. Gero, ba, beraiek…

- Hor ikusten da txikiak zirala, ez? Kuaderno hori in zuna…
- Bai, bai, hau… oso txikiak. Hau izango zan Karmelena, “lehenengoa” jartzen du, asike… Bai, hemen [hesi] artean dauka jarrita “lehenengoa”. Ba, lehenengo bloka berea. “Zuk lagundu eta asko ikasi dugu, eta eskerrikasko, zeruko Aita. Karmele”.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Kukuaren abestia

Ume kantak