"Txutxurruka", gurdiaren gainean egiten zen jolasa

"Txutxurruka", gurdiaren gainean egiten zen jolasa Umetako jolasak. "Txutxurrukuka" nola egiten zuten (gurdiaren hagaren gainean gora eta behera). Kanta.

Hizlaria(k): Esther Goikolea Zabala (1943)
Herria: Arrasate (Gipuzkoa)

Umetako jolasak. "Txutxurrukuka" nola egiten zuten (gurdiaren hagaren gainean gora eta behera). Kanta.

Transkripzioa

- P: Bestela, burdiko haga puntan jarri ta atzetik zapaldu ta gora ta behera. Baiñe harek ez zeuken izenik, e!
- Bai, bat jartzen zan haga puntan ta bestiek… "Txutxurruku".
- A!
- Hori zuan "txutxurruku".
- P: A! Bai, "txutxurruku".
- Bat jarten zan haga puntan eta beste bi edo hiru burdixen atzeko… taketien.
- P: Burdixen atzeko… estakan, taketan. Ta hari obatu ta "rrraa!" gora, ta gero "ra!" jarri ta "brrrua!" behera. Hori da "txutxurrukuka".
- "Txutxurrukuka". Bai, zan jolas bat, e! Gure entretenimentu bat zan hori.
- Ta kanturik eitten zan hor?
- P: Ez, ez, kanturik hor ez, "txutxurrutxuka" ez.
- Ee… Bai, hori, oillarrena. "Kukurruku… ze…? Olatie. Olatie zetako?"…
- Bai, baiñe… han dantzan gabitzela ez. Bestela bai kantau, baiña… han gora ta behera gabitzela bai?
- […] "Txutxurrutxu, ze biozu?"…
- "… Olatie. Olatie zeiñentzat?", ta bueno…
- Zelan zan?
- Aber:

Kukurruku,
Zer biozu?
Olatie.
Olatie zetako?
Abadiei emuteko
Abadie zetako?
Mezie emuteko.
Mezie zetako?
Zerure fateko.

Danok akabetan gauen zeruen.

Egilea(k):

Informazio gehiago: "Txutxurruka", gurdiaren gainean egiten zen jolasa

Ume kantak