Umetako kantak

Umetako kantak <p>Umea altzoan edo hankalatraba zegoenean kantatzen zitzaizkion kantak.</p>

Hizlaria(k): Faustina Galdos Zubia (1931)
Herria: Arrasate (Gipuzkoa)

Umea altzoan edo hankalatraba zegoenean kantatzen zitzaizkion kantak.

Transkripzioa

- Umia piskat hasten danian espabilatzen eta hanketan-edo ipintzen dozunian-eta, jolasian, hemen, altzuan, zeoze...?
- A! Holan, zerien, "arre borriquito".
- Bai, zeoze kantatzen zenduen?
- Jarri hor, zerien, ta umiek, ez dakitzu? Ifini hor hankalatraba:

Arre borriquito, vamos a Belen...

- Obatu eskutxuetatik eta umiek pozik.

...que mañana es fiesta y el otro también.

-Ez dakitzu? Erdera nahastua. Hori euskera batua ez, erdi-erdera, erdi-euskeraz, ba...
- Baiña "Arre-arre mandako", bai...

Arre-arre, mandako,
gaur Panplonarako,
bixar Tolosarako
handik zer ekarriko?
Zapata ta gerriko.

- Ba, hori zuk be badakitzu, ezta?
- Ba, bai, entzunda, baiña... nausixeri.
- Eta gero besterik...

Egilea(k):

Informazio gehiago: Umetako kantak

Ume kantak