Umetako zenbait abesti eta istorio

Umetako zenbait abesti eta istorio <p>'Euskaldunak gera', 'markesaren alaba'ren bertsoak, aitonak kontatutako Santa Kruz apaizaren kontuak eta halakoak ditu Maritxuk gogoan.</p>

Hizlaria(k): Maritxu Goitia Zuloaga (1923)
Herria: Errenteria (Gipuzkoa)

'Euskaldunak gera', 'markesaren alaba'ren bertsoak, aitonak kontatutako Santa Kruz apaizaren kontuak eta halakoak ditu Maritxuk gogoan.

Transkripzioa

-Ta goguan dezu amak umetan kantatze'zitun abestiyak?
-"Euskaldunak, euskaldunak gera, euskaldunak betiko izango gera. Euskaldunak ziraden gure gurasuak, baita bai ere fede haundikuak". Hoi [] zen, ta han kantatzen men zuten. Hoi goatzen naiz, eta geo, "Markesaren alaba"n, zea, bertsuak eta... Geo, zea, itxea ezkondu zen, Oiartzuna, eta han aitona bizi zan uaindikan, ta aitona harek kontu asko [konta] esan zizkan, zea, karlista denboko... Gerran ibiliya, San Juan, oi, San Juan ez... Santa Kruz nola ibiltzen zen, ta holako [kon] hrek bazakizkin!
-Apaiz Santa Krutz apaizan kontuak?
-Bai... Nola baserrian sartu ta, kopa burutik bera sartu ta, zea, belarra ebakitzea balijuake bezela nola ibiltzen zen ta, hilak nola ibltzen zittuzten karruan gañian, behiak aurrian zituztela ta, holako kontuak! Ta ze esango'izut ba nik gehio?
-Bai, ta zure amak umetan hola umiak lo, lo iteko kanturik edo, kantatzen zun? "Haurtxo maitia" ta holako...
-...
-Umia altzuan...
-Bai, bai, bai , bai, bai! Konprenitze'intzut! Eztakit [hoiesateko] ze kantatzen zuen. Ez naiz, ez naiz, ez, ez naiz goatzen. Enaiz goatzen hoi. Egiya esango'izut. Igual "Andre madalen" ta kantatuko zittun! "haurtxo txikiya" ta hoik ez. Ez orduan ez. Ez.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Umetako zenbait abesti eta istorio

Ume kantak