"Atzamar txikitxo hori..." kanta

"Atzamar txikitxo hori..." kanta <p>"Atzamar txikitxo hori, punta behatz hori, danen artian txiki&ntilde;a dek hori..." kanta.</p>

Hizlaria(k): Modesta Gallastegi Arregi (1917)
Herria: Arrasate (Gipuzkoa)

"Atzamar txikitxo hori, punta behatz hori, danen artian txikiña dek hori..." kanta.

Transkripzioa

- Gero, eskuekin-eta umiei eitten jakon jolasik? Holan, eskutxuekin-eta…?
- Bai. Eskutxuekin:

Atzamar txikitxu hori, punta behatz hori,
danen artien txikiña dek hori.

Bigarrentxu hori, punta behatz hori,
beste guztien aldien nagie dek hori.

Hirugarrentxu hori, punta behatz hori,
beste guztien aldien luzea dek hori.

Laugarrentxu hori, punta behatz hori,
beste guztien artien bizkorra dek hori.

Bosgarrentxu hori, punta behatz hori,
beste guztien artien lodia dek hori.

Egilea(k):

Informazio gehiago: "Atzamar txikitxo hori..." kanta

Ume kantak