"Etxe poxpola" abestia I

"Etxe poxpola" abestia I <p>"Hain urrun etxe poxpola" abestia kantatzen zuten umetatik isilpeko ikastoletan. Jolaserako.</p>

Hizlaria(k): Arantxa Lasa Apalategi (1930)
Herria: Donostia (Gipuzkoa)

"Hain urrun etxe poxpola" abestia kantatzen zuten umetatik isilpeko ikastoletan. Jolaserako.

Transkripzioa

- Ba, zan, “Hain urrun etxe poxpola”, hori kantatzen zuen txiki-txiki-txikitatik, lehenengoetatik. “Hain urrun etxe poxpola…”.

Hain urrun etxe poxpola
hola, hola.
Tximinitik gora, kea dariola,
hola, hola.

Nola segitzen zun? A!

Gaintxoan arbola, zelai erdian.
Erreka poxpola etxe atarian.

Ta… ahaztu egiten zaizkit, baiña hori oso polita zan. Ez dakit hori nola dan, […] bukatzen. Baiña gero beste estrofan esaten zun… Ahaztu egiten zaizkit ya! Danak ahaztuta dauzkat. “Erreka poxpola etxe atarian”. Bukatzen zun “hola, hola”. Eta ez dakit gehio. Ez, ez, ahaztu in zait. Ze pena!
- Eta hori noiz kantatzen zan?
- Jolasaldian eta.
- Jolasean?
- Bai, jolasaldian. Hauek ez zuten jolasaldirik egiten kalera aterata o patiora, zegatik nola habitazio batean ematen zen eskola, ba, han egiten zan jolasaldia, ba, egingo zuten deskantsutxo bat. Eta orduan gero kantatu. Eta gero garaiaren garaiekoa ere bai, zeatik ni jun izandu naiz umean bila eskola eta Pazko garaia bazan, ba, kantatzen zuten bukatzean ya Pazko garaiko abesti bat. Eta beste urte-aro bat bazan, beti egokitua. Beti egokituak izaten zian kantak.

Egilea(k):

Informazio gehiago: "Etxe poxpola" abestia I

Ume kantak