"Katalamixiliko" abestia, eskuekin jolastuaz

"Katalamixiliko" abestia, eskuekin jolastuaz Umeei abesten zien erdarazko kanta. Altzoan jarrita "Katalamixiliko..." abesten zitzaien, eskuekin jolas eginda.

Hizlaria(k): Ana Mari Axpe Elejalde (1946)
Herria: Arrasate (Gipuzkoa)

Umeei abesten zien erdarazko kanta. Altzoan jarrita "Katalamixiliko..." abesten zitzaien, eskuekin jolas eginda.

Transkripzioa

- Dana dala, bai esan dozu lehen, ez? Umiak lokartzeko edo… umiekin badakazu, holan, kanturen bat?
- Aber, umiekin? Ba, bai. Adibidez, bat dau hor be erderazkue. Kuriosue da. Zergatik ete da, e? Aber, erederaz dauena da: aber, itten jakon umiei hartu. Hartu altzuen umie norberen altzuen jarrita, ta bere bi eskuak hartu eta itten zan, edo bai bere aurpegira, edo aman edo altzuen aukenan pertsonian aurpegira, bere bi eskuak hola ebatuta, eta eitten zan:

Katalamixiliko,
sopitas de leche
ya comería
si no me lo das
Kas-kas-kas-kas-kas!

- Eta hori umiei asko gustatzen jatien, e! Nik goguen dauket hori, bueno…! Nik bai nere umiekin ta bai lobakin, txikixekin, eta hori, esaten dotsut, hori, bueno! Eta erderaz da hori be!
- Bai, baiña oso…
- Dauko…
- Soiñu…
- Bai, bai. Eta gestue. Eske zan horixe, eurakin lotura gehixao. Eurakin zeozer eitten zenien, lotura gehixao zan. Kantaute bakarrik ez zauken hainbeste.

Egilea(k):

Informazio gehiago: "Katalamixiliko" abestia, eskuekin jolastuaz

Ume kantak