'Artalataiko' umetako jolasa, kanta

'Artalataiko' umetako jolasa, kanta <p>Umetako jolas eta kanta: 'Artalataiko'.</p>

Hizlaria(k): Faustina Galdos Zubia (1931)
Herria: Arrasate (Gipuzkoa)

Umetako jolas eta kanta: 'Artalataiko'.

Transkripzioa

- A! "Artalataiko" beste bat da. "Artalataiko", holan, danai obatu... "Alabandaka" be bai.
- Ia, zelan da?
- "Artalataiko" zan alkarri obatu ta:

"Artalataiko, artalataiko,
artalataiko bolua.
Beria duala, beria duala
mundu guztiko jentia.
Artalarun andria
Soiñua jo ta dantzatu"

- Ba, holan. Guk...
- Ta horrek amaieria daka, baiña? Akordatzen zara osua?
- Guk? Guk eindakuak dira, guk eitten [gittuan] horrek.
- Zeuek asmautako kantuak dira?
- Asmaute... Guk... asmautekuek edo... Guk, holaxen, kuadrillan ikesi. Ba, ikesi, han bata bestiei.
- Akordatzen jatzu horren amaieria zein dan?
- Artalataikuana?
- Bai.
- "Beria duala, beria duala mundu guztiko jentia. Artalarun andria, soiñua jo ta dantzatu". Ta gero, ez dakit nik hor akabetan dan. Hortik aurrera ez naz akordetan.

Egilea(k):

Informazio gehiago: 'Artalataiko' umetako jolasa, kanta

Ume kantak