'Atxia-motxia' jolasa eta kanta

'Atxia-motxia' jolasa eta kanta <p>'Atxia-motxia' jolasa eta kanta.</p>

Hizlaria(k): Faustina Galdos Zubia (1931)
Herria: Arrasate (Gipuzkoa)

'Atxia-motxia' jolasa eta kanta.

Transkripzioa

- Beste batzuk harri-launak. Harri-launak, ba, [...]. Eta bestie pote-poteka. Atxia-mutxia!
- Zelan zan hori?
- Hori? Holan, ifintzen [zotsun] atzamarrak, ezta? Hamar atzamar. Orduen, bestiek, ba, kuadrillan juntetan giñen, ifintzen [gittun] danok. Ta "atxie, mutxie...", bestiek, e? Zuk beste bati ein biher [eutsezun]; toketan jakonak, holan, txandan. Ta

"Atxie, mutxie, pirulin plan,
nere semie errotan,
errota txikiñien klin-klan.
Botikario, kalendario.
Hemen etxien zenbat hatz?
Hamar hatz.
Kosk ala pitz?"

Eta aguro erretirau ein biher [ittuzun], bestela ebaketan [baeutsun] bestiek "ta!". Eskuetatik obaketan eutsun. Ta aguro erretiraten [bazittuzun], ez [eutsun] obaketan. "Da!" han obaketan baeutsuen, kosk ala pit... Ta zan "kosk" hau, "taka", ta "pit" buelta azalari, hola emon. Eta klaro, "kosk" hoba izeten zan "pit" be baiño, zeatik "pitek" bueltan min gehixao emoten auen ta.

Egilea(k):

Informazio gehiago: 'Atxia-motxia' jolasa eta kanta

Ume kantak