Lehen ipuin asko kontatzen zitzaizkien umeei

Hizlaria(k): Petra Urizar Bazeta (1908)
Herria: Abadiño (Bizkaia)

Lehen umeei ipuin gehiago kontatzen zitzaizkien. Orain desberdina da kontua, bi urte orduko umeak eurak hasten direlako ipuinei begira. Eurak artoa zuritzen zutenean amari edo amamari eskatzen zioten ipuinak kontatzeko. Anbototik Oizera sorgina sugarretan joaten zela eta halakoak kontatzen zizkieten.

Informazio gehiago: Lehen ipuin asko kontatzen zitzaizkien umeei

Ipuinak, mitoak eta istorioak