Amandrearen ipuin, kanta eta errezoak

Amandrearen ipuin, kanta eta errezoak Eskeko eta “Mantekeroa”ren ipuinekin ez ezik, sorgin kontuekin ere beldurtzen zituzten umeak garai hartan. Joseren amandrea beti kantetan edo errezetan egoten omen zen. Amandreak Joseri loak hartzeko kantatu edo ipuinak kontatzen zizkionetan, sarritan amandreak berak hartzen omen zuen lo. Amonak kantatzen zion kantu bat abesten du Josek. Euskaraz errezatzen ere irakatsi zion amandreak.

Hizlaria(k): Jose Garate Garate (1940)
Herria: Otxandio (Bizkaia)

Eskeko eta “Mantekeroa”ren ipuinekin ez ezik, sorgin kontuekin ere beldurtzen zituzten umeak garai hartan. Joseren amandrea beti kantetan edo errezetan egoten omen zen. Amandreak Joseri loak hartzeko kantatu edo ipuinak kontatzen zizkionetan, sarritan amandreak berak hartzen omen zuen lo. Amonak kantatzen zion kantu bat abesten du Josek. Euskaraz errezatzen ere irakatsi zion amandreak.

Informazio gehiago: Amandrearen ipuin, kanta eta errezoak

Ipuinak, mitoak eta istorioak