Sorgin kontuak

Sorgin kontuak Sorgin kontuak.

Hizlaria(k): Miren Arantzeta Arregi (1921)
Herria: Elgeta (Gipuzkoa)

Sorgin kontuak.

Transkripzioa

- Hau amamak kontautakua, ta amak be...
- Amak be... beste bat be badakit. Bazoian... Hau, lehenau pasautakuak esaten zittuen erak, e! Erei pasautakuak ez dia honek. Eta badoia mutil bat nobixiagana, Uberatik Bergarara. Badoia ta egundoko erromerixia Ubera baiño beheratxuao! Harek parajiak duaka izena... [Lezane] dauka izena. Ta han [Lezanen] egundoko erromerixia! Neska ederrak eta jo-ta eraten ta egundoko erromerixia! Ta mutilloi geldittu da, "Honek dittuk neskak!" eta geldittu da, ta emon dotse berai be eraten. Sorgintzekua zan eratekuoi. Eta eraten badihardu, ta "Jesus! Hau da gauza ederra!". Ta "Jesus!" esan dabenian, jo-ta danak baltz-baltz indda, nun dianik be ez sorgiñok! Danak desaparezidu! "Jesus" ez zan esan bihar, ez zan, religiñokuak harek ez zian ta. Danak nun dianik be ez! Ta bera, bere baso baltzoi eskuan dabela, geldittu zan bakarrik. Ta holakotxe kontuak? Bueno!
- Orduan, entzunda etxian, ez?
- Entzunda etxian.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Sorgin kontuak

Ipuinak, mitoak eta istorioak