Zubiriko zubiaz zerbait

Hizlaria(k): Alicia Villanueva Zandueta (1930)
Herria: Esteribar (Nafarroa)

Zubiriko zubiaren inguruko sinesmenak; txakurren amorrua sendatzen omen zen bertan.

Transkripzioa

- Gero hor bada… e, Zubrin, gizon bat, Cirilo Santesteban.
- Cirilo, bai, bai.
- Horrek kontatu ziten behin eta… ematen.
- Horrek badaki euskera?
- Ez daki.
- A, horrengatik.
- Ez, hor bada zubi bat eta… denbora batez eta, arrabiatuik zeuden zakurrak-eta hor inguruan zubia in, zubia in begietatik bueltaka emanarazi eta rabia kentzen zekioten edo holako istorio bat eta.
- Ez dakit, erraten dute hori… nik aitu dut hori, orai, ez dakit hala ote zen edo ez ote zen, bieño nik aitu egin dut hori, bai, maten tziotela ez dakit zenbat buelta zakurrei zubien ingurutik eta sendatzen tzirela.
- Gero erraten dute ere badela edo bazela “aguas de batueco” edo halako iturri bat.
- Bai, bai, bai, hemen da, bai, aguas de batueco bai, hemen da bai.
- Urrin gaixtokoa edo, baiña ona omen dena osasunendeko.
- Osasunendeko, bai.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Zubiriko zubiaz zerbait

Ipuinak, mitoak eta istorioak