Umeei beldurra sartzeko ipuinak

Umeei beldurra sartzeko ipuinak "Hamalauzango", "Sakamantekas", "Akerra"... pertsonaiekin sartzen zitzaien beldurra umeei. Orduko esaerak aipatzen ditu.

Hizlaria(k): Laureano Telleria Ordozgoiti (1935)
Herria: Segura (Gipuzkoa)

"Hamalauzango", "Sakamantekas", "Akerra"... pertsonaiekin sartzen zitzaien beldurra umeei. Orduko esaerak aipatzen ditu.

Transkripzioa

- Hamalau zanko.
- Hama...?
- Hamalau zanko.
- Hamalau zanko?
- "Hamalau zanko etorriko dek", bai, bai. "Akerra etorriko dek".
- Akerra´re bai?
- "Akerra etorriko da", "Hamalau zanko etorriko dek".
- Ta "hamalau zanko" nola imajinatzen zenduen?
- Hamalau zankokin, hamalau hankako zea bat...
- Gizon bat.
- Gizon bat. "Hamalau zango etorriko dek!". "Sacamantecas" fijoa zan. Ta gaiñea esaten zuen Sacamantecasek eitten zola, etorri, tripak etaa ta mantekak ematen zittula esaten zan. Bueno...! "Sacamantecas etorriko dek!" eta...
- Ta hori noiz, gauetan?
- Bai, gauetan. Ikaratzeatio, bai, ikaratzeatio. Eta gero esaerak bazien asko. Esate bateako, zuk... beheko sue izaten zan, han egurrekin sue eman eta jolasen "bzzzzz" ta "hori ibiliz gero ohian txixe eitten dek!" esaten zuen. Ta bueno, ez giñen ibiltzen. Holako esaerak... ipui asko die, baiño oain ez naiz asko, danakin ez naiz akordatzen, baiño bai. Sacamantecas, akerra, zea...

Egilea(k):

Informazio gehiago: Umeei beldurra sartzeko ipuinak

Ipuinak, mitoak eta istorioak