Antzinako bizimodua

Hizlaria(k): Felix () Basilio Gallastegi (1922) Pedro Goitta () Pilar Onandi ()
Herria: Mallabia (Bizkaia)

Antzinako kontu zaharra. Markinako feria. Lehenagoko arropak, ehunezkoak.

Transkripzioa

- Ba, zuen aitte zanak, entzun zotzen hori hori heldu ba, bai, eskopetie zuen aittana, ta bestik e Markiña ferixa [...] ba ferixa, ta ba andrak di aurrin pausun hurran erungo zittun [...] batzeko ta, batak esaten eutson bestiai e “Ezer entzu dozu?” Ta ”Ez” ”Anton da Maritxu ete dire. Ta ”o” ta ”Bai, Anton da Maritxu ete dire” ”Ez dabe bidxek be alkar asko lotsatuko harek” esan ei eutsan besti horrek eta ”Neuk be hori esan netsen gure aguriari” Bestik, ta zestun botillak euren e, tragotxuk etxera ekartzeko, botillak eta xiskun xiskun xiskun zestuk e, soinu ateraten eban pausun ta botilla txikiñek kargieaz, ta ba ”Anton da Maritxu itten dila, bolo-bolo dabil ba hori ba, bolo-bolo dabil ba, hori ez dozu entzun?”
- Ta ez eban entzun, ta gero atzena baiño gauza bat gitxiau.
- [...]
- Bai, e gizonan bragetako botoiek e, josteko ez dau euko e, [...] esan ei etsan. Bragetako botoik josteko. Bai e, baten bat e, ha be holantxerik gauzek, lehenago euskerazko prakak baziren lehena, aurrin amantala.
- Nik ez nittuan ezautu.
- Nik bai, hamentxen zelaidxen be bai.
- Hamentxe Goitietxebarrekoei nik, praka zuridxek nahiko zuri behintzet, bueno ehunezkuk.
- Bai bai ehunezkuk.
- Ta amantalak haunakoxe kuadrue.
- Bai hegaletan botoik, hegaletan botoik.
- Bai txixa eitteko ta altzau bentani hori ta txixa ein ta gero blaust atzea be.
- Nik hori ez dot ezagutu, zera e, alboetan zera botoiek, hargiñei.
- E?
- Hargiñei [...] alboetan botoiek, hori e, Jose Korta zana ta ontxe dela hiruta zazpi urte, aitxa hil zana.
- Harek be euskerazko prakak di, euskerazko prakak esaten...
- Mutikue zazpi-zortzi urte […] nik , hiruta zortzi urte uste dot aitte hil zana [...] horrek bakit holako prakak [...].

Egilea(k):

Informazio gehiago: Antzinako bizimodua

Ipuinak, mitoak eta istorioak