Sorginei buruzko ipuina

Hizlaria(k): Eugenia Sebera Fernandez Urkia (1905)
Herria: Zarautz (Gipuzkoa)

Sorginak bazirela sinesten ez zuen bati gertatutakoari buruzko istorioa kontatzen du.

Transkripzioa

- Sorgin baten istoriya kontatu.
- Ba, esaten omen zun sorgiñik ez zala esaten emen zun batek, “eeee, ez zeok sorgiñik! Ta txoakeyak dia hoyek” esaten emen zun. Ta hala, baatzan lanian jardun dia andre-gizonak neskamiakin, ta etxea etorri dia, atxurra baatzan lagata. Ta sorgiñik ez zala esaten emen zun harek, “ke ba, eee” hoik txoakeyak ziala, ta ez zala sorgiñik. Etxea etorri dia atxurra baatzan lagata. Ta [...] atxurran billa baatza, etxea etorri ta geo. Jun da neskame hori, bai ba,nagusiyak [...] esan emen ziyoen, ta jun in bihar izan zun, ta han jun zan. Baiño geyo ez zan etorri etxea. Etorri zan (hoi’re polita den, ba), ta leyuen onduan esan ziyen: “sorgiñik ez dala esan dezue? Baiño milla ta zortzirehun hemen gaittuk. Ta gaba, gaba gabazkuentzako, ta eguna egunezkuentzako, ta zuen neskamea guetzako”. Ta beak hartu ta eraman omen zuen neskame hori. Ta akabo, geyo ez emen zuen ikusi. Ez zala esaten zuela, baiño milla ta zortzirehun!
- Baiña hoyek ipuiñak dia, amona.
- E?
- Ipuyak dia hoyek!
- Ipuriya?! Hoixe, ba! Zer dia, ba?!

Egilea(k):

Informazio gehiago: Sorginei buruzko ipuina

Ipuinak, mitoak eta istorioak