Aramaiok Otxandio engainatu eta lurrak bereganatu

Aramaiok Otxandio engainatu eta lurrak bereganatu Esaera batek dio Otxandiok eta Aramaiok lurrak banatzeko sistema bat adostu zutela: goizean oilarrak kukurruku egindakoan, bi pertsona, bakoitza bere herritik, irten eta tril egiten zuten lekuan jarriko zutela muga. Baina Aramaiotarrak oilarrari kandela ipini, lehenago abiatu eta Otxandio ondoraino heldu zen. Horregatik da hain handia Aramaio. Bestalde, aitak kontatzen zion behin hildako bat agertu zela Otxandio eta Aramaio bereizten duen errekan eta otxandioarrek Aramaio aldera bultza egin ziotela, kasuaz hango epailea arduratu zedin.

Hizlaria(k): Julian Unzueta Etxebarria (1929)
Herria: Aramaio (Araba)

Esaera batek dio Otxandiok eta Aramaiok lurrak banatzeko sistema bat adostu zutela: goizean oilarrak kukurruku egindakoan, bi pertsona, bakoitza bere herritik, irten eta tril egiten zuten lekuan jarriko zutela muga. Baina Aramaiotarrak oilarrari kandela ipini, lehenago abiatu eta Otxandio ondoraino heldu zen. Horregatik da hain handia Aramaio. Bestalde, aitak kontatzen zion behin hildako bat agertu zela Otxandio eta Aramaio bereizten duen errekan eta otxandioarrek Aramaio aldera bultza egin ziotela, kasuaz hango epailea arduratu zedin.

Informazio gehiago: Aramaiok Otxandio engainatu eta lurrak bereganatu

Ipuinak, mitoak eta istorioak