Ilargiaren ipuina

Hizlaria(k): Eustakia Agiriano Zuazua (1924)
Herria: Aramaio (Araba)

Ilargiaren inguruko istorioa.

Transkripzioa

- Eta illetargixen gaiñien…
- A, ilertagixen gaiñien beste bat be badakit. Ba, hantxe, Peruxe ta Maruxe zien, Peruxe ta Marixe, bueno. Eta Peruxe ta Marixe. Eta auen illetargixe, ezta?, pozu baten, illundute. Eta Marixek pentsetan auen gaztaie auela hondarrien. Ta, joño!, “gaztaie, gaztaie!”, eta, edan eta, edan eta edan, edan eta edan, gaztaie dalakuen. Edan eta edan, edan eta edan, eta Peruxek: “Edan ondion gehixa! Edan, edan, ondion asko falta dau gaztaie [har]tzeko!” Edan, dana edan dau, eta zan gari denborie, gari alie, gari joten ibilitte. Ozen garixe, gari alie, eta edan eta, nik holan kontetan neutsen, edan ondion eta, atzetik urten eta urten urek, urten, urten eta urten, eta edan eta edan eta atzetik sartu dan urteten utsen ur horrek, urten, urten, urten. Dana edan auen eta illetargixe zera bakarrik auen. “Peruxe eta Marixe, urek darue garixe!” Atzeko despedidie zan, eta, garixek erueten eta berak edan auen uroi, garixek erueten. Eta ba, horixe, illetargixe ba horixe, pentsetan auela gaztaie auela eta gero auen illetargixe. Ba puxkat zirriztazue, hori ba!

Egilea(k):

Informazio gehiago: Ilargiaren ipuina

Ipuinak, mitoak eta istorioak