Aitona, txondorra eta sorginak

Aitona, txondorra eta sorginak <p>Lorearen Berrosasiko aitonak txondorrak egiten zituen. Txondorraren bueltan sorginak ibiltzen zirela esan ohi zen.</p>

Hizlaria(k): Lorea Furundarena Kalzakorta (1926)
Herria: Mutriku (Gipuzkoa)

Lorearen Berrosasiko aitonak txondorrak egiten zituen. Txondorraren bueltan sorginak ibiltzen zirela esan ohi zen.

Transkripzioa

- Errekako sorgiñak-eta.
- Errekan ze sorgin eoten zian ba?
- Han artzai errekatik gora-ta entzunda dakat...
- Bai?
- ... sorgiñak ibiltzen ete zian.
- Bai, akordatzen naiz ni han Berrosasiko aittonak-eta txondorrak eitten zeuenian ta, auskalo txondorran bueltan-ta ze ibiltzen zakozen, ze sorgiñ, e. Ta gizajua han eongo zan bakar-bakarrik, ta ez dakit ba ze billurtzen zan edo ez zan edo ze eitten zan.
- Hori da, ze txondorra eitten zeuenak´e han bakar-bakarrik eoten ziala, han gabaz.
- Bakar-bakarrik gabian, hantxe txondorra zaintzen, aber.
- Ta zeuk aittonai-ta entzunda bai kontuik edo?
- Ez, aittona haura gaiñea guretik, ez zan gurian bizi izan ta, guretik urruti´e bai ta, baiña ez, nik hola, ez, ez, ez dakitx, baiña , behintzat edadian e han txondor aldian ibiltzen zakozela harek bai e, bueltan-bueltan sustuak ematen ta hola.
- Dantzan.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Aitona, txondorra eta sorginak

Ipuinak, mitoak eta istorioak