Paristik beharrean Bizkargitik etorritako umea

Hizlaria(k): Xabier Amuriza Sarrionandia (1941)
Herria: Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

1941eko maiatzaren 3an jaio zen, Santa Krutz egunean. Bizkargin erromeria egiten zen eta ijito asko egoten ziren. Osabak soinua jotzen zuen. Aitak kontatzen zion bera ez zela Paristik etorri, gainontzeko umeen antzera, Bizkargitik baino, osabaren soinu barruan. Aita oso ipuinzalea eta fantasiosoa zen.

Informazio gehiago: Paristik beharrean Bizkargitik etorritako umea

Ipuinak, mitoak eta istorioak