Sorgin kontuak

Sorgin kontuak Sorgin kontuak. Anbotoko "señoria".

Hizlaria(k): Miren Arantzeta Arregi (1921)
Herria: Elgeta (Gipuzkoa)

Sorgin kontuak. Anbotoko "señoria".

Transkripzioa

- Orduan, entzunda etxian, ez?
- Entzunda etxian.
- Anbotoko señoria ta…
- Anbotoko señoriena be bai! Bai. Anbotoko señoriena ez dakit zela zan. Ene! Guk… Anbotoko señoria zaintzen egoten giñan ez dakit zenbat bidar. Ta igual izarra ikusten giñuan… Badia… egoten dia kometia holan “jjiii” faten dianak? Beti zain egoten giñan. Ta baten ikusi giñuan. Aaa! Guk izarra danik be ez, e! Anbotoko señoria zan ha, e! Bere buztana atzian dabela. Guretako Anbotoko señoria zan ha, e! Bueno…! Beste bat be bazeuan. Zela zan hori? Neri ahaztuta horrek gauzok. Lagata, ez dakizu? Kontau be ez. Honei be ez dotset nik horrek kontau.
- Bai…
- Bai? Kontau dittuzu?
- Goruetan eitten zebana, ez dakizu? […] gizona zala ta…

Egilea(k):

Informazio gehiago: Sorgin kontuak

Ipuinak, mitoak eta istorioak