Jesus Mari, ipuin kontalari eta idazle

Jesus Mari, ipuin kontalari eta idazle Jeus Mari ipuin kontalari gisa ere gogoratzen dute udalekuetan. Zegamako baserrian entzun zituen lehen ipuinak aitonaren ahotik, Tartalorenak eta. Saturraranen, bera apaizgai gaztea zela, argia joaten zenean ipuinak kontatzen zizkieten zenbait apaizek. Luis Urbietak, esaterako, "Amaia y lo vascos..." kontatzen zien. Argia etortzen zenean amaitzen zen egun hartakoa. Hurrengoan oso gogoan izaten zuten non bukatu zuen. Beiren hasi zen metodo horrekin ipuinak kontatzen. Goñin megafonia jarri zutenean, oheratuta gero kontatzen zituen. Efektu bereziak ere erabiltzen ziren. Grabatu ere egin zituen. Ondo legoke digitalizatzea material hori. Gero hainbat liburu argitaratu zuen, "Harkaitz, elurretako haurra", Teodosio Goñirenak, "Landetaratuak" eta abar.

Hizlaria(k): Jesus Mari Arrieta Sagasti (1947)
Herria: Donostia (Gipuzkoa)

Jeus Mari ipuin kontalari gisa ere gogoratzen dute udalekuetan. Zegamako baserrian entzun zituen lehen ipuinak aitonaren ahotik, Tartalorenak eta. Saturraranen, bera apaizgai gaztea zela, argia joaten zenean ipuinak kontatzen zizkieten zenbait apaizek. Luis Urbietak, esaterako, "Amaia y lo vascos..." kontatzen zien. Argia etortzen zenean amaitzen zen egun hartakoa. Hurrengoan oso gogoan izaten zuten non bukatu zuen. Beiren hasi zen metodo horrekin ipuinak kontatzen. Goñin megafonia jarri zutenean, oheratuta gero kontatzen zituen. Efektu bereziak ere erabiltzen ziren. Grabatu ere egin zituen. Ondo legoke digitalizatzea material hori. Gero hainbat liburu argitaratu zuen, "Harkaitz, elurretako haurra", Teodosio Goñirenak, "Landetaratuak" eta abar.

Informazio gehiago: Jesus Mari, ipuin kontalari eta idazle

Ipuinak, mitoak eta istorioak