Sorginak

Sorginak Aiton-amonek kontatzen omen zuten bi sorginen kontua. Sasi guztien gainetik laino guztien azpitik joan behar omen zen, eta bat sasi guztien azpitik sartuta guztiz txikituta joan omen zen.

Hizlaria(k): Felix Igoa Garziandia (1916)
Herria: Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Aiton-amonek kontatzen omen zuten bi sorginen kontua. Sasi guztien gainetik laino guztien azpitik joan behar omen zen, eta bat sasi guztien azpitik sartuta guztiz txikituta joan omen zen.

Transkripzioa

- Sorgiñen kontuba.
- Nik ez dakit /eztait/ ze izenen /izaan/ zien, beye, sorgiñek geiztotako, orduben. Bakarren bat fan emen zan, sorgiñek esan zeena, fateko leiñuen geiñeti, eta iruzkiyan azpitti. Fan emen zan oso ongi, primeran. Ta bestie ba emen zan esan zeena, ekibokatuta ta, sasi guzien azpitti, sasi guzien azpitti ta…
- Eta sasi tartien fan ber, hura.
- Eta gio, sasi guzien azpitti atzamarkatuik fan biher! Ekibokatu emen zan esaten, sasi guzien azpitti, esto...
- Leiñuen azpiti, leiñuen azpitti...
- Esan ber emen zeen, sasi guzien geiñeti. Beye, sasi guzien azpitti eta… Sasi guzien azpitti, ta leiño guzien geiñeti, beye aldrebes esan emen zen. Sasi guzien geiñeti ta leiño guzien azpitti. Ekibokatuta, atzamarkatuik allatu emen zan bat sorginlekue. Ta esan emen zon: “Nun habil ba hi? Nun habil ba?”
- Sasi guzien azpitti!
- Harrek, karo! Harrek dena atzamarkatuik ta degolletuik allaatu.
- Eta esan duzu aittunek eta amiñek, amiñek kontatzen zizubiela kontubek?
- Bai, kontubek.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Sorginak

Ipuinak, mitoak eta istorioak