Maritxu neskatilatxoaren ipuina

Hizlaria(k): Eustakia Agiriano Zuazua (1924)
Herria: Aramaio (Araba)

Maritxu neskatilatxoaren ipuina.

Transkripzioa

- Zazpi otsuena, bai, zazpi otsuena. Eta gero Maritxuna, beste bat, bai.
- […] gaiñien dauena?
- Bai, Maritxuna. Bai, Maritxu… Horreik umiok be badakixe. Honeik mutikuok be badakixe hori, neuk kontaute. Ba, Maritxu zan ba, dana kontu bat, ezta? Maritxu itxi auen, ama juen zan mezeta, eta itxi auen zazpi koltxoien erdixen Maritxu neskatillatxue. Hotz auen -honei umioi holan esaten dutset- “hotz auen, hotz auelako, epelien egon, epelien egon bida”. Hola. Hotz euelako itxi auen koltxoi erdixen itxi auen, eta bera juen zan mezeta. Eta umiok ahue zabalik. Lobak be eukitten dittut ba nik, eta danak ahue zabalik eta: “Eta gero? Eta gero?” eta "Egon ba, esango dutsuet eta!". Eta gero etorri zan mezetatik, eta txakurtxo bat eukien txiki-txikitxue atien lotute. Ta hak txakurtxuek amai esaten utsen, e: "Txau, txau, txau!". Maritxu euken neskatilla horrek eta ijittano bat ikusi auen bentanatik -nik esaten dutset ba guk bentanatik, esaten dutsau gure umiei ezta? Hortik esparrutik bene-benetan egoten zien eta. Bentanatik ijittanuek ikusi auen bakarrik auela, sartu zan bentanatik, ta hartu neskatillatxue eta ri,ra! kendu utsen kopetatxuko txorixek, eta abarkatxuek euken, abarkartxuek, eta danak, bere arropatxu danak sartu zittuen, zulo bat egin eta ortuen sartu zittuen danak, ta, kopetatxuko txoritxuek eta danak. Eta bera hil auen, eta hartu auen iztertxuek, odola, gibeltxuek eta, hestetxuek sartu zittuen han. Eta hartu auen gibela eta danak hartu zituen eta goiko basoa eruen auen, eta egin auen sue, eta egin auen odolostetxuek eta gibela jan auen. Eta txakurrek esaten utsen “Txau, Txau, Txau! Maritxu zuluen dau!” Eta bere amak: “Ixilik egon hadi!”. Eta barriro: “Txa, txau, txau, Maritxu zuluen dau!” Eta txakurrek [iruaburua] ta: “Txau, txau, txau, Maritxu zuluen dau!” Eta ama hori juen da, eta Maritxu, zera, koltxoi danak ikera eindda. Eta koltxoi bat [eta ire dana] bi koltxoi, hiru koltxoi, lau koltxoi eta bost, eta Maritxu falta. Ama negar baten! "Txakurre, non da Maritxu??", “Maritxu zuluen dau!, Txau, txau, Maritxu zuluen dau! Maritxu zuluen dau!” txakur horrek. Ta “non dau?”. Txakurrei jarein eutsen kataitik eta txakurre arineketan orture. Orture juen da eta txoritxuok ta kopetatxue ta hantxe, zulue egin eta hantxe tapaute. Ta, bueno, eta holaxe begittu auen -neuk erdixek neuk asmaute, baiñe nik holan esaten nutsen-. Gero begittu auen basora eta basoan keie! Eta abixau eutsen gauardia zibillei [aittek] eta abixau eutsen guardia zibillei eta juen zien eskopetiaz, eta hantxe, klaro, dana han buzkentxuek eta odolostetxuek jaten eta gibeltxuok jaten ijittanuok hantxe, umetxuenak jaten. Eta guardia zibillok bau! jo utsen tirue eta jo auen eta bota. Gero ixegi auen arbolan, emun utsen sue eta erre auen. Eta, ba, erre auen eta, oin be ezdakizu ezta? eta negar ta negar ta negar ta negar. Zer egingo dogu ba? Ba, oin ekarriko dogu beste Maritxu bat eta horreik kopetatxuko txoritxuok eta danok gordeta ifiniko dutsau berai eta ifiniko dutsau beste txoritxo bat eta "kolorin kolorau este kuento se ha terminau", eta ekarriko dutsau beste txoritxo bat, beste Maritxu bat, beste Maritxu bat. Bera, bera ji, ji, ji, [ni enau aitzela gure aittek aitzela], nik asko nekixen [lehenabi], de momento ez dutsut ba esaten, neu urtiek be ez jatela akordetan momentuen.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Maritxu neskatilatxoaren ipuina

Ipuinak, mitoak eta istorioak