Lehen, ezkondu barik elkartu egiten ziren

Lehen, ezkondu barik elkartu egiten ziren Peru eta Marixen ipuinagaz lotuta, Barandiaranek bertako leku batean ezkontzak egiten zirela esan zuen, baina Deunorok ez du uste horrela zenik, kristautasuna ezarri zenetik ezkontzak ermitetan egiten zirelako. Muxikako parrokia ere sasoi hartakoa da, duela 1100 urte ingurukoa. Galdutako hainbat ermita daude. Lehen, ezkondu barik elkartu egiten ziren.

Hizlaria(k): Deunoro Sardui Enbeita (1934)
Herria: Muxika (Bizkaia)

Peru eta Marixen ipuinagaz lotuta, Barandiaranek bertako leku batean ezkontzak egiten zirela esan zuen, baina Deunorok ez du uste horrela zenik, kristautasuna ezarri zenetik ezkontzak ermitetan egiten zirelako. Muxikako parrokia ere sasoi hartakoa da, duela 1100 urte ingurukoa. Galdutako hainbat ermita daude. Lehen, ezkondu barik elkartu egiten ziren.

Transkripzioa

- Gero hori erabili zen alkartziek-eta eitteko-ta. Barandiaranek ipintten deu horko Ajangizera bidekoagaittik be, hor eitten ziela ezkontzak eta tratuek. Ta nik ez dot siñestuten hor ezkontzarik eitten zanik. Ze elizie sartun zanien hona eta ermittek eta istorixek eta dana horrek danak kendu bazenien, hor ez zan eitten ezkontzarik, edo traturik. Ezkontzak ermittetan eitten zien eta elizetan. Eta Muxikeko eliziek be mille ta ehun ta piku urte dekoz, Muxikeko parrokixek be. Honexen ostetxuen, honek Peru eta Marixen eta honen atzetik. Hamen erminttie eta hamen Txakalen egon zan ermitte bat, Madaleniena eta beste bat Uspitzan (Usparitzan) San Isidro eta beste bat, beste asko egon zien! Oin galdute dauzenak be, berton-berton ingeruen. Horrek eitten hasi zienien ya akabeu zien Peru eta Marixe, sorgiñek ta horrek ezkontzak-eta eittie, ezkontzak ez, batzarrak eittie. Ta ezkondu barik alkartu eitten zien, alkartu. Gero etor zien anilloak-eta ipinttie eta istorixek eta horrek.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Lehen, ezkondu barik elkartu egiten ziren

Ipuinak, mitoak eta istorioak