Lamiak eta sorginkeria kontuak

Lamiak eta sorginkeria kontuak <p>Lehen umeei beldurra emateko istorioak kontatzen ziren. Bere amamak etxeko leihotik lamiak ikusten zirela esaten zien. Kontu horiek guztiak Eibarren arma-lantegiak zabaldu zirenean bukatu zirela dio; jendeak defendatzeko, etxean eskopetak izaten zituen-eta. Bere aitaitari entzuna zion, Urkiolatik behera zetorrela kate zaratak-edo entzun, eta etxera di-da batean etorri zela. Ma&ntilde;aritik harginak Madrilera joaten ziren lanera; eta lehenengo bizikleta Madrildik ekarritakoa zen, hura ere sorginkeria kontua zela esaten ei zuten. Txikitan sinesten zituzten kontu horiek.</p>

Hizlaria(k): Isidro Ugarte Ortuoste (1924)
Herria: Durango (Bizkaia)

Lehen umeei beldurra emateko istorioak kontatzen ziren. Bere amamak etxeko leihotik lamiak ikusten zirela esaten zien. Kontu horiek guztiak Eibarren arma-lantegiak zabaldu zirenean bukatu zirela dio; jendeak defendatzeko, etxean eskopetak izaten zituen-eta. Bere aitaitari entzuna zion, Urkiolatik behera zetorrela kate zaratak-edo entzun, eta etxera di-da batean etorri zela. Mañaritik harginak Madrilera joaten ziren lanera; eta lehenengo bizikleta Madrildik ekarritakoa zen, hura ere sorginkeria kontua zela esaten ei zuten. Txikitan sinesten zituzten kontu horiek.

Informazio gehiago: Lamiak eta sorginkeria kontuak

Ipuinak, mitoak eta istorioak