Sorginen inguruko kontuak

Sorginen inguruko kontuak <p>Beraien aita zenak esaten zien sorginak sasi artean bueltaka ibiltzen zirela eta bidera ateratzen zirela. Azkarateko neska bati gertatutakoa. Sorginak leihoetatik sartzen zirela dio. Berari pasatutako pare bat pasarte kontatzen ditu.</p>

Hizlaria(k): Martina Arraztio Saralegi (1926)
Herria: Ataun (Gipuzkoa)

Beraien aita zenak esaten zien sorginak sasi artean bueltaka ibiltzen zirela eta bidera ateratzen zirela. Azkarateko neska bati gertatutakoa. Sorginak leihoetatik sartzen zirela dio. Berari pasatutako pare bat pasarte kontatzen ditu.

Transkripzioa

- Sorgiñak eta, baziala ta ez ziala ta ez al zizuten...?
- Bai, jesus! Jesus! Sorgiñek? Ene! Gure aitte zanak-eta, ene! Gure aitte zana ikaratuta etortzen zan, sorgiñek ibiltzen omen zien, sasi azpittik gaiñea bueltaka ta, birea ateatzen emen zitzaien. Bai. Eta Azkaraten bazan neska bat, neska bati jun zitzaion sorgiñe. Besoa luzau omen zion eta harrek besoa moztu. Besoa moztu zion! zerbaitt´e [...]. Eta geo sorgin harrek badakizu ze in zon? Geo, besoa moztutakon, beso-motza. Eta mendi batea eaman omen zon neskea eta esan omen zion arropa kentzeko eta neskak esan omen zion "Beste aldera begira jarri zaiz", esan omen zion neskek, erropak kenduko zittula ta. Eta geo, beste aldera begira jarri zanen, berai bultza ein ta bota zun zuloa.
- Sorgiña bea?
- Mutille bea. [...] Sorgiñe zan hue! Sorgiñek leihoetatik-ta sartzen zien. Gu... Ni txikitan zerbaitt [...] nintzen, ahizpa ohian ta, ohian lo ta jun nitzen ta [eundalako] animali beltza ikusi non han. Ta ahizpa lo zeon. "Hau zer da?" ta korrika sukaldea! Hori ezaututa neon zerbaitt-zerbaitt. Eta sorgiñek izango zien. Geo, beste baten, jun nitzen... aittek-eta kuarton txokolatek eukitzen zittuen; "Txokolate pixkat hartu behar diat ba", ta jun nitzen ta hizketa-hotsa aitzen non ta begiratu non ohira ta figura gaiztoko pertsonea ikusten non ta nik eamaten nitun zalapartak! Zerbaitt bai, zerbaittt bazan. Bai. Kuartotako leihotik ta edozein lekutatik sorgiñak, nik ez dakit nola sartzen zien! Sartu eitten zien. Ikaratu eitten giñen gu ordun.

Egilea(k):

Informazio gehiago: Sorginen inguruko kontuak

Ipuinak, mitoak eta istorioak