Kobazuloko deabruaren ipuina

Hizlaria(k): Anton Solozabal (1898)
Herria: Markina-Xemein (Bizkaia)

Herriko pertsonaia baten eta kobazuloko deabruaren inguruko ipuina.

Transkripzioa

Ta gero bai, e, Juanillo ei zan gizon handixe ta gogorra be bai, ta... kueban baten diabrue euela han ta zertu ei zien. Ta bakarrik ez ei zan atrebitzen deabru horren bille juten Juanillo hori, baiña beste bi topau zittuen: burdi-bolantie ta idixek errekan lepun hartute paseten zittuna bata, ta bestie, jo ipurdixaz ta mendixek zapaltzen zittuna. Jun die kueban barrure; horretarako, mille kinttaleko katxiporrie eruban txaleko-botoitik eseitte Juanillok. Beste bixok garbittu ei zittuen diabru horrek, baiña etorri ei jakon berai, ta jo ei xeban burun diabrue... baiña diabru gogorra. Mihiñe hagin bittartien suertau ta, hagiñen bittartien jota erdibittu ei zan mihiñoi. Baiña Juanillo horrek atzera be urten ei xeban, diabruoi han gatu ei zan baiña...

Egilea(k):

Informazio gehiago: Kobazuloko deabruaren ipuina

Ipuinak, mitoak eta istorioak