`Etxegiña´ bertsolaria

`Etxegiña´ bertsolaria Sebasen aitona, `Etxegiña´ Ermutik etorri zen Elgoibarrera. Bertsolaria zen. Herrian galduta zegoen Santa Ageda eskea berreskuratu zuten eta berak jardun zuen urte luzez koplari. Garai batean, eskean joandakoan, hildakoren bat egon zen etxearen aurrean errezatu egiten zen, koplak kantatu beharrean. Gerora, `Etxegiña´k berak asmatutakoa zela esaten zuen salbea kantatzen hasi ziren. Salbe horren bi bertso elizako hiletetan ere abesten dira orain. Gizon saltseroa zen, herrian ezaguna. Bertso-paper lehiaketa jarri zuten bere omenez eta omenaldi batzuk ere egin zitzaizkion. 87 urterekin hil zen.

Hizlaria(k): Itziar Agirregomezkorta Laka (1956) Sebas Larrañaga Uriguen (1956)
Herria: Elgoibar (Gipuzkoa)

Sebasen aitona, `Etxegiña´ Ermutik etorri zen Elgoibarrera. Bertsolaria zen. Herrian galduta zegoen Santa Ageda eskea berreskuratu zuten eta berak jardun zuen urte luzez koplari. Garai batean, eskean joandakoan, hildakoren bat egon zen etxearen aurrean errezatu egiten zen, koplak kantatu beharrean. Gerora, `Etxegiña´k berak asmatutakoa zela esaten zuen salbea kantatzen hasi ziren. Salbe horren bi bertso elizako hiletetan ere abesten dira orain. Gizon saltseroa zen, herrian ezaguna. Bertso-paper lehiaketa jarri zuten bere omenez eta omenaldi batzuk ere egin zitzaizkion. 87 urterekin hil zen.

Informazio gehiago: `Etxegiña´ bertsolaria

Bestelako kantak