`Kontxesiri´ kanta, Carmen Gazteluk abestuta

Hizlaria(k): Carmen Gaztelu Eguren (1928)
Herria: Bergara (Gipuzkoa)

`Kontxesiri´, kanta ezaguna abesten du Carmen Gazteluk.

Transkripzioa

Maite bat maitatzen det, maitagarria,
begi ederrak ditu, guztiz argia,
daukat urruti.
Baiñan ezin kendu det burutik
haren itxura.
Saldu ahal balitzake pisura
urrearen truke,
nork erosi faltako ez luke
Ja-jai..
nork erosi faltako ez luke.

Hogeita hamar leguz nago aparte
bitartean badaukat milloi bat ate
guziak itxirik.
Nahi arren ezin egon isilik,
beti negarrez
nere maite-maitiaren galdez
ote dan bizi
Nere bihotz-bihotzeko Kontxesi
Ja-jai..
Nere bihotz-bihotzeko Kontxesi.

Egunaz argi gutxi, gauian illun,
neretzat konsuelorik ez dago iñun.

Egilea(k):

Informazio gehiago: `Kontxesiri´ kanta, Carmen Gazteluk abestuta

Bestelako kantak