Ipuinak, mitoak eta istorioak

  • 383 Aitonak kontatzen zituen ipuinak: sorginak, Juaniko abade ehiztaria...

    Euxebi Gisasola Aldazabal (1922) Eibar

    Sinesmenak. Lamien konturik ez du ezagutzen. Sorgin kontu batzuk entzun izan ditu, baina bertan gertatutakorik ez. Aitonak kontatzen zituen sorginen kontu batzuk: Maltzagan arropak jotzen egoten zirela. Juaniko abade ehiztariaren inguruko ipuina.

  • Jose Mari Kruzeta Eibarren sorginik bai?

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Eibarren igarleak eta sorginak zeudela esaten zen, ikatza botatzen omen zuten tximinietatik. Jose Mariren ama joan zen igarlearengana. Aita umea zeneko kontakizun bat.

  • Jose Mari Kruzeta Anbotoko dama eta arrano kumea

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Nekazari batzuek arrano kumea hartu zuten baserritarrei adarra jotzeko. Arranoa handitu eta lastora lotu zuten. Anbotoko damak sua alde abtetik bestera eramaten zuela zabaldu zuten gazteek, eta arranoaren lastoari sua eman zioten. Horrela, gau osoa pasa zuen arranoak hegaka, eta denek Mari zela pentsatu zuten.

  • Jose Mari Kruzeta Ermuako lamiak

    Jose Mari Cruceta Alberdi (1930) Eibar

    Lamiek urrezko orrazia omen zuten. Ermuako jendeak ikusi izana onartzen zuen. Eibarren ordea, lamiak baino sorginak zeudela esaten zen, kateak botatzen zituztela.

  • 561 Elorrioko izebaren ipuinak

    Candido Eguren Zabarte (1906) Eibar

    Oporretan Elorriora joaten ziren, ama bertakoa zelako. Han, izeba batek sorginen eta lamien ipuinak kontatzen zizkien. Ipuin zatiak kontatzen ditu.

  • Jaurrietako neska ezkongaiaren ipuina

    Regina Adot (1914) Abaurregaina

    Zaraitzuarrek desberdin hitz egiten zuten. Jaurrietako herri-ipuin bat kontatzen du: ezkondu nahi duen neskazahar baten eta sakristauaren arteko elkarrizketa xelebrea.

  • Lehen ipuin asko kontatzen zitzaizkien umeei

    Petra Urizar Bazeta (1908) Abadiño

    Lehen umeei ipuin gehiago kontatzen zitzaizkien. Orain desberdina da kontua, bi urte orduko umeak eurak hasten direlako ipuinei begira. Eurak artoa zuritzen zutenean amari edo amamari eskatzen zioten ipuinak kontatzeko. Anbototik Oizera sorgina sugarretan joaten zela eta halakoak kontatzen zizkieten.

  • Abade ehiztariaren ipuina

    Petra Urizar Bazeta (1908) Abadiño

    Etxean entzundako ipuina. Abade bat ba omen zen ehiztaria. Behin meza ematen ari zela, txakurrak erbia eraman zion elizara. Meza emateari utzi eta erbiaren atzetik joan omen zen. Bidegurutzeetan hildakoak irteten zirela ere esaten zuten. Beraiek dena sinisten zuten.

  • Lamien inguruko ipuina

    Eulogia Zabala Arkarazo (1920) Abadiño

    Amamak kontatzen zien ipuina. Behin amamaren osaba bat basoan zehar etxera datorrela, ikazkinek utzitako zulo batean neska pila bat ikusi ei zuen dantzan eta eurekin dantza egin omen zuen. Ahateen antzeko hankak ei zituzten.

  • Mendiolan gertatutako ipuina

    Eulogia Zabala Arkarazo (1920) Abadiño

    Mendiolan gertatutako ipuina.

  • Eugenio Sagastizabal Anbotoko Atsoa Anbototik Lekandara

    Eugenio Sagastizabal Beobide (1928) Arrigorriaga

    Amak esaten zuen Anbotoko Atsoa Anbototik Lekandara joaten dela zazpi urtetik zazpi urtera.

  • Teresa Tolosa Ulazia Sorginen beldur, umetan

    Teresa Tolosa Ulazia (1932) Amezketa

    Umetako beldurrak. Sorginak etorriko zirela esaten zieten. Behin gauza zuri bat ikusi zuen leihotik, eta sorgina izango zela esan zioten. Bedaion sorginak izaten zirela kontatzen zuten. Biloba, berak ere behin sorgina ikusi zuela esanez.

  • Teresa Tolosa Ulazia Sorginak eta Sacamantecas

    Teresa Tolosa Ulazia (1932) Amezketa

    Sorginek animalia forma ere hartzen zuten, behiarena adibidez. "Sasi guztien gainetik". Sakamantekas. Isildu egin da bilobak ez entzuteko, gero ezin izaten duelako lorik egin.

  • Teresa Tolosa Ulazia Sakamantekas

    Teresa Tolosa Ulazia (1932) Amezketa

    Sua bezalako gauza bat ikusi zuen behin estalpean, eta oraindik ez daki zer zen. Sakamantekasek umeak zakuan sartuta eramaten zituen, eta gero organoak kentzen zizkien. Mari zuloko sorginak. Etxean amonarik ez du ezagutu.

  • Teresa Tolosa Ulazia Amezketako bideak, plaza eta eliza

    Teresa Tolosa Ulazia (1932) Amezketa

    Baserria kaletik ordu erdira zuten, eta bideak txarrak ziren, lurrezkoak. Oiloak, txerriak eta astoak izaten ziren. Eliza aparte egotearen arrazoia azaltzen du, kondaira: San Bartolomek hala nahi omen zuen. Plaza.

  • Pello Zabala Amezketako harria ezin inork altxa

    Pello Zabala Bengoetxea (1943) Amezketa

    Amezketako harria Albitxuri baserrikoak hartu zuen errekatik. Dirudienez, ohe azpian gorde eta egunero-egunero altxatzen zuen. Kalera ateratzean inork ez omen zuen ateratzen, arik eta lortu zuten arte.

  • Joxe Mari Otermin Fernandoren irudia zikinduta

    Joxe Mari Otermin Urtizberea (1948) Amezketa

    Denboran zehar Fernandoren irudia nola zikindu den kontatzen du Joxe Marik pasarte honetan, baita Fernandoren ipuin gustokoena.

  • Josebe Ibaibarriaga Kapiliotxuren ipuina

    Josebe Ibaibarriaga Sarrionandia (1936) Mila Ibaibarriaga Sarrionandia (1930) Amorebieta-Etxano

    Kipuliotxuren ipuina kontatu izan diete umeei.

  • Etxe ondoan Sorgin-zulo bat

    Pilar Isasi () Amurrio

    Etxe ondoan, Sorgin-zulo izenarekin ezagutzen zen zulo bat zegoen. Umetan, sorginak irten eta irentsi egingo zutela esanda beldurtzen zuten Pilar. Izaki txarren fama zuten sorginok.

  • Maria Jesus Fernandez Donostiako "Infernuaren" istorioa

    Maria Jesus Fernandez Izagirre (1933) Andoain

    Judasen istorioa eta Donostiako "Infernuaren" kontakizuna kontatzen du.

  • Juan Bautista Arruti Lebiton

    Juan Bautista Arruti Iturriotz (1925) Andoain

    Lebiton: basoko borda batean lo egiten zuen "gaiztoari" buruzko kontuak.

  • Roxario Begiristain Mezara goizean goiz

    Roxario Begiristain Urtxoegia (1930) Andoain

    Elizara sartzeko, emakumeek buruko zapia eraman behar izaten zuten. Goizean goiz joaten ziren mezara, eta argia eraman behar izaten zuten. Ilunpetan, beldurra izaten zuten, "Sakamantekas" azalduko ote zen.

  • 134 Gabon inguruko esaera eta ipuinak

    Maria Aranguren Alberdi (1922) Joxepa Aranzabal Loiti (1914) Juana Iparragirre Alberdi (1913) Benito Lamariano Agirre (1909) Justo Lizarralde Eskibel (1917) Joxepa Lizarralde Unzueta (1913) Jose Manzisidor Mujika (1905) Avelino San Sebastian Barandiaran (1906) Antzuola

    Natibitate; San Esteban egunetako esaera; ipuinak.

  • 114 Kubako gerraren inguruko kontuak

    Juana Gabilondo Legorburu (1908) Antzuola

    Aita Kubako gerran ibilitakoa. Aitaren lagun batek gerrako ipuin ugari kontatzen zituen.

  • 114 Ibarre baserriaren historiaren inguruko azalpenak

    Juana Gabilondo Legorburu (1908) Antzuola

    Baserriaren egituraren eta historiaren inguruko azalpenak. "Txahal-larrua bete urre" egon zela baserrian esaten zen. Umetan, Juana eta ahizpa batek urrezko txanpon bi aurkitu zituzten.

  • 292 Udazkeneko zereginak baserrian

    Juan Cruz Agirrezabal Zabaleta (1919) Antzuola

    Udazkenean egiten ziren lanak: garo batzea, sagardogintza, gaztaina batzea... Garotan zegoela, baserritar nagusi batek esandakoa, eguraldiaren inguruan.

  • Pedro Senosiain Moroak Etxaideko gazteluan

    Pedro Senosiain Etxarri (1930) Anue

    Etxaideko gaztelua hurbil dute. Esaera omen da moroak egon zirela eta lurpeko bideak daudela herritik gaztelura. Berak ez ditu sinisten.

  • Sorginzubi

    Felipe Errasti Ugarte (1929) Aramaio

    Sorginzubi izenaren jatorria. Sorginei buruzko kondairak. Etxean entzundako kondairak. Laminak, muti

  • 75 Dragoiaren ipuina; gerra garaian ere Batailoi baten izena

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    Dragoiaren ipuina. Arrasatera dragoi bat joaten omen zen, eta aldiko pertsona bat jaten zuela esaten zen. Gerra garaian, Arrasateko milizianoek sortu zuten batailoiak "Batallón de Dragones" izena zuen.

  • 75 Fraidea sermoiak ematen

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    Aitari entzundako antzinako ipuina. Aramaiora jende "rebeldea" joaten omen zen, eta abadeak fraide bat ekarri zuen sermoiak botatzera.

  • 75 'Pernando amezketarra'ren ipuinak

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    Aitak ipuin asko kontatzen zituen. Pernando amezketarraren ipuinak.

  • 75 'Pernando amezketarra'ren ipuinak

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    Pernando amezketarraren ipuinak.

  • 75 7 otsoen ipuina

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    Amak kontatzen zituen ipuinak. 7 otsoen ipuina.

  • 75 Maritxu neskatilatxoaren ipuina

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    Maritxu neskatilatxoaren ipuina.

  • 75 Anbotoko señoria

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    "Anbotoko señoria"ren ipuina.

  • 75 Antzinako ipuina

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    Antzinako ipuina; mutikoen gaiztakeriak.

  • 75 Laminak. Sorginak noiz amaitu ziren

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    Laminen inguruko ipuinak. Aitajaunak kontatzen zituen sorgin kontuak. Eibarren pistolak egin zirenean amaitu omen ziren gauza guzti horiek.

  • 75 Sugea eta behiaren ipuina

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    Sugea eta behiaren ipuina.

  • 75 Sugearen ipuina

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    Sugearen ipuina.

  • 75 Sugeen inguruko beste kontu batzuk

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    "Txirringolia". Sugeen inguruko beste kontu batzuk.

  • 75 "Narru"ren istorioa

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    "Narru"ren istorioa.

  • 75 Izarrak

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    Izarren inguruko kontakizuna.

  • 75 Izar buztanduna

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    Izar buztandunaren inguruko kontakizuna.

  • 75 Ilargiaren ipuina

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    Ilargiaren inguruko istorioa.

  • Kontxi Garaitonandia Sorginak Untzillan

    Kontxi Garaitonandia Kortabarria (1936) Aramaio

    Hiru erreka daude Untzilla bitartean. Untzillan sorginak egoten zirela dauka entzunda. Garbitu eta orraztu egiten zirela han; eta, orrazia ahaztuta utzi zuten batean, lapurtu egin ziela soroaren jabeak. Ganaduaren uztarria kendu zioten orduan sorginek.

  • Kontxi Garaitonandia Martin apaiz ehiztariarena

    Kontxi Garaitonandia Kortabarria (1936) Aramaio

    Arto zuriketa egiten zuten iluntzean, baina ipuinak kontatzeko ohitura handirik ez zuten. Martin abadea, meza emateari utzi eta ehizara joan zena. Pernando amezketarraren kontuak.

  • Kontxi Garaitonandia Anbotoko "señoria"

    Kontxi Garaitonandia Kortabarria (1936) Aramaio

    Hodeia zegoenean, Anbotoko "señoria" haserre zegoela esaten zuten.

  • Kontxi Garaitonandia San Isidro, soroko laguntzailea

    Kontxi Garaitonandia Kortabarria (1936) Aramaio

    San Isidrok laguntzen du soroko lanetan. Aingeruek egin zioten goldean behin, berak otoitz egiten zituen bitartean. Txikitatik entzun du istorio hori.

  • Kontxi Garaitonandia Gaztaren ipuina

    Kontxi Garaitonandia Kortabarria (1936) Aramaio

    Putzuan gazta ikusi zuen azeriak; eta esan zioten, harrapatuz gero, berarentzat zela. Ura edan eta edan, baina ezin harrapatu. Ilargiaren isla zen.

  • Kontxi Garaitonandia "Sacamantecas" eta eskekoak

    Kontxi Garaitonandia Kortabarria (1936) Aramaio

    "Sacamantecas" eta zakuaren gizona etorriko zirela esaten zieten. Umeei tripak ateratzen zizkien "sacamantecas" horrek. Ijitoak agertzen zirenean, eskean, beldurrez airean egoten ziren. Askak zeuden, arropa garbitzeko, eta han uzten zuten karromatoa. Oiloak lapurtzen zituzten. Eskekoak ere joaten ziren, bi beti. Gabina: ahopean otoitz egiten zuen.

  • Patxi Madina Sorginen beldur

    Patxi Madina Bengoa (1915) Aramaio

    Arrixolako gizon batek, orbela kargatzen zegoela, Anbotoko Mari ikusi zuen. Sorginak egoten ziren, eta jendea beldurrez ibiltzen zen. Eskopeta agertu zenean desagertu ziren. Sorginzubin egoten ziren, eta kate-hotsa ateratzen zuten sorginek.

  • Patxi Madina Santuak bueltan

    Patxi Madina Bengoa (1915) Aramaio

    Kalean eliza egin zutenean, kanposantua egitea ere pentsatu zuten. Santuak bueltan etorri ziren kanposantura.

  • Patxi Madina Arropa garbitzera errekara

    Patxi Madina Bengoa (1915) Aramaio

    Arropa garbitzera errekara joaten zen bere ama, baina sorginik ez zegoen tokira. Lehen lamiak omen zeuden. Istorioak kontatzeko asti gutxi izaten zen, beti lanean.

  • Patxi Madina Lamiak, karobi inguruan

    Patxi Madina Bengoa (1915) Aramaio

    Lamiak egoten ziren karobi inguruan, eta batera eta bestera joaten ziren kate-hotsekin. Umetako beldurrak. "Sacamantecas".

  • Patxi Madina Altxorraren kondaira

    Patxi Madina Bengoa (1915) Aramaio

    Altxorraren kondaira. Urrez betetako kutxa bat dago gordeta, baina inork ez zuen aurkitu.

  • Patxi Madina Eskopeta, otsoen eta sorginen etsaia

    Patxi Madina Bengoa (1915) Aramaio

    Otsoak eskopetarekin desagertu ziren, sorginak bezala.

  • Maria Etxebarria Martintxo eta jentilak

    Maria Etxebarria Altuna (1930) Aramaio

    San Martinen kondaira. Begibakarrek zuten garia, jentilek. Martin mutikoa hara joan zen lanera, eta botak gariz bete zitzaizkion. Mutikoa ezkutatu egin zen, eta jentilei entzun zien garia noiz eta nola ereiten zen.

  • Maria Etxebarria Anbotoko señoria eta Torrealdeko jauntxoa

    Maria Etxebarria Altuna (1930) Aramaio

    Anbotoko señora. Bi ahizpa ziren, bata ona eta bestea ez. Gaiztoak ona bota zuen Anbototik behera, eta sorgin bihurtu zen. Torrealdeko kondea. Ezkongaiek berarekin pasatu behar zuten lehen gaua. Kakaz zikinduta joan zen Berta izeneko bat, gaua ez pasatzeagatik. Gaztelako erregea.

  • Maria Etxebarria Anbotoko Mari eta lamiak

    Maria Etxebarria Altuna (1930) Aramaio

    Amak-eta esaten zuten Anbotoko señoria pasatu zela zeruan, izarrak ikustean. Lamiak ere egoten ei ziren Sorginzubin. Ile pila bat batu zuten, errekan burdinarea pasatuta, eta orduan desagertu ziren. Urrezko orrazia.

  • Maria Etxebarria Gauez, hobe etxean

    Maria Etxebarria Altuna (1930) Aramaio

    Entzunda dauka Monterronen Canuto izeneko bat bizi zela, eta handik berandu samar irten zen bati sustoa eman ziotela, maindireekin eta kateekin. Beste bati ere irten omen zitzaizkion, esanez "gaua gauekoentzat eta eguna egunekoentzat".

  • Maria Etxebarria Bidegurutzeetako agerpenak

    Maria Etxebarria Altuna (1930) Aramaio

    Bidegurutzeetako arimak. Txerri kuadrilla bat irten zitzaien gauez batzuei bidegurutzera, eta desagertu egin zen gero. Horma baino zuriago joan zirela etxera. Andre Mari inguruan.

  • Maria Etxebarria "Sacamantecas"

    Maria Etxebarria Altuna (1930) Aramaio

    "Sacamantecas", haurrak beldurtzeko. Koipea eskumuturrean ei zegoen.

  • Maria Etxebarria Suge esnezaleak

    Maria Etxebarria Altuna (1930) Aramaio

    Entzunda dauka ama bat umeari titia ematen lo zegoela, eta hurrengo egunean esnerik ez zuela. Sugeak edaten omen zion esnea. Ganaduari ere hartzen zion esnea sugeak. Umea norberarekin egoten zen lo.

  • Maria Etxebarria Ezkutatutako altxorrak

    Maria Etxebarria Altuna (1930) Aramaio

    Ezkutatuko altxorrak ei daude, bi behintzat bai. Bata, Solaian. Urrea, ez daki noizkoa.

  • Maria Etxebarria Izpirituak ate joka

    Maria Etxebarria Altuna (1930) Aramaio

    Etxeetako izpirituak. Lehen esaten zen, atea jotakoan gauez, izpirituak izan zitezkeela, meza eskean.

  • Nikolas Gardoki Mazmela Amonaren altzoan

    Nikolas Gardoki Mazmela (1938) Aramaio

    Amandreak altzoan hartzen zuen, eta kontuak esaten zizkion, aitak idiekin lanean botatako madarikazioei buruz galdetzen zion, eta aitonak behin babarrunak airean bota zituela kontatzen zion. Kantatu ere egiten zion, "zer uste dezu dela ezkontzea" eta "Ameriketara joan nintzen".

  • Felisa eta Margarita Arana 'Pernando amezketarra', Otsoko eta Axelko

    Felisa Arana Urzelai (1929) Margarita Arana Urzelai (1925) Aramaio

    Pernando amezketarraren-edo ipuina. Gonarekin burua estali zuen emakumea, ipurdia bistan utziz. Otsoko eta Axelko eta gaztaia. Putzuko ur guztia edan gazta hartu nahirik, eta, gero, urak eroan gari guztiak.

  • Felisa eta Margarita Arana Arima errariak eta laminak

    Felisa Arana Urzelai (1929) Margarita Arana Urzelai (1925) Aramaio

    Emakume batek kontatzen zuen arimak pasatzen zirela Aramaiotik kateekin, Anboto aldetik etorriak. Laminak ei ziren Garagartzan. Eibarren pistolak egiten hasi zirenean galdu ei ziren denak.

  • Felisa eta Margarita Arana "Kamiñerue" umeak beldurtzeko

    Felisa Arana Urzelai (1929) Margarita Arana Urzelai (1925) Aramaio

    Umeak beldurtzeko "Kamiñerue etorriko da!" esaten zieten. Sakamantekasa ez zen hain ezaguna Aramaion.

  • Luzia Arrizabalaga Gizonak kateak arrastaka

    Luzia Arrizabalaga Irasuegi (1923) Aramaio

    Gizon bat kateak arrastaka etortzen zela eta tximiniatik sartzen zela... Horrelakoekin beldurra sartzen zieten. Hontzak ere beldurra ematen zion.

  • 75 Antzinako sorgin kontuak

    Eustakia Agiriano Zuazua (1924) Aramaio

    Eustakiren aitak kontatzen zuen nola sorginak aramaioar agure bat harrapatu eta errekan gora eraman zuten errekaren jaiotzeraino. Han libre utzi omen zuten, baina hurrengo egunean joan eta ez omen zuten inongo arrastorik aurkitu. Itxura denez, antzina sorginak nonahi ibiltzen ziren.

  • Angel Arriolabengoa Berriotxoaren bizitza kontatzen zien amak

    Angel Arriolabengoa (1932) Aramaio

    Ipuin askorik ez zen entzuten etxean. Amak gehiago aitak baino. Antonio (Balentin) Berriotxoaren bizitza kontatzen zien liburu batetik.

  • Rufina Astola Nafarrate Zapoa ez da txarra

    Rufina Astola Nafarrate (1929) Aramaio

    Gertatu zen inoiz sugeak ardiari errapetik esnea edatea, basoan batez ere. Behin sugea ikusi zuten euren larrainera etortzen. Aitak makila batez hil zuen. Sugeari zapoa irten zitzaion ahotik. Zapoa ez ei da txarra.

  • Faustina Ibabe Ostarkuaren azpitik pasatuz gero sexuz aldatu

    Faustina Ibabe Errasti (1934) Aramaio

    "Arco iris"aren (ostarkua) azpitik igaroz gero sexuz aldatzen dela dio esaerak. Beti errekatik errekara doa ostarkua.

  • Faustina Ibabe Dontxoren istorioa

    Faustina Ibabe Errasti (1934) Aramaio

    Dontxo, nobioa zuen Ibarguengo neska, desagertu egin zen bat-batean. Nobioa Ameriketara joan zen. Aitak bahituta izan zuen luzaroan alaba. Desitxuratuta eta zoratuta agertu ei zen. Oso ezaguna zen istorio hori Aramaion. Garai ezberdineko istorioak izango ei dira Torraldekoa eta Ibarguengoa.

  • Faustina Ibabe Laminak Albinan

    Faustina Ibabe Errasti (1934) Aramaio

    Anbotoko Señora ere beldurra sartzeko erabiltzen zuten. Gauez irteten omen zen. Albinan "lamaiñak" (laminak) irteten omen zuten. Politak ei ziren, paita-hankadunak.

  • Faustina Ibabe Katu beltza goruaz jo

    Faustina Ibabe Errasti (1934) Aramaio

    Andreak irutera joaten ziren etxeetara gauez. Behin katu beltz bat sartu ei zen tximiniatik eta goruaz jo zuten. Hurrengo egunean aldameneko gizona burua markatuta agertu zen. Eurek egin zuten baserrian azkenetariko linu-lana Aramaion.

  • Faustina Ibabe Arima galduen beldurra

    Faustina Ibabe Errasti (1934) Aramaio

    Arima galduen beldurra barruraino sartuta zuten. San Bartolome ondotik pasatzerakoan beldurrez beti. Eibarren suzko armak egiten hasi zirenean amaitu ei ziren horrelako kontuak.

  • Faustina Ibabe 'Ancha Vida', umeak izutzeko

    Faustina Ibabe Errasti (1934) Aramaio

    Bazen herrian Ancha Vida ezizenekoa, gorpuzkera bereziko gizona, umeak izutzeko erabiltzen zena: "Antxabida etorriko da ez badozu jaten". Bestalde, bazen indartsu bat, Timoteo, indarreko lanak egiteko deitzen zitzaiona. Gizon ona, nahiz eta zakarkeria batzuk egin.

  • Faustina Ibabe Marixekako elezaharra

    Faustina Ibabe Errasti (1934) Aramaio

    Marixekako ermitak badu bere leienda. Ama Birjina karromato batean zihoala, lapurrak irten eta lepoan ebakia egin zion. Ahotsa heldu zitzaion Uribarriko abadeari: "Marixekara aguro". Joan zen eta salbatu egin zuen. Horregatik ei dauka Ama Birjinak lepoa okertuta.

  • Faustina Ibabe Zergatik geratu zen txepetxa txiki

    Faustina Ibabe Errasti (1934) Aramaio

    Txepetxak zirina egin zion Ama Birjinari; papargorriak argia egin eta buztanikarak garbitu. Txepetxa txiki geratu zen, zigor gisa.

  • Patxike Ibabe Purgatorioko arimak bidegurutzeetan

    Patxike Ibabe Errasti (1932) Aramaio

    Goizean goiz tratuarekin-eta joaten zirenek esaten zuten bidegurutzeetan erre-usaina egoten zela. Purgatorioko arimak ei ziren. Mutil bati purgatorioko arima bat irten zitzaion haren alde meza bat ateratzeko eskatuz. Erantzun zion herriko apaizak ez zuela mezarik ematen diru barik.

  • Patxike Ibabe Gureiako Bertaren istorioa

    Patxike Ibabe Errasti (1932) Aramaio

    Gureiako legenda kontatzen du. Hango jauntxoek Berta izeneko etxeko neska bahitu eta gorde egin zuten, mutil pobre batekin ezkondu ez zedin. Mutila Ameriketara joan zen. Han diruak egin eta neska berreskuratu nahi izan zuen. Ijito batek ba ei zekien non zegoen, baina engainatu egin zuen eta diru guztiak kendu zizkion. Errege Katolikoen garaian amaitu ei ziren jauntxoen gehiegikeriak.

  • Patxike Ibabe Hontzaren ipuina

    Patxike Ibabe Errasti (1932) Aramaio

    Hontza luma barik ei zegoen. Beste txoriak errukitu eta lumak eman zizkioten. Hain dotore aurkitu zuen bere burua ze ez ziela besteei agur ere egiten. Hori dela eta besteak haserretu eta gauez irtetera behartu zuten.

  • Patxike Ibabe Palanganan ito zen gizona

    Patxike Ibabe Errasti (1932) Aramaio

    Ba ei zen gizon bat uretara arrimatu ere egiten ez zena. Errekatik urrun beti. Azkenean palanganan ito ei zen.

  • Patxike Ibabe Uribarriko kanpandorrea

    Patxike Ibabe Errasti (1932) Aramaio

    Uribarriko kanpandorrea eraikitzen zihardutela, Mendakuko semea igo ei zen dorrera eta aitari galdetu: "zer zulotan sartuko dot?". Zulo bakarra zegoen eta jausi egin zen. Oso istorio ezaguna da.

  • Patxike Ibabe Gatza sutara bota esneak gainezka egiten zuenean

    Patxike Ibabe Errasti (1932) Aramaio

    Laratzean zintzilik egoten zen ontzi batean egosten zen esnea. Esneak gainezka egiten bazuen, gatzontzira joan eta sutara botatzen zen gatza. Hori zen ohitura. Behiei erroibena ("mamitis") egin ez zekien ei zen.

  • Patxike Ibabe Laminak Errotaberri inguruan

    Patxike Ibabe Errasti (1932) Aramaio

    Errotaberri inguruan muna gainean emakume oso dotoreak agertzen zitzaizkion mutil bati. Ahate-hankak zituzten.

  • Patxike Ibabe Lizarraren azpian sugerik ez

    Patxike Ibabe Errasti (1932) Aramaio

    Lekuona apaizaren ilobak kontatu zien lizar-arbolaren azpian ez dela sugerik egoten, arbola sakratua delako.

  • Patxike Ibabe Hildakoei kaxan janaria ipini bidaiarako

    Patxike Ibabe Errasti (1932) Aramaio

    Antzina hildakoak baratzean lurperatzen zituzten. Gero kanposantuak ipini zituzten, hilerriak. Eta entzunda du hildako umeei hilkutxan jateko gauzak ipintzen zizkietela.

  • Patxike Ibabe Katua tximiniatik behera gorulariengana

    Patxike Ibabe Errasti (1932) Aramaio

    Amak goruetan egiten zuen. Bera, ahalegindu arren, ezin asmatu. Emakumeak gauez elkartzen ei ziren goruetan egiteko. Urrun ere joaten ziren. Ipuin batek dio katua sartzen zela tximiniatik behera. Gizon bat ei zebilen goruetan. Katuak galdetu dio: "Gizona eta goruetan?". Hartu du makila gizonak, jo du katua, "Katue ta barriketan?". Hurrengo egunean auzoko andre bat musua apurtuta agertu zen .

  • 528 Antzinako bizimodua; transmisio kulturala

    Miren Zuazabeitia Herrasti (1930) Aretxabaleta

    Familia giroa; antzinako kontuen transmisioa. Gurasoak oso kontulariak ziren eta haiek kontatutako zenbait ipuin gogora ekartzen ditu. Aitajauna trenbidea egiten ibili omen zen.

  • 1354 "Tio Cabañas"

    Xabier Zubizarreta Lasagabaster (1944) Aretxabaleta

    Eskolan, nagusiagoak beldurra sartzen egoten ziren. "Tio Cabañas" basotik etorriko zela esaten zieten.

  • 270 Axeriko eta Otsoko

    Bixente Pagoaga Gallastegi (1946) Arrasate

    Ipuinak. Axelko eta otsoko.

  • 336 Kalabazaren eta mandoaren ipuina

    Patxi Goikolea Zabala (1933) Arrasate

    Aita oso ipuin-kontalaria zen. Batzuk berak asmatzen zituen. Kalabazaren eta Astoaren ipuina kontatzen du.

  • 262 Amak kontatutako ipuinak; bizimoduaren aldaketa

    Faustina Galdos Zubia (1931) Arrasate

    Amak kontatzen zituen ipuinak; gauza asko galdu egin dira. Lehenagoko bizimodua eta oraingoa. Emakumeen egoera.

  • 262 Ahozkotasuna; gurasoak kontalari finak

    Faustina Galdos Zubia (1931) Arrasate

    Ahozkotasunaren garrantzia etxeetan. Aita eta ama biak ziren oso kontalariak; ama batez ere. Ama oso fededuna zen. Gurasoen mentalitatea.

  • 262 Bizimoduaren aldaketa; elizarekin lotutako ohiturak

    Faustina Galdos Zubia (1931) Arrasate

    Etxean entzundako ipuinak. Arimen inguruko pasadizoak. Aramaitako kanpaia entzun eta etxera joan behar izaten zuten. Aurreko belaunaldien bizimodua oraindik gogorragoa zen. Gurasoek ikusten zuten bizimodu-aldaketa.

  • 91 Aitajaunak kontatzen zituen ipuinak; lamiak

    Jose Iria Orue (1928) Encarna Orobengoa Orue (1933) Teodora Ugarte Orue (1934) Arrasate

    Aitajaunak kontatzen zituen ipuinak. Lamiak.

  • 91 Ahuntzen inguruko ipuina

    Jose Iria Orue (1928) Encarna Orobengoa Orue (1933) Teodora Ugarte Orue (1934) Arrasate

    Aitajaunak kontatzen zituen ipuinak. Ahuntzen ipuina.

  • 94 Umeak beldurtzeko Sakamantekasen ipuina

    Isabel Aranburuzabala Amozarrain (1947) Espe Lizarralde Gallastegi (1938) Arrasate

    Umeak beldurtzeko, "Sakamantekas" en ipuina kontatzen zen.

  • 94 Amari entzundako 'Pernando amezketarra'ren ipuina

    Isabel Aranburuzabala Amozarrain (1947) Espe Lizarralde Gallastegi (1938) Arrasate

    Amari entzundako kontuak: Pernando amezketarraren ipuina.

  • 94 Araozko biztanleen inguruko kontuak

    Isabel Aranburuzabala Amozarrain (1947) Espe Lizarralde Gallastegi (1938) Arrasate

    Araozko biztanleen inguruko kontuak.

  • 94 Araozko biztanleen inguruko kontuak

    Isabel Aranburuzabala Amozarrain (1947) Espe Lizarralde Gallastegi (1938) Arrasate

    Araozko biztanleen inguruko kontuak.

  • Juantxo Berezibar Garro Lezetxikiko artzaina eta lamia

    Juan Berezibar Garro (1934) Arrasate

    Korrioneko artzaina Lezetxiki inguruan bizi zen lamia batekin maitemindu zen. Artzaina nahigabearekin hil zela kontatzen du.

  • Martin Aldasoro Begiristain Aiakoak jentil arraza omen

    Martin Aldasoro Begiristain (1929) Ataun

    Aiakoak jentil arraza omen dira. Baina San Martinen dago Jentilbaratzea. Ez du jentil istorio asko entzun.

  • Martin Aldasoro Begiristain Sorgin kontuak

    Martin Aldasoro Begiristain (1929) Ataun

    Etxean entzun ditu sorgin kontuak. Tximiniatik sartzen ziela, lixiba jotzen ibiltzen zirela, Anbotokp Mari gauetan sua zeriola Aralarrera eta Aizkorrira etortzen zela eguraldi aldaketetan, eta horrelakoak.

  • Martin Aldasoro Begiristain "Beste mundukoen" bisita

    Martin Aldasoro Begiristain (1929) Ataun

    Lehengo zaharrek sinisten zituzten sorgin-kontuak. "Beste mundukoak", hildakoak ere etortzen ziren. Lagun bati "gertatutakoa" kontatzen du: tximinia gaineko tresna eta lapiko estalkia berez mugitzen ikusi zituen. Hil zenean mezarik atera gabeko pertsona baten arima omen zen. Guztiz sinistuta zegoen.

  • Martin Aldasoro Begiristain Jose Migel Barandiaran Adan eta Ebaz mintzo

    Martin Aldasoro Begiristain (1929) Ataun

    Don Jose Migel Barandiaran behin umeekin joan zen Aralarrera eta kontatu zuen gizona ez zetorrela Adan eta Ebarengandik, horrek kontuak zirela. Pagolaren liburua ere badu eta esaten du Jesusek hainbat anai-arreba izan zituela.

  • Martin Aldasoro Begiristain Anaiarekin borrokan "etsaiaren" itzalagatik

    Martin Aldasoro Begiristain (1929) Ataun

    Mutikotako oroitzapena: amaren etxean esan zieten "etsaia" irteten zela ilundutakoan, eta etxerako bidean, leku ospel batetik igarotzean, anaiarekin borrokan egin zuen handik igaro nahi ez zutelako.

  • Martin Aldasoro Begiristain Mateo Txistu apaiz ehiztaria

    Martin Aldasoro Begiristain (1929) Ataun

    Kontatzen zieten Mateo Txisturen elezahar ezaguna, meza utzi eta erbiaren ondoren joan zen apaiz ehiztariarena. Txikitan dena sinisten da eta erraz beldurtzen ziren umeek. Oraingo umeak espabilatuagoak omen dira.

  • Martin Aldasoro Begiristain Sakamantekasaren beldurrez

    Martin Aldasoro Begiristain (1929) Ataun

    Sakamantekasaren beldur handia izaten zuten, mantekak kentzen zituela eta. Oso indarrean egon zen beren ume-denboran.

  • Tiburtzio Izagirre Arrratibel "Pater" apaizaren eta hartzaren istorioa

    Tiburtzio Izagirre Arratibel () Ataun

    "Pater"en istorioa. Apaiza omen zen "Pater", bere monagilloa hartza omen zen, eta hura bidali zuen Ordiziara diruarekin norbaii emateko. Baina tentazioan erori, dirua jokatu eta galdu. Bukaera enigmatikoa.

  • Tiburtzio Izagirre Arrratibel San Martinen eliza, jentilek egindakoa

    Tiburtzio Izagirre Arratibel () Ataun

    San Martingo eliza jentilek egindakoa dela diote. Gizon handiak indartsuak omen ziren.

  • Inaxi Urruzola Sacamantecasen beldur

    Iñaxi Urruzola Aranburu (1925) Astigarraga

    Gurasoek bertan esaten zieten umeei kontuz ibiltzeko Sacamantecas delakoarekin. Beldurrez ibiltzen ziren gauez ilunpetan Iñaxi eta lagunak.

  • Pruden Irazustabarrena Sacamantecas eta sorginak

    Prudentzio Irazustabarrena Etxeberria (1924) Astigarraga

    Amonak beti kontatzen zizkien Sacamantecas eta sorginen inguruko txiste eta kontakizunak, beldur izan zitezen.

  • Sebastian Zabalegi Sakamantekasa eta beste kontu batzuk

    Sebastian Zabalegi Aristimuño (1934) Astigarraga

    Sakamantekasen kontua gazte zirela ezagutu zuten. Neska-laguntzera joan ziren batean pasatu zitzaiena kontatzen du. Aita eta izebari sorginen kontuak entzuten zizkieten. Eskopeta erabiltzen hasi zirenean, sorgin kontuak bukatu omen ziren. Kalabazak ere jartzen ziren bideetan kandela bat sartuta, giza-burua irudikatuz.

  • Antonio Berasategi Urdaburuko harriaren kondaira

    Antonio Berasategi Mintegi (1923) Astigarraga

    Baserrirako garoa Urdaburutik ekarri behar izaten zuten. Urdaburuko harriari buruzko kondaira kontatzen du.

  • Sorginak Errotan ipuina

    Luisa San Roman Bengoetxea (1905) Altsasu

    Errotara doazen sorginei buruzko ipuin bat kontatzen du.

  • Katu bihurtu ziren ama eta alabaren istorioa

    Luisa San Roman Bengoetxea (1905) Altsasu

    Istorio bat kontatzen du. Katu bihurtzen ziren ama eta alaba.

  • Gizon-emazte batzuen istorioa

    Luisa San Roman Bengoetxea (1905) Altsasu

    Gizon-emazte batzuen istorioa kontatzen du, non gizonak hirira joan behar zuen zaldiz merkantzia saltzera. Gizona joan eta estudiante batzuek atea jo zuten eguraldi oso txarra zegoela eta, gaua pasatzeko ostatu eske. Gizona ez zegoela eta, sukaldean ez zien eskaini nahi, beraz ukuiluan utzi zituen. Eguraldi txarra okertzen ari zela eta gizonak buelta eman zuen etxera. Norbait zegoela ikusita, sukaldera gonbidatu zituen, gauza asko zekitelako. Ardoa lagun zutela, gizona gauzak galdetzen hasi zen. Bertan gertatutakoak kontatzen ditu.

  • Pedro Buruaga Sorginak benetan nortzuk ziren

    Pedro Buruaga Murua (1911) Atxondo

    Sorginen jatorria zein den azaltzen du: Jesukristorengan sinesten ez zutenak ziren, kobetara bizitzera behartuak. Sorginek lapurretan egin behar izaten zuten eta kristauek, sorginak uxatzeko, sua pizten zuten.

  • Pedro Buruaga Apaizaren eta neskamearen istorioa

    Pedro Buruaga Murua (1911) Atxondo

    Lehen neska asko neskame joaten ziren. Neska bati gertatutakoa kontatzen du, apaizek egiten zituzten gehiegikeriak azalduz.

  • Ameli Euskal mitologiatik eta kultura arabiarretik edaten dute

    Amaia Elizagoien Varela (1994) Baztan

    Oso zabala da ipuinen mundua, eta ipuinen hautaketan hiru irizpide nagusi erabiltzen dituzte: euskal mitologia eta tradizioa, arabiar kultura eta imaginazioa.

  • Ameli "Ez dago denborarik fantasiarentzat"

    Amaia Elizagoien Varela (1994) Baztan

    Garai batean kontatzen ziren ipuinak sintsi egiten ziren, gaur egun, ordea, ez zaio lekurik egiten fantasiari, dena da egia edo dena da gezurra. Hori dela eta, tradiziozko ipuinak hartu eta kontatzea ilusioz bizi du. Memoria historikoaren tranmisio falta.

  • Ameli Nola sortu ipuin bat?

    Amaia Elizagoien Varela (1994) Baztan

    DBHko umeen adina oso egokia da literatura lantzeko. Ipuin bat idazteko orduan, garrantzitsua da gai bat ematea. Ondoren, narratzailea/pertsonaia erabaki behar da. Bizitza eman behar zaie pertsonaiei, ezaugarriak eta izaera eman. Azkenik, istorioa kontatuko den espazioa zehaztu behar da. Pertsonaiak garapen bat izan beharko luke istorioaren hasieratik bukaerara. Idazten jakiteko funtsezkoa da irakurtzea.

  • Ameli Ipuinak euren artean jostea gustuko

    Amaia Elizagoien Varela (1994) Baztan

    Ipuin baten sorkuntzan, askotan amaiera sorpresazkoa izaten saiatzen gara, baina istorioa ona egiten duena ez da amaiera, garapena baizik. Ahozkoan eta idatzizkoan oso desberdina izan daiteke ipuin bat, batzuk irakurtzekoak direlako eta ez ahoz kontatzekoak. Kontaketan hasiera ondo ulertzea garrantzitsua da.

  • Ameli Ahoz kontatzeko ipuinak sortzen

    Amaia Elizagoien Varela (1994) Baztan

    Ipuin mota zehaztu behar da lehenengo, eta horren arabera, kontaketan erabiliko den tonua. Pertsonaiei batzuetan keinuak jartzen dizkie, eta ahots berezia, baina ez beti. Isiluneekin jolastea, intriga sortzea. Isiltasunak askotan bizitza handia ematen dio kontaketari. Ipuinaren elementu aldaezinak zehaztu, eta gainontzekoa aldakor bilakatzen du Amaiak. Entzulearen arabera gaia aukeratzen du, sentiarazi nahi duenaren arabera.

  • 463 Hiru litro esne ematen zituen behiaren kontakizuna

    Mari Carmen Lasa Odriozola (1923) Beasain

    Egunean hiru litro esne ematen zituela esanez saldu zuen baserritar batek behia. Gezurrarekin damututa, apaizarengana konfesatzera joan zen baina espero ez zuen erantzuna jaso zuen.

  • 463 Txahalarekin geratu zen abokatuaren kontakizuna

    Mari Carmen Lasa Odriozola (1923) Beasain

    Txahala egiteko zegoen behia saldu zuen baserritar batek. Eroslearen etxean egin zuen txahala baina erreklamatu egiten zion saltzaileak. Abokatuarengana jo zuten baina, arazoa konpondu baino, txahalarekin geratu zen. Abokatu bati buruzko kontakizun labur bat.

  • 484 Murumendiko dama

    Bitoriana Garmendia Odriozola (1935) Beasain

    Belaunaldien arteko harremanak. Antzinako ipuinak. Murumendiko dama. Dama-zuloa.

  • 514 Amonak kantatzen zuen bertsoetako bat

    Inazio Barandiaran Aldasoro (1931) Beasain

    Bertso bat gogoratzen du Inaziok, eta bertan kantatzen dena kontatzen du: landan lanean ari zirela zauritutako erbi bat aurkitu, eta haien laguna zen abokatu bati erregalatzeko asmoz, erbia hil eta armairuan gorde zuten. Handik gutxira, ehiztariak agertu, eta erbirik ez zutela ikusi esan zieten. Ondoren, emazteak armairua ireki eta erbiak ihes egin zuen. Ehiztariek horren berri izan zuten, eta horren inguruko bertsoak atera ziren. Horietako bat kantatzen du Inaziok.

  • Juan Aiesta Basoko iratxoak ikusi zituenekoa

    Juan Aiesta Urkiri (1893) Bedia

    Sorginak gauez ikusi izan ditu. Behin Gorbeia menditik etxerakoan anaiarekin zetorrela, gauez, iratxoak ikusi zituzten, piztu eta itzali egiten ziren suak. Atzera begiratu gabe joan ziren korrika etxera.

  • Juan Aiesta Belearen istorioa

    Juan Aiesta Urkiri (1893) Bedia

    Sorginen kontuak. Beleek artoa jaten zuten lehen. Non lo egiten zuten begiratzera joan zenean bat, ilargipean, beldurtuta etorri zen beleak tiroak itzuli zizkiola eta.

  • Juan Aiesta Sorginak eta iratxoak

    Juan Aiesta Urkiri (1893) Bedia

    Sorgin kontuak. Gau batez leihotik suak piztu eta itzali egiten zirela ikusi zuten etxekoek. Sorginak kobazuloetan egoten direla dio. Apaiz bati gertatutakoa kontatzen du.

  • Umeak beldurtzeko erabiltzen ziren ipuinak

    Bixenta Larrañaga Zarraoa (1931) Bergara

    "Turkua", Plazentziako errekadista bat zen. Nahiko zakarra omen zen; eta, Bergaran behintzat, umeak sustatzeko bera zetorrela esaten zitzaien. Umetako ipuinak. "Sakamantesak".

  • Sineskerak; Sorginen kontuak

    Mercedes Agirre Elkoroiturbe (1899) Bergara

    Umetan, ipuinak sutondoan. Sorginen kontuak. Kalabazari begi-zuloak egin, kandela bat barruan sartu eta horren inguruko ipuinak. Armak gehitzearekin batera desagertu ziren kontu horrek guztiok.

  • 160 Angiolilloren urkamendia Bergaran (1897)

    Hilari Gantxegi Iturbe (1910) Bergara

    Amandrearen inguruko kontuak. Esne-saltzen ibiltzen zen. Urkamendiaren inguruko azalpenak. Hilarik ama Mendiolakoa zuen (Eskoriatza).

  • 160 Urtean zehar auzolanean egiten ziren ekintzak

    Hilari Gantxegi Iturbe (1910) Bergara

    Auzolanean egiten ziren lanak: lurreta, gari-simaurketa, arto-simaurketa, gari-jotzea, gari-ebakitzea; "igitia". Idiak. Nagusienek lanean erakutsitako zenbait gauza.

  • 162 Azkenengo urkamendia Bergaran

    Benita Unamuno Mujika (1905) Bergara

    Urkamendia. Etxean kontatzen zen Bergaran gizon bat urkatu zutela.

  • 162 Sorginen ipuinak

    Benita Unamuno Mujika (1905) Bergara

    Sorginen ipuinak.

  • 162 Sorginen ipuinak

    Benita Unamuno Mujika (1905) Bergara

    Sorginen ipuinak.

  • 162 Sorginen ipuinak

    Benita Unamuno Mujika (1905) Bergara

    Sorginen ipuinak.

  • 154 Ezkonberrien zeregina

    Donato Ibarguren Unanue (1920) Bergara

    Ezkonberriek familia izatearen garrantzia. Eibarko baserritar baten ipuin polita.

  • 295 Aitajaunaren ipuinak

    Carmen Ibarguren Unanue () Donato Ibarguren Unanue (1920) Pedro Ibarguren Unanue (1928) Bergara

    Aitajauna omen zen ipuin-kontalaria. Sorgin txikiak eta Juanito Txisturen ipuinak kontatzen zituen.

  • 248 Sorgin kontuak. Ezkioko Ama Birjina

    Jesus Alberdi Garbizu (1931) Bitori Larrañaga Igartua (1932) Bergara

    Sorgin-kontuak. Sorgin-zulo; toponimia. Ezkioko Ama Birjinaren inguruko kontua. Guraso eta nagusi gehienak joanda zeuden bertaraino oinez.

  • Gratien jocou Beskoitzeko gatzaren istorioak

    Gratien Jocou (1935) Beskoitze

    Beskoitzeko istorio bat dago, herrian gatza fabrikatzearen ingurukoa.

  • Garbiñe Kortajarena Suaren inguruan esertzen ziren neguko gauetan

    Garbiñe Kortajarena Bilbao (1946) Karmele Kortajarena Bilbao (1930) Bilbo

    Suaren inguruan esertzen ziren denak neguko gauetan. Ipuinak kontatzen eta kantuan aritzen ziren orduan suaren bueltan.

  • Jesus Gangoiti Andre bihurtu zen txakurraren ipuina

    Jesus Gangoiti Asla (1935) Bermeo

    Itsasgizon batek behin txakur bat jo zuen ahausika egon zelako. Itsasotik bueltan andre bat izan zen txakur hori.

  • Jesus Gangoiti Izaroko komentua erre zutenekoa

    Jesus Gangoiti Asla (1935) Bermeo

    Piraten inguruko ipuin bat kontatzen du Izaroko komentua erre zutenekoa.

  • Pilar eta Begoña Arana Aitak bizitako pasaiduz bat

    Pilar Arana Bengoetxea (1911) Bermeo

    Aitak elizara bidean behin bizitako kontu bat kontatzen du Pilarrek.

  • Mari Erezuma Birjina erreka ondoan; arpel-harria arbola gainean

    Mari Erezuma Elorriaga (1921) Bermeo

    Marik "sorgin-kontua" kontatzen du: Mutilak Birjina aurkitu du erreka ondoan bitxiz beterik. Ihesari eman dio eta etxera bidean arpel-harria ikusi du arbola baten puntan. Herrirantz dator lasterka, eta San Migel ermitara heldutakoan lasaitu da, san Migel aingeruak jagoten duelako.

  • Mari Erezuma 'Iditxuak', izaki gaiztoak

    Mari Erezuma Elorriaga (1921) Bermeo

    Paulik dio hildakoak agertu ohi zirela sasoi batean. Marik 'iditxuen' kontuak aipatzen ditu. Gizon batek esaten zuen iditxuek hartu eta eraman zutela sasi artera. Itxura errukarrian agertu zen. Beste batek erantzun zion txarto gura zion norbaiten langintza izan zela hura.

  • Mari Erezuma Mundakako laminak

    Mari Erezuma Elorriaga (1921) Bermeo

    Marik dio Mundakako leku batean emakume eder batzuk egoten zirela ileak orrazten. Sorginak ei ziren.

  • Pauli Aginaga Espaloiak arimenak dira gaueko hamabietatik aurrera

    Pauli Aginaga Santa Marina (1932) Bermeo

    Paulik dio amak esaten ziela gauez, hamabiak jota gero, beti kalearen erdi-erditik etortzeko etxera, alboak, espaloiak, arimenak direlako. Eta ez begiratzeko atzera zarata entzun arren.

  • Mari Erezuma Sasigarlea

    Mari Erezuma Elorriaga (1921) Bermeo

    Behin behia ostu zioten baserritar bati. "Adibinadorearengana" joan ziren arrastoa hartu nahirik. Honek bazekien zertara zetozen, andrazko batek salatu ziolako. Gezurretako sasigarlea zen. Esaera hau dio Paulik: "Guzurrek eta bi hamabi".

  • Mari Erezuma Baserritarrak harakin lapurra hil zuenekoa

    Mari Erezuma Elorriaga (1921) Bermeo

    Behin baserritarrak txahala saldu zion harakinari. Honek pistola bat eman zion, bidean lapurretatik defenditzeko. Baina gatzezko kartutxoaz. Tabernan kontatu zuen gertatutakoa, amarruaz jabetu ziren eta benetako kartutxoa kargatu zuten eskopeta. Bidean harakinak irten zion, baserritarrak tiro egin eta hil egin zuen.

  • Mari Erezuma Arimen eta defuntuen kontuak

    Mari Erezuma Elorriaga (1921) Bermeo

    Mariren amak kontatzen zuen Sollubetik behera zetorrela gerran hildako bat ikusi zuela erdi lurperatuta, eta intziri handi bat entzun zuela paretik pasatzerakoan. Handik urtebetera ere intziri berdintsua entzun ei zuen. Ondotik pasatzean 'pater noster' bat ez errezatzeagatik zela esaten zuen. Antzina arimen eta defuntuen kontu asko esaten zen.

  • Kontxa Bengoetxea "Aldeana sabida"ren ipuina

    Kontxa Bengoetxea Santiago (1923) Bermeo

    Txikitan asko entzundako ipuina kontatzen du, "aldeana sabida"rena. Gizon batek urregorrizko almaiza, morteroa, aurkitu zuen. Erregeari entregatu zion, alabak ohartu arren ez entregatzeko. Preso hartu zuten kirtenik ez zuelako eraman. Gorabehera batzuen ondoren, alaba erregearekin ezkondu zen.

  • Kontxa Bengoetxea "Aldeana sabida" erregina bihurtuta justizia egiten

    Kontxa Bengoetxea Santiago (1923) Bermeo

    Baserritar bi demandan zebiltzan txahal baten gorabeheran. Erregeak, epaile eginez, bietako bati eman zion, jabea ez zenari, hain zuzen. Kaltetuak eta erreginak trikimailua asmatu zuten txahala benetako jabeak berreskura zezan.

  • Kontxa Bengoetxea Txakurrari egurra bota eta andrea agertu besoa apurtuta

    Kontxa Bengoetxea Santiago (1923) Bermeo

    Txakurrak jarraitu zion barkura arrantzale bati, honek egurra bota zion indarrez. Intzirika joan zen txakurra. Hurrengo egunean andre bat agertu zen besoa apurtuta.

  • Kontxa Bengoetxea Farol barruan sorginak

    Kontxa Bengoetxea Santiago (1923) Bermeo

    Farol berdearen barruan sorginak bizi zirela esaten zieten.

  • Patxi Yeregi Sorginak auzoan

    Patxi Yeregi Aranalde (1928) Berastegi

    Sorginak izan omen ziren auzoan. Baina azkenean semearen gaiztakeria izan zen.

  • Jexus Altuna Berastegiko kontuak

    Jesus Altuna Etxabe (1932) Berastegi

    Berastegiko kontuak. Peru eta Mariaren ipuina aipatzen du. Uli lepoan kokatutako sorginkeriari buruzkoa ere bazen.

  • Jexus Altuna Peru eta Mariaren ipuina

    Jesus Altuna Etxabe (1932) Berastegi

    Peru eta Mariaren ipuina kontatzen du, aitonak kontatzen ziona. Tolosara feriara joan zen, lehenengo txerrikumea ekartzera, gero pitxarra, ondoren manteka eta azkenik gatza.

  • Jexus Altuna Ipuinak, sutondoan

    Jesus Altuna Etxabe (1932) Berastegi

    Aitonak kontatzen zuen Peru eta Mariaren ipuina; baita beste senide batzuek ere. Sutondoan, afalostean kontatzen ziren halakoak.

  • Jexus Altuna Teodosioren ipuina

    Jesus Altuna Etxabe (1932) Berastegi

    Teodosio Goñikoaren ipuina. Ezkondu zenean, gerrara joan zen, eta han zegoela emazteak engainatu egiten zuela esan zioten. Etxera itzuli, eta, ilunpetan, gurasoak hil zituen, bere logelan zeudelako lotan. Kateak jarri zizkioten, penitentzia moduan, eta Aralarrera joan zen. Herensugea agertu zitzaion. Aralarko ermitan daude kateak. Ipuin hori zein liburutan dagoen jasota.

  • Amabirjinak Andikoako eliza gurutze ondoan gura

    Anttoni Larringan Bastida (1906) Berriz

    Beti ezagutu du eliza Andikoa auzoan. Atzerago gurutze bat zegoen eta esaten zuten Amabirjinak eliza han egitea nahi zuela. Langileek egunez ekarritako harriak gauez hara eramaten ei zituen Amabirjinak. Egun batez Amabirjinak "karretero"ari (gurdizainari) hauxe esan zion: "aida zuridxe, aida gorridxe, horri begira dagoan horri atara begidxe"; esaera horrek familia bati nola eragin zion.

  • Mari Urrika ikusi zuen, suzko buztan eta guzti

    Anttoni Larringan Bastida (1906) Berriz

    Mari Urrikak Oiz menditik Anbotara joan-etorriak egiten zituen udaberrian eta udazkenean. Oiz mendia baino beherago aitarekin iratan zebilela, berak ikusi zuen Mari Urrika pasatzen. Suzko buztan luze bat ei zeukan. Behiak ere beldurtu egin omen ziren.

  • Erreka ondoan gauza zuri bat ikusi zuen gauean

    Anttoni Larringan Bastida (1906) Berriz

    Garai batean sorginak irteten omen ziren. Behin berari gertatu zitzaiona. Lehengusinaren izara sasian utzi zuen, erreka baten ondoan. Gauen gogoratu zen han utzi zuela eta bila joan zenean, gauza zuri bat ikusi zuen erreka ondoan. Gainera, mugitu egin zen. Etxera alde egin zuen korrika eta Amabirjinari laguntza eskatu zion. Zer izan ote zen?

  • Sorginak errekan

    Rosario Atxa Arteagoitia (1926) Basauri

    Sorginak errekan egoten zirela kontatzen zietenez beldurtuta egoten ziren gauean.

  • Umeak bildurtzeko lamien istorioak

    Kalixta Madariaga Etxeandia (1908) Basauri

    Aitonak era amonak kontatzen zizkieten laminen kontuak. Beldurrez egoten ziren, negar egiten bazuten bila joango zitzaiela esanez. Laminak gauez irteten ziren eta sorginak bezalakoak ziren.

  • Sakamantekasen beldur

    Fermin Larrea Ereño (1915) Basauri

    Lehen gauez irteteko beldurra izaten zuten, "Sakamantekas" ibiltzen zela eta. Behin ilundu ostean iturrira joan beharra izan zuten anaiak eta biek; gau-txoriren baten zaratarekin beldurtuta, arineketan itzuli ziren etxera.

  • Antzinako kontuak

    Fermin Larrea Ereño (1915) Basauri

    "Arizko faroa", bertatik pasatzeko beldurra izaten zuen lehen jendeak. Antzinako kontuak. Bide-lapurrak.

  • Aitak kontatzen zuen istorioa

    Karmen Moja Abrisketa (1906) Basauri

    Aitak kontatzen zuen istorio bat.

  • Juliana Sagarna Lamien istorioa

    Juliana Sagarna Ortuondo (1907) Dima

    Sorginak eta lamiak bazirela esaten zioten. Lamien kontuak esaten zizkieten umeei, beldurtzeko. Bere aititak lamia ikusi zuenekoa kontatzen du.

  • Inaxi Altuna Aztiekin sinesten zuen apopiloa

    Inaxi Altuna Etxeberria (1941) Donostia

    Aztiekin sinesten zuen apopiloa. Baserria nolakoa zen.

  • Manuel Urrestarazu Sorginen kontuak

    Manuel Urrestarazu Iradi (1928) Donostia

    Sorginen kontuak. Tolosara azokan idia erosi zuen auzoko batek; berak oinez eraman zion Aieteraino, sei orduko bidea eginda. Bidean sorgina atera zitzaiola esan zion, eta hark sinestu. Auzoko gazte bat tunika batekin ibiltzen zen, sorginarena egiten, eta harrapatu egin zuten.

  • 1583 Muñoaren familiaren kontuak

    Maritxu Olabiaga Etxabe (1915) Donostia

    Migel Muñoaren anaia alarguna zen, eta erdaraz egiten zuen dena; Los Angeles ikastetxean zegoen hura. Don Migelen bizilekua. Familiari buruzko esamesak.

  • Bonifacio Alberdi Kantak eta istorioak

    Boni Alberdi Jauregi (1926) Donostia

    Etxean beti euskaraz, kantatu ere bai. Istorioa: Aiako Harria nola sortu zen. Sorginak.

  • Pepi-Felix Sacamantecas agertzeko beldurrez

    Pepi Añorga Salaberria (1939) Donostia

    Sacamantecas. Katxolatik Miramonera beldurrez joaten zen. Baina bestela ezer txarrik ez zuten pentsatzen inoiz.

  • R Gerra Umeak beldurtzeko trikimailuak

    Ramon Gerra Zubillaga (1938) Donostia

    San Juan sua egiten zuten, "tierras falsas" esaten zieten tokian: Altuna marmol lantegiko makinek hondarra botatzen zuten han, eta berez debekatuta zuten sartzea. Lurrak irentsiko zituela esaten zieten. "Sacamantecas"ekin ere beldurtzen zituzten.

  • Asentxio Sarriegi Amona eta umetako ipuinak

    Asentxio Sarriegi Asteasuinzarra (1936) Donostia

    Amona beltzez jantzita ibiltzen zen, buruan zapia zuela eta mantalarekin. Ipuinik ez du gogoan. Baserri batean sorginak zirela esaten zuten. Sacamantecas ere aipatzen zuten, umeak etxera erretiratzeko.

  • Maria Luisa Arzallus Sacamantecas

    Maria Luisa Arzallus Mitxelena (1940) Donostia

    Ipuinik ez zieten kontatzen etxean. Sacamantecas.

  • martina olasagasti Txikitako "engainuak"

    Martina Olasagasti Martikorena (1913) Donostia

    Umetako "engainuak". Sorginak. Sacamantecas. Umeak Paristik, aireplanoan.

  • Xerafina Iriarte 'Pernando amezketarra'ren istorioak

    Xerafina Iriarte Arostegi (1932) Donostia

    Pernando amezketarraren kontuak kontatzen zizkieten umetan. Pasadizo bat kontatzen du, debalde jateko zer egin zuen behin Pernandok.

  • Xerafina Iriarte Sorginak, komeni zenean bakarrik

    Xerafina Iriarte Arostegi (1932) Donostia

    Purgatorioko arima erratuak. Arrosarioa errezatuz artua aletzen zuten eta babarruna lekatu. Ganbaran argirik ez zegoen. Ur bila joaten ziren batzuetan edo errekara iluntzean. Sorginak, komeni zenean bakarrik zeuden.

  • Xerafina Iriarte Ipuina: Aralarko herensugea

    Xerafina Iriarte Arostegi (1932) Donostia

    Aralarko San Migelekin lotutako ipuina. Herensugea eta Teodoxioren penitentzia, katea hankatik zintzilik. Amonak kontatzen zizkien ipuinak.

  • Jesus Mari Arrieta Jesus Mari, ipuin kontalari eta idazle

    Jesus Mari Arrieta Sagasti (1947) Donostia

    Jeus Mari ipuin kontalari gisa ere gogoratzen dute udalekuetan. Zegamako baserrian entzun zituen lehen ipuinak aitonaren ahotik, Tartalorenak eta. Saturraranen, bera apaizgai gaztea zela, argia joaten zenean ipuinak kontatzen zizkieten zenbait apaizek. Luis Urbietak, esaterako, "Amaia y lo vascos..." kontatzen zien. Argia etortzen zenean amaitzen zen egun hartakoa. Hurrengoan oso gogoan izaten zuten non bukatu zuen. Beiren hasi zen metodo horrekin ipuinak kontatzen. Goñin megafonia jarri zutenean, oheratuta gero kontatzen zituen. Efektu bereziak ere erabiltzen ziren. Grabatu ere egin zituen. Ondo legoke digitalizatzea material hori. Gero hainbat liburu argitaratu zuen, "Harkaitz, elurretako haurra", Teodosio Goñirenak, "Landetaratuak" eta abar.

  • Jesus Mari Arrieta Ipuina da pedagogia tresnarik onena

    Jesus Mari Arrieta Sagasti (1947) Donostia

    Ipuina da pedagogia tresnarik onena, bere ustez. Katekesian ere gauza bera egiten du. Ikustea baino hobea du entzutea, ipuinak barrengo irudimena lantzen duelako, ikus-entzutekoek egiten ez dutena.

  • Isidro Ugarte Lamiak eta sorginkeria kontuak

    Isidro Ugarte Ortuoste (1924) Durango

    Lehen umeei beldurra emateko istorioak kontatzen ziren. Bere amamak etxeko leihotik lamiak ikusten zirela esaten zien. Kontu horiek guztiak Eibarren arma-lantegiak zabaldu zirenean bukatu zirela dio; jendeak defendatzeko, etxean eskopetak izaten zituen-eta. Bere aitaitari entzuna zion, Urkiolatik behera zetorrela kate zaratak-edo entzun, eta etxera di-da batean etorri zela. Mañaritik harginak Madrilera joaten ziren lanera; eta lehenengo bizikleta Madrildik ekarritakoa zen, hura ere sorginkeria kontua zela esaten ei zuten. Txikitan sinesten zituzten kontu horiek.

  • Tomasa Urien Laminak eta deabruaren zubia

    Tomasa Urien Intxausti (1926) Durango

    Laminak erreka izkinetan egoten omen ziren, amak esaten zuenez. "El puente del diablo"aren kontuak azaltzen ditu.

  • Jose Juaristi Zubizarreta Sakamantekas

    Jose Juaristi Zubizarreta (1941) Etxebarria

    Sakamantekasi buruzko kontuak umeak beldurtzeko esaten ziren. Gizon bat zaku handi batekin umeak harrapatzen ibiltzen zela esan ohi zen.

  • Jesusa, Agustin eta Maribel Anbotoko Mari eta Sakamantekas

    Agustin Guenaga Zelaia (1931) Maribel Guenaga Zelaia (1941) Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi (1935) Etxebarria

    Anbotoko Mariri buruzko kontuak kontatzen zizkien etxean. Jesusaren amak Marirengan sinesten zuen. Sakamantekas nor zen. Sorgin kontuak, baserrietako jendea eta umeak beldurtzeko. Pistolak agertu zirenean, sorgin denak desagertu.

  • Itziar Ajuria Garate Anbotoko señoria

    Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar

    Kontatzen zizkieten Anbotoko sorginaren kontuak, baina ez ditu gogoratzen.

  • Uxue Alberdi Kopiatuz, ikasi

    Uxue Alberdi Estibaritz (1984) Elgoibar

    Ipuinak sortzeko modurik onena kopiatzea da, gustuko ipuin bat aukeratu eta estrategiei erreparatzea.

  • Uxue Alberdi Irakasteko lehenengo ikasi

    Uxue Alberdi Estibaritz (1984) Elgoibar

    Irakurzaletasuna bultzatzeko irakaslea ere irakurzalea izatea funtsezkoa da Uxuerentzat. Literatura ona da literaturzale bihurtzeko gakoa.

  • Uxue Alberdi Entusiasmotik dator plazera

    Uxue Alberdi Estibaritz (1984) Elgoibar

    Zaila den arren, irakasleak entusiasmoa jarri behar du beti, batez ere literaturan. Gaur egun badirudi literaturak erraza izan behar duela.

  • Uxue Alberdi Nola kontatu ipuin bat?

    Uxue Alberdi Estibaritz (1984) Elgoibar

    Ipuin-kontalariak ipuina ulertzea da funtsezkoena, gogoa eta gustuko ipuina izatea transmititu egiten baitira. Adierazkortasuna ere gakoa da.

  • Miren Ensunza Gizon bati sorgina agertu zitzaionekoa

    Miren Ensunza Valier (1934) Errigoiti

    Istorio bat kontatzen du: gizon bat ilargi zuriarekin soroan omen zebilen lanean eta etxera joandakoan, artilea egiten goruetan hasi omen zen. Katuak esan omen zion "gizona izan eta goruetan?" eta gizonak erantzun "katua izan eta berbetan?". Berehalakoan katua tximiniatik gora joan omen zen.

  • Miren Ensunza Sorginak errekatxoan

    Miren Ensunza Valier (1934) Errigoiti

    Domeketan irtetzen zirenean, beldurrez joaten ziren bidean. Sorginak errekatxoan ileak orrazten egoten zirela entzun izan du. Holako kontuekin ikaratu egiten zen.

  • 290 Ama ipuinlaria

    Miren Arantzeta Arregi (1921) Elgeta

    Ama ipuinlaria.

  • 290 Sorgin kontuak

    Miren Arantzeta Arregi (1921) Elgeta

    Sorgin kontuak. Mirenek ere artilearekin haria egiten ikasi zuen; aitak erakutsi zion.

  • 290 Sorgin kontuak

    Miren Arantzeta Arregi (1921) Elgeta

    Sorgin kontuak kontatzen ditu.

  • 290 Sorgin kontuak

    Miren Arantzeta Arregi (1921) Elgeta

    Sorgin kontuak.

  • 290 Sorgin kontuak

    Miren Arantzeta Arregi (1921) Elgeta

    Sorgin kontuak. Anbotoko "señoria".

  • 290 Sorgin kontuak

    Miren Arantzeta Arregi (1921) Elgeta

    Eskopeta agertu zenean, orduan desagertu ziren sorgin kontuak.

  • 290 Sorgin kontuak

    Miren Arantzeta Arregi (1921) Elgeta

    Sorgin kontuak. "Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik Akelarrera".

  • 290 Sorgin kontuak

    Miren Arantzeta Arregi (1921) Elgeta

    Sorginen inguruko kontuak. Aurreko belaunaldietakoek guztiz sinesten zituzten kontu horiek guztiak. Aitak eta amak irakurtzen bazekiten.

  • 340 Sorginak Elgetan

    Ramon Zabala Arruabarrena (1929) Elgeta

    Aitajaunaren sasoian sorginen kontuak esaten zituzten, baina Eibarren pistolak egiten hasi zirenean desagertu ziren. Sorginak lapurrak besterik ez ziren. Anbotoko Señoriaren berri ere entzun zuen txikitan.

  • 905 Jaiotzari buruzko kondaira

    Antoni Elkorobarrutia Gallastegi (1924) Elgeta

    Umeak jaiotzen zirenean, Arrateko elizako barkuan etortzen zirela esaten zen. Antonik ere istorio hori kontatzen zien bere umeei.

  • Maria Igarza Serenoa eta "Sakamanteka"

    Maria Igarza Zubiate (1924) Elorrio

    Serenoa bazen gerraostean. Berak semeari harekin sartzen zion beldurra, baina gero konturatu zen lagunak zirela. Bere denboran, "Sakamantekak" eta "Tuli-tulipa" deitzen zioten andrea ziren beldur-emaileak.

  • Patxi Esteibarlanda Anbotoko Señoria

    Patxi Esteibarlanda Aizpurua (1921) Elorrio

    Umetan entzundako ipuinik ez du gogoan, Anbotoko Señoriana izan ezik. Anbototik Eguarbitzara joaten ei zen airean.

  • pantxi-trevino Anbotoko Señoria, Sakamantekasa

    Pantxi Treviño Agiriano (1926) Elorrio

    Anbotoko Señora ikusten zuten pasatzen. Bataren arabera, burdinara zeraman bizkarrean, bestearenera, berriz, erratza. Sakamantekasekin beldurra sartzen zieten.

  • pantxi-trevino Gerra osteko ibilerak errotara

    Pantxi Treviño Agiriano (1926) Elorrio

    Laminen konturik ez du entzun Pantxik. Aita sarri joaten zen Zaldibarrera errotara, gerra ostean, debeku garaian.

  • pantxi-trevino "Maiuskulua"ren ipuina

    Pantxi Treviño Agiriano (1926) Elorrio

    Tio Juanek ipuin asko kontatzen zizkien. "Maiuskulua"rena bat. Etorri zen gizon bat etxera eskean, eta pernila eman zioten. "Maiuskulua" zen, nonbait, eskalea.

  • Dominga Irazola Fantasmak bidera irten

    Dominga Irazola Arietaleaniz (1919) Elorrio

    Domingaren gurasoei, boda batetik zetozela, norbait irten zitzaien mamuz jantzita, kate eta guzti. Jendea izutzen ibiltzen zirenak ziren, baina, Eibarko armak agertu zirenean denak ezkutatu ei ziren.

  • Antonia Arginzoniz Eibarko eskopetak azaldu zirenean galdu ziren sorgin kontuak

    Antonia Kortazar Agiriano (1918) Elorrio

    Eibarren armak egiten hasi zirenean amaitu ei ziren sorgin kontuak eta horrelako lelokeriak. Oso ilun egoten zen Mendrakako bidea erromeriatik etxerakoan.

  • Migel Zubiaur Txorielorritxuren istorioak sorginei buruz

    Migel Zubiaur Ayo () Erandio

    Hamalau urtetatik gauez asko ibili behar izan du eta ez duela inoiz sorginik ikusi esaten du. Txorielorritxu esaten zioten baten kontuak aipatzen ditu.

  • 276 Hartzaren ipuina bertsotan

    Maria Bengoetxea Isasi-Isasmendi (1906) Ermua

    Tuberkulosiak jota zegoen mutil bati laguntzeko, aitak hartzaren ipuina eta bertsoak asmatu zituen. Aratostietan (Karnabaletan) gizon bat hartzez jantzi eta kalez kale ibili ziren eskean (tradizioak jarraitzen du). Bertsoak kantatzen dizkigu, bertso zinez ederrak. Bertsopaperak idazten zituen aitak.

  • Sakamantekasa

    Antonia Ormaetxea Narbaiza (1927) Ermua

    "Azurtzara bialduko zaittut kriada" izaten zen amaren mehatxua. Sakamantekasa ere aipatzen zieten beldurra sartzeko.

  • Ezkiogan Ama Birjina eta sorginak Aixola errekan

    Luisa Egia Agirrebeitia (1921) Ermua

    Behin Ezkioko Ama Birjina ikustera joan ziren. Bidean (?) Debako hondartzan olatuak harrapatu eta zapatak busti. Ez zuen Ama Birjinarik ikusi. Mariatxok, ostera, bai. Komentario barregarriak. Aspaldi Aixola errekan bai ei ziren sorginak, baina eskopetak galdu zituen.

  • Titiño Zarraren ipuinak

    Luisa Egia Agirrebeitia (1921) Ermua

    Titiño Zarraren ipuinak. Zorrak nola ezabatu zituen. Nola egon behar den hiltzeko. Katua prestatu zuenekoa.

  • Txomin Mallabiren ipuina

    Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua

    Sorginen ipuin bat kontatzen du, Txomin Mallabirena. Mozorrotu eta edozein izan zitekeen sorgina, bestea beldurtzeko.

  • Sorginei buruz kontatzen zietena

    Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua

    Umeak beldurtzeko erabiltzen ziren sorginak; kobetan bizi zirela esaten zieten. Lezea non dagoen kontatzen du. Pasarte bat kontatzen du. Anbotoko sorginarena zaharrek esaten zituzten ipuinak direla dio.

  • Sorginak, kukua eta San Juan sua

    Jesus Ormaetxea Arregi (1926) Ermua

    Sorginen konturik ez du entzun izan askorik. Umeak beldurtzeko erabiltzen zituzten kontuok. Kukua entzutean poztu egiten omen ziren nagusiak, eguraldi hobearen iragarle zelako. San Juan bezperan beti sua pizten zuten baserrian eta kantuz aritzen ziren.

  • Karrere Gurasoak kontalari onak ditu

    Joxe Mari Karrere Zabala (1963) Errenteria

    Guraso biak kontalari onak dira, baina batez ere aitak pasadizoak, anekdotak eta kontakizunak kontatzen ditu, ez ipuinak. Itsasontzian tximino bat jan zutenekoa. Amak askotan kontatzen ditu Errenteriako industriaren ingurukoak.

  • Karrere Antzerkitik ipuin-kontaketara

    Joxe Mari Karrere Zabala (1963) Errenteria

    Koldo Amestoy kontalariaren eragina. Hasiera batean Joxe Mari literatura unibertsaleko ipuinak kontatzen hasi zen, baina ez zuen arrakastarik izan. Tradiziozko ipuinetara jo zuen, eta oso harrera ona izan zuen. Idatzita dauden ipuin asko irakurtzeko eginak daude, Barandiaranenak, ordea, entzuteko eginak. Ipuin-kontaketarako baliabideak.

  • Karrere Ipuinak askotan unibertsalak dira

    Joxe Mari Karrere Zabala (1963) Errenteria

    Askotan tradiziozko ipuin bat dela uste badugu ere, istorio asko errepikatu egiten dira kultura ezberdinetan, ipuinen ezaugarria baita unibertsalak izatea. Hori bera gertatzen da, adibidez, Joantxo Hartza eta Lapurren Leizea ipuinekin. Kulturaz kultura ipuinen aldaerak daude.

  • Karrere Ahozko tradizioa alboratzea

    Joxe Mari Karrere Zabala (1963) Errenteria

    Ahozko kontaketa, kasu askotan, bazertu egin da, zokoratu, 'ezjakin' itxuraren beldur. Euskal kulturaren zutabe garrantzitsua da ahozko literatura. Globalizazioaren eraginez, fikziozko pertsonaien izenak berdinduz joan dira.

  • Karrere Ipuinak ez dira haurrentzat bakarrik

    Joxe Mari Karrere Zabala (1963) Errenteria

    Ipuinak haurrentzat bakarrik direla oso sartuta dago gizartean. Beste disziplinetan, ordea, ez da horrela pentsatzen. Horrela pentsatzeak kulturan arazo bat dagoela adierazten duela uste du Joxe Marik. Ipuin bera ezin duzu berdin kontaktu hartzailea umea edo heldua denean.

  • Karrere Txupagorritxu

    Joxe Mari Karrere Zabala (1963) Errenteria

    Txanogorritxoren bere bertsioa egin eta Txupagorritxo izena jarri zion. Caceresen egon zen jardunaldi batean kontatu zuen lehen aldiz, euskaraz. Istorioa denek bazekiten, euskara ulertzean zegoen erronka.

  • 401 Sorgin kontuak Aramaion

    Jose Azkarate Arejolaleiba (1915) Eskoriatza

    Aramaio inguruko kontu zaharrak. Sorgin kontuak. On Joxe Miel Barandiarani eman zizkion berak ahoz jasotako ipuinak. Ahozko transmisioa belaunaldien artean.

  • 401 Sorgin kontuak Marinen

    Jose Azkarate Arejolaleiba (1915) Eskoriatza

    Sorginen inguruko ipuina. Gauean goruetan egiten geratzen zen etxekoandrea; katu beltza. Marinen kontatzen zen ipuin hau; berak Barandiarani jakinarazi zion.

  • 401 Ahozko transmisioa; antzinako ipuinak

    Jose Azkarate Arejolaleiba (1915) Eskoriatza

    Sorgin kontuak. "Gauekoa". "Eusko Folklore". Ahozko transmisioa belaunaldiz belaunaldi.

  • 401 Anbotoko Mari

    Jose Azkarate Arejolaleiba (1915) Eskoriatza

    Anbotoko Mari. Eusko Ikaskuntzak Carmelo Etxegarairen omenez egindako Kongresoa; txostenak liburu batean bildu zituzten.

  • 401 Anbotoko Mariren inguruko kontakizuna

    Jose Azkarate Arejolaleiba (1915) Eskoriatza

    "Anbotoko señoria"ren inguruko kontakizuna. Oriamenditik Anbotora joaten zen. Barandiaranek jasota ditu herri desberdinetan ezagunak diren bertsioak.

  • 588 Anbotoko Mari

    Cipriano Zubizarreta Zubia (1918) Eskoriatza

    Sorgin kontuak; Anbotoko Mari. Argi bat pasatzen ikusten zutenean, "Anbotoko Señoria" zela esaten zen.

  • Sorginak

    Felix Igoa Garziandia (1916) Etxarri Aranatz

    Aiton-amonek kontatzen omen zuten bi sorginen kontua. Sasi guztien gainetik laino guztien azpitik joan behar omen zen, eta bat sasi guztien azpitik sartuta guztiz txikituta joan omen zen.

  • Ama Birjinaren aparizioa

    Antonia Mendiola Larrañaga (1921) Etxarri Aranatz

    Ama Birjina agertu omen zen Etxarrin. Batek baino gehiagok ikusi omen zuten. Aldare bat egin zuten, eta jende asko etortzen zen. Apaizek moztu zuten kontu hori.

  • Bautista Barandalla Sutondoko istorioak

    Bautista Barandalla Beltza (1933) Etxarri Aranatz

    Sutondoan istorioak kontatzen aritzen ziren. Sorgin kontuak ere adituak ditu. Artoa aletzen aritzen ziren bitartean. Sasoi horrek, gainera, gaztainen sasoiarekin bat egiten zuen, eta gaztainak jaten zituzten.

  • Sorgin kontuak

    Esther Mañeru Igoa (1929) Etxarri Aranatz

    Sorginen kontuak kontatzen zizkieten. Ama Birjina ikusten zutela ere kontatzen zieten.

  • Pedroren amona

    Pedro Nazabal Goñi (1936) Etxarri Aranatz

    Pedro bere amonaren (aitaren ama) besoetakoa zen. Behin Tolosako egunkari batean atera zireneko istorioa kontatzen du.

  • Pedroren amonaren istorio bat I

    Pedro Nazabal Goñi (1936) Etxarri Aranatz

    Bere amona izaera handiko emakumea zen. Jolastea gustatzen zitzaion, eta, behin, Altsasuko feria batzuetan, txerri batzuk saldu zituen, eta diru gehiago ekarri nahi zuenez diru hori jokatu zuen, eta dena galdu zuen.

  • Pedroren amonaren istorio bat II

    Pedro Nazabal Goñi (1936) Etxarri Aranatz

    Behin amona etxean bakarrik zegoen, eta soldadu batzuk joan ziren etxera, zerbait lapurtzeko asmoz, baina amonak bota egin zituen. Karakter handiko emakumea zen.

  • Zorte onaren ferra

    Pedro Nazabal Goñi (1936) Etxarri Aranatz

    Zorte onaren ferraren istorioa kontatzen du. Herodes erregeak bere zaldiak zilarrezko ferrekin ferratzen omen zituen. Ferra horiek galtzen zituenean norbaitek aurkitzen bazituen suerte handia izaten zen eta horregatik esaten da zorte onaren ferra.

  • Aitona kontu kontatzailea zen

    Inocencia Markotegi Razkin (1931) Etxarri Aranatz

    Aitona kontu kontatzailea zen, eta oso graziosoa zen. Juan soldaduaren istorioak kontatzen zizkien. Berak uste zuen aitonak asmatutako pertsonaia bat zela, baina handik urteetara Fernando Fernan Gomez hasi zen Juan soldaduaren istorioak kontatzen. Bera oso gaztea zen, eta ez da asko oroitzen, suaren ondoan kontatzen zizkien. Gero, gaixotu egin zen, eta paralisi bat eman zion.

  • Umeak beldurtzeko istorioak

    Gregorio Goñi Lazkano (1940) Etxarri Aranatz

    Ez ziren lamien eta sorginen istorioak egoten. Umeei beldurra sartzeko saka-mantekasen kontua kontatzen zieten.

  • Osaben istorio bat kontatzen du

    Karmen Goñi Insausti (1921) Etxarri Aranatz

    Osaba Valentinek eta osaba Sebastianek gau bat pasa zuten Arbizun.

  • Izua sartzeko

    Juani Maiza Mañeru (1942) Etxarri Aranatz

    Izua sartzeko makiak, mantekeroa... erabiltzen ziren.

  • Benita Arabaolaza Arima erratuak eta Anbotoko señoria

    Benita Arabaolaza Uria (1914) Ezkio-Itsaso

    Arima erratuen kontuak. Mezarako diruak beste gauza batzuetan gastatzeagatik. Anbotoko "señoria".

  • Benita Arabaolaza Sacamantecas, odol-ateratzaileak

    Benita Arabaolaza Uria (1914) Ezkio-Itsaso

    Sacamantecas. Ilundu baino lehen joan behar zuten etxera. Odola ateratzen omen zuten haiek, erregeen semeei eramateko. Erregeen familian bazeuden hemofilia zutenak. Alfonso XIII. Donostiara joaten zen oporretan; Zumarraga-Zumaia trena inauguratzera joan zen erregea, Zumarragara, eta beraiek hura ikustera eskolatik. Alfonso XIII nolakoa zen. Harentzat izango zen odola.

  • Brijida Galdona Dietxetako sorginen inguruko kontuak

    Brijida Galdona Bilbao (1916) Fruiz

    Dietxetako sorginen inguruko kontuak.

  • Brijida Galdona Laminen inguruko kontuak

    Brijida Galdona Bilbao (1916) Fruiz

    Laminen istorioak. Lamiñegane iturriko kontuak.

  • Eusebio Larragan Legarreta "Adibiñadore" batzuen inguruko kontuak

    Eusebio Larragan Legarretaetxebarria (1922) Fruiz

    "Adibiñadore" batzuen inguruko kontuak.

  • Juanita Mallona Ideltxoak (iratxoak)

    Juanita Mallona Llona (1913) Fruiz

    Antzinako ipuinak; "ideltxoak" (iratxoak).

  • Nikolasa Astorkiza Lamiak iturrian

    Nikolasa Astorkiza Legarreta-Etxebarria (1921) Fruiz

    Etxean aitak eta amak kontatzen zuten lamien inguruko istorioa.

  • Nikolasa Astorkiza Sorginek katuekin lotura

    Nikolasa Astorkiza Legarreta-Etxebarria (1921) Fruiz

    Sorginek katuekin ei zeukaten komunikazioa. Sorginen inguruko istorio bat.

  • Nikolasa Astorkiza Sorginen inguruko kontuak

    Nikolasa Astorkiza Legarreta-Etxebarria (1921) Fruiz

    Sorginen inguruko kontuak.

  • Jesusa Legarreta Batiz Tximeleta antzeko sorginak

    Jesusa Legarreta Batiz (1916) Fruiz

    Lehenago tximeleta antzeko sorginak zeudela esaten zen. Orratzen kaxatik irteten ei ziren norbait eztabaidan sumatuz gero.

  • Andres Gangoiti Elorriaga Sorginak txerri bihurtuta

    Andres Gangoiti Elorriaga (1931) Fruiz

    Iluntze baten Paulino izeneko gizona ebakita zegoen belar pila bat ekartzera zihoala, txerri batzuk agertu zitzaizkion bidean. Sorginak edo lamiak ei ziren.

  • Mikaela Muruaga San Migelgo ermitaren inguruko istorioa

    Mikaela Muruaga Oar (1906) Fruiz

    Aurrekoek San Migelgo ermitaren inguruan kontatzen zuten istorioa. San Migelen etxe bakar bat ei zegoen. Adineko bi pertsona bizi ei ziren bertan eta elkarren gainean hilda aurkitu ei zituzten.

  • Jospin Galdona Bilbao Begizkoa nola kendu umeari

    Jospin Galdona Bilbao (1919) Fruiz

    Umea emakume batengana eraman zuten begizkoa kentzeko. Ze erremedio egin zuten.

  • Jospin Galdona Bilbao "Salutadorie", zazpigarren semea

    Jospin Galdona Bilbao (1919) Fruiz

    "Salutadorie": denak mutilak direnean, zazpigarren semea izaten ei da. Mingainean gurutzearekin jaiotzen ei zen eta gaixoak sendatzeko dohaina ei zeukan.

  • Jospin Galdona Bilbao Sorginak tximiniatik gora

    Jospin Galdona Bilbao (1919) Fruiz

    Sorginak tximiniatik gora joaten ei ziren "Sasi guztidxen ganeti ta hodei guztidxen azpitti" esanda. Behin gizon batek sorginen esaldia entzun ei zuen, baina gero, nahastuta, alderantziz esan.

  • Alexandre Bordagaray Arotza eta debru zaharra

    Alexandre Bordagarai (1935) Pantxika Bordagarai (1938) Gabadi

    Alexandre arotzak kondatzen digu arotza eta debru zaharraren ipuina.

  • anna_bizkaitxipi Aitona istorio kontalari

    Aña Bizkaitxipi (1936) Gamarte

    Iluntzetan supazterrean aritzen ziren istorio kontatzen. Aitatxi zen horretan gogotik aritzen zena eta lamien edota sorginen istorioak ziren horietako batzuk.

  • anna_bizkaitxipi Salbatoreko ganderailuaren istorioa

    Aña Bizkaitxipi (1936) Gamarte

    Salbatoreko ganderailua Mendibeko herrira jaitsi nahi zuten baina puntu batetik behera idiek ezin zuten gehiago tiratu ganderailuak Salbatoren egon behar zuelako.

  • anna_bizkaitxipi Bithiriñeko istorioa

    Aña Bizkaitxipi (1936) Gamarte

    neska bat soroan ahaztua zuren aitzurrutsaren bila joan zen eta norbaitek "deabruak eramango al hau" esan eta hala egin zuen deabruak. San Salbatore otoiztu zuen eta deabruak hantxen utzi zuen.

  • Jose Albiz Ama birjinaren ipuina eta sorginen desagertzea

    Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo

    Amak tarteka ipuinen bat kontatzen zien. Gogoan duen bat kontatzen du, ama birjinarena. Lehen sorginak irtetzen omen ziren baina pistolaren ondorioz galdu omen ziren denak. Bere aititak lapur batzuekin izandako komeriak kontatzen ditu.

  • Bittori Foruria Prakatxo datorrela

    Bittori Foruria Zabala (1933) Gernika-Lumo

    Aintzinako ipuinak. Prakatxo etorriko zela mehatxu egiten zien aitak. Ekaitza zetorrean ere Prakatxo zetorrela esaten zien. Mahaipean ezkutatzen zen.

  • Piarres Xarriton Aitona, umore handiko gizona

    Piarres Xarriton (1921) Hazparne

    Aitona ezagutu zuen Donamartiriar batekin izandako solasa. Umore handiko gizona omen zen aitona. Hainbat pasadizo kontatzen du.

  • Pedro Santa Cruz Sorginen kontuak

    Pedro Maria Santa Cruz Oiartzabal (1925) Hernani

    Sorgin kontuak. Anaiak behin ikusi omen zituen. Berari ez zaizkio sekula agertu. Eibarren pistolak egiten hasi zirenean galdu omen ziren sorginak.

  • Juanita Izagirre Sakamantekasa

    Juanita Izagirre Loiarte (1921) Hernani

    Kotxerik ikusten ez zen garaian, kotxeren bat ikusiz gero, Sakamantekas izango zela pentsatzen zuten, umeak lapurtu eta koipea kentzen ziena. Juanitak ikusi zuela kontatzen du eta entzuna duela umeren bat eraman zutenekoa. Sakamantekasi beldur handia izaten zioten.

  • Juanita Izagirre Sorginak, maindirez estalitako emakumeak

    Juanita Izagirre Loiarte (1921) Hernani

    Gauez sorginak ibiltzen zirela ere kontatzen zieten; emakumeak izaten zirela eta eskopetak agertu zirenean, desagertu egin zirela. Itturraldekoa maindireekin estalita irtetzen omen zen. Horrela ibiltzen omen ziren sorginak. Aranon gertatutakoa kontatzen du. Besteak ikaratzen aritzen omen ziren.

  • Juanita Izagirre Zakurraren eta bide bazterreko neskaren kondairak

    Juanita Izagirre Loiarte (1921) Hernani

    Zakurraren zaunkek apaiz kondenatuagatik izaten omen ziren. Kondairaren oinarria azaltzen du. Ba omen zen emakumeren bat paseoan edo kotxean zihoazenei bide bazterrean agertzen zitzaiena.

  • Juanita Izagirre Ijitoek amona jan zuteneko kondaira

    Juanita Izagirre Loiarte (1921) Hernani

    Kondaira bat kontatzen du: elurte handi batean, ijitoak gosez zirela, amonak berak hil eta jan zezaten eskatzen omen zien. Hala egin omen zuten azkenean.

  • Pilar Bikandia Ilunetan sorginak

    Pilar Leonet Bikandia (1923) Hernani

    Umeak ikaratzearren, ilunetan sorginak ateratzen zirela esaten zuten.

  • Enriketa Aranburu Gerra ondoko gosea

    Enriketa Aranburu Garaiar (1926) Hernani

    Gerra osteko gosea. Miseria. Errazionamendua. Amak emandako ogi koskorra katuak kendu zionekoa; gero amak berea eman zion.

  • Pepi agirre San Rokeri burla egin ziona

    Pepi Agirre Perurena (1938) Hernani

    Goizuetako gidari batek San Rokeri burla egin eta harrezkero bidera txakurra ateratzen omen zitzaion. Gero ederki errezatzen omen zuen.

  • Pepi agirre Sakamantekasek mutil bat eraman

    Pepi Agirre Perurena (1938) Hernani

    Sorginen konturik ez baina sakamantekas aipatzen zioten. Mutil bat eraman zutela eta berriz agertu zela gogoan du.

  • Paxkoala Kortadi Ipuinak eta ohitura zaharrak

    Paxkuala Kortadi Ormaetxea (1923) Hernani

    Sorginen kontuak eta Sacamantecas. Gezurrak esaten zizkieten, etxera goiz erretiratzeko. Mateo Txisturen ipuina. Trumoia zenean, aitak erramuarekin egiten zuena. Elorria atean, gurutzea eginda. Soroak ez zituzten bedeinkatzen, etxea bai, berria egitean. Ogiari gurutzea.

  • Mari Karmen Olazagirre Sakamantekas

    Mari Karmen Olazagirre Amilibia (1931) Hernani

    Sakamantekas zela eta ez zela beldur handia sartzen zieten gurasoek gaztetan.

  • Julian eta Axun Hileta ondorengo otorduak

    Axun Zubiarrain Arruti (1928) Hernani

    Meza eta gero, otordua eskeintzen zitzaien kanpotarrei. Hamaiketakoa denentzat eskaintzen zuten. Axunen ahizpa eta Pepita hileta guztietara joaten ziren, hamaiketakoagatik. Anekdota bat kontatzen du. Aranoko txoferrari gertatutakoa, San Roke zela eta.

  • Inazio Zubiarrain Sorginari aurre egiteko, erriflea

    Inazio Zubiarrain Otxotorena (1929) Hernani

    Sorgina ateratzen zela eta, Inazioren aitonak erriflea atera eta uxatu omen zuen.

  • Inazio Zubiarrain Piztien beldur

    Inazio Zubiarrain Otxotorena (1929) Hernani

    Zenbait bidetan ibiltzeko beldurrez izaten zen jendea. Piztien begiak izaten omen dira askotan.

  • Adelaida Etxeberria Sorginik ez zen Hondarribian

    Adelaida Etxeberria Arozena (1929) Hondarribia

    Amak ez zuen sorginekin sinisten. Esaten zuen baserritarrak mozorrotzen zirela eta bidera atera.

  • zelie_haranberri Azmeko sakramendu sainduaren istorioa

    Zelie Haranberri (1929) Izura-Azme

    Azmeko elizako sakramendu saindua Izurara eramateko prozesioa egin zuten. Atea giltzaz itxi eta apaiza kanpoan gelditu omen zen. Alta sakramentua barnean.

  • jose antonio etxeberria Kanturako eta kontu kontari egoteko zaletasuna

    Joxe Antonio Etxeberria Txantre (1938) Irun

    Kantuan aritzen ziren artoa "kuxkiltzen", aletzen. Lamierriko lamiak ere aipatzen zituzten, baina berak ez zuen sinesten. Koplari ateratzen zen Eguberrietan. Eskolan erdarazko abestiak ikasten zituzten.

  • Pako Sorrondegi Sorginak eta sakamantekas

    Pako Sorrondegi Urruzola (1936) Lasarte-Oria

    Beraien amak kontatzen zizkien sorginen kontuak, baina esaten zien, eskopetarekin bukatu zirela sorgin guztiak. Sakamantekas askotan aipatzen zieten.

  • micaela sasiain ormazabal Cara al Sol eta Sacamantecas

    Micaela Sasiain Ormazabal (1929) Lasarte-Oria

    Urnietako eskolara joaten zen eskolara, eta 'Cara al Sol' abesten zuten. Maistrak Francisca zuen izena. Hogei bat ume egoten ziren eskolan, baina neskak eta mutilak bananduta. Egun batean, eskolako kide batek Sacamantecas ikusi zuela kontatu zuen, eta bakoitzari etxera laguntzen zion ordutik.

  • Rafael Ollokiegi Yeregui Eskolara bidean Sacamantecasen beldur

    Rafael Ollokiegi Yeregui (1937) Lasarte-Oria

    Lau urterekin eskolara joaten hasi zen Rafael, Lasartera. Kilometro bat zegoen eskolatik baserrira, eta Sacamantecasen beldur ibiltzen zen bidean. Gizon bat bazen Errekalden ilea mozten aritzen zena, erraminta kutxarekin, hura Sakamantecas zelakoan belar metan sartu eta han egon zen gurasoak siestatik esnatu ziren arte.

  • Maria Albizu Irizar Mateo Txisturen istorioa

    Maria Albizu Irizar (1908) Leaburu

    Apaiz ehiztariaren istorioa kontatzen zuten. Meza ematen ari zela, apaiza elizatik atera omen zen eta desagertu. Ondoren, "Mateo Txistu" izenaz ezagutzen zuten.

  • Legutixoko Maria Jesus San Rokeosteko ipuina

    Maria Jesus Lopez de Bergara Berriozabal (1940) Legutio

    San Rokeoste ("Zerkoste") auzoan, errota bat eta etxe bat zeuden (urtegia egindakoan desagertuta). Errota horretako andra-gizonek lau ume zituzten eta beste etxeko emakumeak aker bat zuen eta zaintiretuak egiten zituen. Sasimediku hori Petronila zen. Bi familia horiei buruzko istorioa edo ipuina kontatzen du , bere amamari entzundakoa da.

  • Marzelina Plazaola Uribetxebarria Sorginen inguruko kontuak

    Marcelina Plazaola Uribetxebarria (1924) Victorino Zubillaga Zubizarreta (1917) Leintz Gatzaga

    Sorginen inguruko ipuinak. Aitajaunak zekizkien sorgin-ipuinak. Toponimia: Sorgin-bolalekua. Kontu zahar bat gogoan du.

  • 1571 Katuak zituen "sorgina"

    Jesusa Akarregi Aboitiz (1920) Lekeitio

    Dei egiten zihoala, arrantzaleei itsasora joan zitezen abisatzera, katu asko zituen sorginaren antza zuen emakumea ikusi zuenekoa kontatzen du, asko ikaratu zen.

  • Katalin Atxurra eta Teresa Erkiaga 'Peru eta Marixa'ren ipuina

    Katalin Atxurra Alegria (1926) Teresa Erkiaga Korta (1927) Lekeitio

    'Peru eta Marixa'ren ipuina kontatzen dute.

  • Xebastiana Agirre Umetako sorgin-kontuak eta jolasak

    Xebastiana Agirre Telletxea (1927) Lezo

    Umetan, sorgin-kontuak kontatzen zizkieten. Jaizkibelen betizuak izaten ziren; haiek ikustean, korrika jaisten ziren. Gaintxurizketan, sorgina bizi omen zen.

  • Martxiel Garmendia Sorgina zelakoan, zakur beltza

    Martxiel Garmendia Legorburu (1926) Lezo

    Sorginen ipuinak kontatu ohi zituzten bere gurasoek. Halako baserriko andrea sorgina zela, eta horrelakoak. Gero, argindarra sortu zenean galdu zirela sorginak. Behin, etxera bidean zerbaitekin egin zuen topo: sorgina zela pentsatu zuen lehendabizi, baina zakur beltz bat zen.

  • Joxe Zumeta Gauez kalean ibiltzeko beldurra

    Joxe Zumeta Jaunarena (1937) Lezo

    Pasai Donibanen bakailaoa deskargatzen aritu zen garaian, Lezotik oinez joaten zen hara, gauez. Bidean, ez zegoen farolik, eta beldur galanta pasatzen zuen orduan: izan ere, Sakamantekasek mutil koskorrak eramaten zituela esaten zuten zaharrek.

  • esteban olaizola mitxelena Sakamantekasik ez itsasoan

    Esteban Olaizola Mitxelena (1944) Lezo

    Inguruko iluntasunak nahiko errespetu ematen zien eta ez ziren itasora gerturatzen. Mutil koskorretan herrian egoten ziren, beraientzat ezer ez bazegoen ere.

  • Ester Salaberria Sacamantecasen beldur

    Ester Salaberria Kortaberria (1939) Lezo

    Txikitako kontuei buruz galdetzean, sacamantecasi beldurra ziotela kontatzen du Esterrek. Errenterian ere ba omen zen gauez kalera irteten zen gizon beldurgarri bat.

  • Anbotoko dama

    Carmen Agirre () Legazpi

    Anbotoko damari buruz hitz egiten du: askotan ikusi izan du, baina ez aspaldiko garaietan. Zer kolore zuen, eta non egoten zen azaltzen du.

  • Felisa Guridi Lehengo sineskerak eta mitoak

    Felisa Guridi Agirrezabal (1928) Legazpi

    Akategiko damari buruz hitz egiten du. Umetan soroan lan egin behar izaten zutenean, etxekoek ez zieten beldurtzen Zaldi Zuria etorriko zela esanez; izan ere, nahitaez joan behar izaten zuten bestela ere lanera.

  • anixeta-gerenu Sakamantekasen kontuak

    Anixeta Gereñu Odria (1922) Legazpi

    Etxean sarritan kontatu ohi zizkieten ipuin eta pasadizoak, eta horietako bat "Sakamantekas"en ipuina zen. Beldurtzeko kontatzen zitzaien.

  • Paxkual Zabaleta "Urriko ilberrin elurra Aizkorrin"

    Paxkual Zabaleta Zabaleta (1934) Legazpi

    Esaera zaharren aipamena egiten du.

  • Elvira Olabide Aitajaunaren kondairak

    Elvira Olabide Irastorza (1928) Legazpi

    Jolas asko egin izan du beti Elvirak. Jolaserako kantuak aipatzen ditu. Aitajaunak ipuinak kontatzen zizkien nahiz eta ez dituen gogoan orain. aitajaunak kontatzen zuen pasadizoa kontatzen du.

  • Angele Mendiburu Amatxiri biziki hurbil

    Angèle Mendiburu Elizalde (1931) Makea

    Txikitan, supazterrean kontatzen zizkion istorioak amatxik. Sei urteetan eskolara joan zelarik, oroitzen da Angèle pena handia sentitzen zuela bere amatxi uzteagatik. Aitatxi bost urte zituelarik zendu zen.

  • Eperren inguruko kontakizuna

    Felix () Basilio Gallastegi (1922) Pedro Goitta () Pilar Onandi () Mallabia

    Eperren inguruko kontakizuna.

  • Antzinako kontu zaharra

    Felix () Basilio Gallastegi (1922) Pedro Goitta () Pilar Onandi () Mallabia

    Antzinako kontu zaharra.

  • Mallabiko baserritar baten inguruko kontuak

    Felix () Basilio Gallastegi (1922) Pedro Goitta () Pilar Onandi () Mallabia

    Antzinako ipuin zaharra. Erlojua kordelarekin lotuta. Mallabiko baserritar baten inguruko kontuak.

  • Antzinako bizimodua

    Felix () Basilio Gallastegi (1922) Pedro Goitta () Pilar Onandi () Mallabia

    Antzinako kontu zaharra. Markinako feria. Lehenagoko arropak, ehunezkoak.

  • Mallabiko antzinako kontuak

    Alejandro Gallastegi (1916) Basilio Gallastegi (1922) Mallabia

    Durangora joan eta orduan gertatutakoa kontatzen du. Sorgin kontuak.

  • Mallabiko antzinako kontuak

    Alejandro Gallastegi (1916) Basilio Gallastegi (1922) Mallabia

    Antzina gertatutako ipuina.

  • Mallabiko antzinako kontuak

    Alejandro Gallastegi (1916) Basilio Gallastegi (1922) Mallabia

    Antzina gertatutako ipuinak.

  • 413 Sorgin kontuak; ipuinak

    Antonia Madariaga Agirre (1914) Mallabia

    Sorgin kontuak. Bere jaiotetxea Anboto mendiaren maldan zegoen eta sorgin kontu asko entzuten zituen. Laminak. Antzinako ipuinak; kantak. Bertako aitona oso kontularia zen. Aurreko belaunaldien bizimodua.

  • 413 Aitonak kontatutako kontuak

    Antonia Madariaga Agirre (1914) Mallabia

    Aitonak kontatzen zizkien kontu zaharrak; Urkiolako San Antoniorekin bazuen fedea bikotearen inguruan.

  • Lamien inguruko ipuina

    Andresa Solaguren (1895) Mañaria

    Lamien inguruko ipuina. Durango inguruko koba baten lamiak bizi ziren eta gauez irteten ziren. Errekara joan eta orrazten egoten ziren. Inguruetako baserritarrak haserre zeuden, ez zietelako uzten lorik egiten. Behin baserritar batek orrazi bat aurkitu zuen eta beretzat hartu. Gauean etxera joan zitzaizkion lamiak.

  • Luzia Inzunza Jentilak, Mariurrika eta Sakamantekas

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Jentilak ikusten ez ziren izakiak ziren. Mariurrika, ostera, Mugarratik Antobotora pasatzen zela esaten zuten. Sakamantekasek harrapatuz gero, odola ateratzen zuela uste zuten.

  • Luzia Inzunza Bidegurutzeetan arimak agertu

    Luzia Inzunza Arteaga (1925) Mañaria

    Bidegurutzeetan arimaren bat topatuz gero, aitaren egin eta desagertu egiten zela esaten zuten. Olio usainak sorginak-edo zeudela esan nahi ei zuen. Sorgin kontuak-eta, hala ere, euren sasoia baino lehenagoak izan ziren.

  • 'Pernando amezketarra'ren pasadizoa

    Anton Solozabal (1898) Markina-Xemein

    Pernando amezketarraren pasadizo bat kontatzen du.

  • 'Pernando amezketarra'k txerria ostu zuenekoa

    Anton Solozabal (1898) Markina-Xemein

    Pernando amezketarrak apaizari txerria ostu zioneko pasadizoa kontatzen du.

  • Aulestin sorgin batekin gertatutakoa

    Anton Solozabal (1898) Markina-Xemein

    Aulestin mutil bati sorgin batekin gertatutako pasadizoa kontatzen du.

  • Sorginkerien inguruko kontuak

    Anton Solozabal (1898) Markina-Xemein

    "Aramaitako" kanpaiak joz gero, etxe ondoko iturrian gertatzen zirenak. Auzora etorri zen emakume batek sorginak ikusten omen zituen.

  • "Sasi guztien gainetik..."

    Anton Solozabal (1898) Markina-Xemein

    Sorginen "Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik" esaldia alderantziz esatearren, behin bati gertatu zitzaiona.

  • Jentilen inguruko kontuak

    Anton Solozabal (1898) Markina-Xemein

    Jentilen inguruko kontuak.

  • Jentilen inguruko kontuak

    Anton Solozabal (1898) Markina-Xemein

    Oizen jentilekin gertatua.

  • Kobazuloko deabruaren ipuina

    Anton Solozabal (1898) Markina-Xemein

    Herriko pertsonaia baten eta kobazuloko deabruaren inguruko ipuina.

  • Peru eta Marixaren inguruko ipuina

    Anton Solozabal (1898) Markina-Xemein

    Peru eta Marixaren inguruko ipuina.

  • Jose Mari Anitua Xemeingo urkamendia

    Jose Mari Anitua Lejardi (1924) Markina-Xemein

    Xemeinen urkamendi bat egon ei zen eta bertako pasadizo bat kontatzen du Jose Marik.

  • Jesusa Anitua Urrea aurkitu zutenekoa

    Jesusa Anitua Lejardi (1926) Jose Mari Anitua Lejardi (1924) Markina-Xemein

    "Aitxitxan baule" zenari nahi barik ostikoa eman eta bota egin zuen. Urrezko txanponak zeuden bertan. Beraien aitak harekin etxea erosi zuen, besteak beste.

  • Jose Mari Anitua Zugarramurdiko sorgin kontuak

    Jose Mari Anitua Lejardi (1924) Markina-Xemein

    Sorgin kontuak beti entzun izan dira. Berak soldadutzan zegoela entzun zuen Zugarramurdin kontrabandoa eta sorginkeria zegoela.

  • Jesusa Anitua Sorgina zen katua

    Jesusa Anitua Lejardi (1926) Jose Mari Anitua Lejardi (1924) Markina-Xemein

    Beraien aitari behin entzun zioten sorgina zen katuaren istorioa. Eibarko arma-lantegien horien desagertzea eragin zutela diote. Jose Marik berak bizitako beste bizipen beldurgarri bat kontatzen du.

  • Benat Urruty Salbatoreko kapera

    Beñat Urruty (1924) Mendibe

    Urtean behin egiten zen beila Salbatoren, ekainean, hamabost egun lehenago meza eta prozesionea. Beñat-ek basa jaun eta basa andereen inguruko bi kondaira aipatzen dizkigu.

  • 1591 "Paragueroak" ekarritako umeak

    Josepa Intxausti Mendibe (1932) Mendata

    Laugarren senidea jaio zenean, "paragueroak" ekarri zuela esan zieten anai-arrebei. Gau osoa eman zuten hura zaintzen, inork eraman ez zezan. Ohikoa omen zen hori esatea, umea "paragueroak" ekarri duela.

  • Margari Ondarza Sorginak Muxikan

    Margari Ondarza Elorriaga (1928) Murueta

    Amak kontatzen zien Muxikan zeudela sorginak, eta atzetik jarraitzen zutela arrosarioa errezatzen zuten bitartean. Murueta aldean, aldiz, antza, ez zebilen horrelakorik.

  • Jose Luis Pagoaga Jentilak

    Jose Luis Pagoaga Soraluze (1943) Mutriku

    Etxean jentilei buruz entzundako istorioak kontatzen ditu: nolakoak ziren, non bizi ziren... Jose Luisen baserriko lurren kontran dago Jentiletxea. Jose Luisen aitonak Jentiletxean jendea bizitzen ezagutu omen zuen. Jentiletxe bueltako garoa ez zuten mozten.

  • Jose Luis Pagoaga Jentiletxera sartu

    Jose Luis Pagoaga Soraluze (1943) Mutriku

    Gaztetan, anaia bat eta Jose Luis Jentiletxean sartu ziren. Kobazulo barruan zeudela, linterna itzali eta bata besteagandik urrundu zirela kontatzen du. Kobazulotik ateratzen denbora asko pasa zuten. Arropa eta belaun eta besoak urratu zituzten leizeko hormen kontra.

  • Lorea Furundarena Astoa hizketan

    Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku

    Kondaira bat kontatzen du. Mutrikuko eliza aldean behetik gora zetozen batzuei astoak "formatu" zitzaizkien, eta jendea beldurrez. Astoa paretik kentzeko joz gero, erantzun egiten omen zuen "jo naikiekela berriz!". Inguruko etxeren batetik aritzen omen zen norbait adarra jotzen.

  • Lorea Furundarena Aitona, txondorra eta sorginak

    Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku

    Lorearen Berrosasiko aitonak txondorrak egiten zituen. Txondorraren bueltan sorginak ibiltzen zirela esan ohi zen.

  • Lorea Furundarena Antoni eta purgatorioko amona

    Lorea Furundarena Kalzakorta (1926) Mutriku

    Lorearen amonaren ahizpa bat Ondarroan bizi zen. Senarra gazte hil zitzaion, eta sei seme-alabekin Mizkia baserrian asko egoten omen ziren. Haren alabetako batek, Antonik, purgatorioan zegoen emakume bat ikusi zuela kontatzen du. Istorioa kontatzen du.

  • Ines Lezea Berastegiko amona

    Ines Lezea Txurruka (1932) Mutriku

    Ziñua baserrian bi ekonomika zeuden. Berastegin, berriz, beheko sua ere bazuten. Berastegiko amonak sorgin kontuak kontatzen zituen; sorginetan sinesten zuen. Amonak ez zuen nahi izaten ekonomikan prestatutako janaririk: "ikusten ez den sua sorginkeria da!" esaten omen zuen.

  • Carlos Urriolabeitia Undako Ageda, etxerik etxe jostun "sorgina"

    Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika

    Beraien auzoko batek, Agedak, atzekoz aurrera egiten zuen korrika. Sorginduta zegoelako zurrumurrua zegoen. Oso andre ona zen. Josteko-makina lepoan hartu eta etxerik etxe joaten zen lanean.

  • 810 Txerri sorginak

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Sorginkeria franko bazen Tornolan. Erramunen anaia Inaxiori etxerako bidean pasatu zitzaiona ez da makala. Lanetik heldu zela, zerri-ama eta bere umeekin topo egin zuen bidean. Ondoko egunean bertara joan eta ez zuen arrastorik aurkitu. Erramunen ustez, sorginak auzokoak bertakoak ziren.

  • 810 Sorgina txerritokian

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Auzoko baten txerria garrasika zebilen azkenaldian. Txerritokira joaten zen eta txerria izututa bai, baina ez zuen besterik ikusten. Legarreko komentuan bazen sorginkeriei aurre egiten laguntzen zuen fraide bat. Hark kandela eman eta harexekin joan zen txerritokira. Orduan ikusi zuen txerri izutuaren gainean emakume bat larrugorrian. Emakumeak alde egin zuen eta geroztik txerria lasaitu egin zen.

  • 810 Ferradun sorginak

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Bere anaia eta lagun bat Portuburuko atarian zeuden eztabaidan. Halako batean, ferra-soinuak entzun zituzten, eta baita abere pila bat beren aurrean pasatzen ikusi ere. Hurrengo egunean, ez zegoen ferra-arrasto pizarrik ere.

  • 810 Sorgina aitzurrean

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Auzoan bazeuden emakume batzuk sorgin sona zutenak. Haiei desairea-edo egiten bazitzaien, gero buelta izaten zen. Auzoko batek inguruko emakume bat ikusi zuen aitzurrarekin zotala ateratzen, baina hurrengo egunean belarra batere harrotu gabe zegoen.

  • 810 Eskopetak hasi zirenean, akabo sorginak

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Auzoan baziren batzuk bihurrikeriatan ibiltzen zirenak, eta haien atzetik ibiltzen omen ziren sorginak. Auzoko gazte batzuk amona bati adarra jotzen aritzen ziren, eta, gero, sorginek franko jarraitzen zituzten. Eskopetak hasi zirenean bukatu ziren sorginak.

  • 810 Fenomeno arraroak

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Erramunek ez du inoiz sorginik ikusi, baina gau-lanean ibili den denboretan gauza aski arraroak pasatu zaizkio. Gau-lana egiten ari zirela, argi ikaragarri bat ikusi izan zuten behin baino gehiagotan eta pentsatu ere bai: "Hori ez duk egunekoa". Garaitsu hartan, Intzensoroerrekan, brasaren moduko gauza gorri-gorri bat ikusi zuten. Eskuetan hartu eta erre egiten zuen. Zenbat eta ur gehiago bota, orduan eta gorriago. Gero aditu izan zuten errusiarrek zer edo zer botatzen zutela, probak egiteko edo.

  • 1082 Sorginkeriak

    Frantxiska Pagadizabal Artola (1931) Oiartzun

    Tornolatar gehienek ezagutzen dituzte sorgin kontuak. Frantxiskak dio horrelako kontu asko izaten zela garai hartan. Frantxiskaren osabari gertatutakoak ere sorginkeria dirudi. "Euntalako mutila". "Gorriak ikusiak". "Holaxeko komeiak". Zabra. Marru.

  • 1082 Aiako Harriko zomorroak

    Frantxiska Pagadizabal Artola (1931) Oiartzun

    Auzoko emakume batek sorginak ikusten omen zituen, Aiako Harriko zomorroak edo. Egun jakina omen da sorginkeriaz baliatzeko. "Ne hitzak etzala iñor ofendittu".

  • 1082 Sorgin gaiztoak ere bai

    Frantxiska Pagadizabal Artola (1931) Oiartzun

    Sorginek, norbaiti txarra egiteko, kandelak jartzen zituzten. "Halako kontuak aittu izan ttugu haintzako".

  • Maritxu Gaztelumendi "Hiltzeko zorian dagon gizona" ipuina

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Maritxuk "Hiltzeko zorian dagon gizona" ipuina kontatzen du, bera txikia zela aitonari jasoa.

  • Maritxu Gaztelumendi "Nagusia eta morroia" ipuina

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    "Haika, mutil!" kanta famatuaren aldaki bat, ipuin moldean jarrita.

  • Maritxu Gaztelumendi Mikel Laboarekin lanean

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Maritxu Mikel Laboarekin aritu zen lanean bolada batez, Donostiako Patronatuan

  • Maritxu Gaztelumendi "Zeruko kantak"

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Maritxuren aitonak, ahoko mugimendu gaitzak eginez, bilobei esan ohi zien aho-korapilo antzekoa da "Zeruko kantak" delakoa.

  • Maritxu Gaztelumendi "Erregearen hiru alabak"

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Maritxuren aitonak bilobei ipuin kontatzen hasi baino lehen sarrera gisa baliatu ohi zuen hitz-jolas errimaduna da "Erregearen hiru alabak".

  • Maritxu Gaztelumendi "Esneketaria eta esne hartzailea"

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Esneketari bati kargu hartu zion eroslearen kexa eta esneketariaren erantzuna biltzen dituen pasadizoa.

  • Maritxu Gaztelumendi "Oiartzungo etxe batzuei baten batek botatakua" azalpena

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    "Oiartzungo etxe batzuei baten batek botatakua" piezaren nondik norakoak.

  • Maritxu Gaztelumendi "Oiartzungo etxe batzuei baten batek botatakua"

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    "Oiartzungo etxe batzuei baten batek botatakua" hitz-jolas edo jostaketarako ume-kanta.

  • Maritxu Gaztelumendi Zuberoa jatetxea, Oiartzungo Garbuno baserria.

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    "Oiartzungo etxe batzuei baten batek botatakua" hitz-jolas edo jostaketarako ume-kantan azaltzen diren baserriei eta kontuei buruzko azalpenak.

  • Maritxu Gaztelumendi Abarka handiekin gari-hazi bila

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Oiartzuar bat Nafarrora gari-haziak lapurtzera joan zenekoa kontatzen duen kondaira. Ataungo "San Martiniko" kondairaren bertsioa, besteak beste.

  • Maritxu Gaztelumendi "Aranbire, pantasi handi; gona luzia Garagartzako"

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Oiartzuarrek "pantasia" hitzari ematen dizkioten esanahiak.

  • Maritxu Gaztelumendi "Hau da hau, karetx-ipurdi!"

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Karetx-ipurdi (karetx = garatxo) espresioaren esanahia azaltzen du Maritxuk.

  • Maritxu Gaztelumendi "Txintxua ta izpiya"

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Izengoiti kontuak. Oiartzungo "txintxua" eta "izpiya"ren arteko adarjotzea.

  • Maritxu Gaztelumendi Haurrei azalpen egokiak ematearen garrantziaz

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Haurrei azalpen egokiak ematea zein garrantzitsua den azaltzen du Maritxuk. Berak, txikitan, "otso" animalia izena entzun aldiro, "hartza" irudikatzen omen zuen; urteak egin zituen uste oker hori buruan.

  • Maritxu Gaztelumendi Astoa eta otsoa (baseliza zaharreko gertaerak) ipuina

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Maritxuk "Astoa eta otsoa" (baseliza zaharreko gertaerak) ipuina kontatzen du, berak idatzitako "Aitona sutondoan ipuin kontari" ipuin-liburura bilduta dagoena. Aitona zutenak kontatzen omen zien, txikiak zirela.

  • Maritxu Gaztelumendi "Ijitoen entierroa"

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Maritxu Gaztelumendi Urruzolak idatzitako "Aitona sutondoan ipuin kontari" liburura bilduta dagoen euskal ahozko literaturako pieza.

  • Maritxu Gaztelumendi "Pazko eguneko bazkaria"

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Maritxu Gaztelumendi Urruzolak idatzitako "Aitona sutondoan ipuin kontari" liburura bilduta dagoen euskal ahozko literaturako pieza.

  • Maritxu Gaztelumendi Maria Inaxi eta Bartolo. Bertsoak.

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Garai bateko ligatze kontuen berri ematen duten bertsoak kantatzen ditu Maritxuk, "Aitona sutondoan ipuin kontari" liburura bilduta dituenak.

  • Maritxu Gaztelumendi Ameriketara joan aurreko gosaria

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Pernando Amezketarra aipatzen duen pasadizoa, Maritxuk "Aitona sutondoan ipuin kontari" liburura bilduta duena, behinola aitona zutenak kontatua.

  • Maritxu Gaztelumendi Sorginaren pasadizo edo kontakizuna

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    "Sorginarena", Maritxuk "Aitona sutondoan ipuin kontari" liburura bilduta duena, eta aitona zutenak kontatu ohi ziena.

  • Maritxu Gaztelumendi Sorginaren pasadizo edo kontakizuna (II)

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    "Sorginarena" pasadizo edo kontakizunaren gaineko azalpen eta hausnarketak

  • Maritxu Gaztelumendi "Alkizako oiloa eta Larraulgo azeria" ipuina

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Maritxuk "Alkizako oiloa eta Larraulgo azeria" ipuina irakurtzen du, berak idatzitako "Aitona sutondoan ipuin kontari" ipuin-liburura bilduta duena.

  • Maritxu Gaztelumendi Aitona haurren ipuin eta jolasen gidari

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Txikitako etxeko giroa. Aitonak beheko suaren jiran biltzen zituen haurrak, ipuinak kontatzeko. Eguraldi txarra bazen, aitonak txingoka jostatzen jartzen zituen haurrak, sukaldean bertan.

  • Maritxu Gaztelumendi "Alkizako oiloa eta Larraulgo azeria" ipuina

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Maritxu Gaztelumendik "Alkizako oiloa eta Larraulgo azeria" ipuina kontatzen du.

  • Maritxu Gaztelumendi "Santo Kristo Lezokoari promesa" ipuina

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    "Santo Kristo Lezokoari promesa" ipuina kontatzen du.

  • Maritxu Gaztelumendi Erregeren hiru alabak

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Maritxuren aitonak errimadun pieza hau kontatzen omen zien beti, behin eta berriz, ipuin kontari hasi aurretik.

  • Maritxu Gaztelumendi "Axerko eta katakuxantxa" ipuina

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Maritxuk "Axerko eta katakuxantxa" ipuina kontatzen du, berak kontatzen dituen guztiak bezalaxe, "Aitona sutondoan ipuin kontari" liburura bildua duena.

  • Maritxu Gaztelumendi "Egiptora ihesi" ipuina

    Maritxu Gaztelumendi Urruzola (1938) Oiartzun

    Maritxuk "Egiptora ihesi" ipuina kontatzen du, berak kontatzen dituen guztiak bezalaxe, "Aitona sutondoan ipuin kontari" liburura bildua duena.

  • 1278 Meteoritoa Zañartun?

    Jesus Urzelai Aiastui (1929) Oñati

    Batzuen esanetan, meteorito batek utzitako harri pila handi bat dago Zañartun, Iturri Zahar inguruan. Harrizko horma sail luzeak ere badaude inguru haietan; gerrarako edo ganaduentzako eginak, nork daki. Zabaleta abadea ibili omen zen misterio horiek argitu guran, baina ez zuen arrakasta handirik izan. Bakuetik harri pilaraino "Zabaletaren bidea" izeneko bidexka bat dago.

  • 1278 Jentilenak eta beste kontakizun batzuk

    Jesus Urzelai Aiastui (1929) Oñati

    San Pedroko zubia jentilek egin omen zuten. Jesus umea zenean, umeak beldurtzeko "Anbotoko Señoria" aipatzen zen edota San Juan Artiara morroi bidaltzearekin mehatxatzen zituzten. "Anbotoko Señoria" Aloñara etortzen omen zen.

  • 1278 Lapurrak bideetan

    Jesus Urzelai Aiastui (1929) Oñati

    Garai batean Fanderia inguruan lapurreta asko izaten omen ziren, harik eta Eibarren pistolak egiten hasi ziren arte. Pistolokin hasi ziren ibiltariak lapurrok uxatzen. Lapurrek ihes egiten zuten bidea oraindik ere "Lapur Bide" izenez ezagutzen da. Garai hartan inguruko ferietara jendea oinez mugitzen zen, lapurren zorionerako.

  • 1366 Sorgin-erreka

    Sinforoso Madinabeitia Oñate (1918) Oñati

    Sorgin-errekaren istorioa. Arantzazuko batek ez zuen sorginetan sinesten, eta sorgina agertu ei zitzaion. Txapela galdu zuen. Arenduikoa ei zen mutila.

  • Migel Maiztegi Arregi Otsoak Arantzazun eta Araotzen

    Migel Maiztegi Arregi (1935) Oñati

    Otsoak harrapatzeko zepoak badituzte etxean. XX. mende hasieran, Migelen amandrearen anaia bat otso-ehizan Arabaraino joan omen zen, Arantzazun tiroz zauritutako otso baten atzetik. Otsoak hildako fraide baten istorioa kontatzen du. Araotzeko Neskien Begia lekuan ere, otsoak neskaren bat hil omen zuen.

  • Ixabel Ugarte Mirandaolako gurutze santua

    Ixabel Ugarte Elkorobarrutia (1918) Oñati

    Legazpin "Santikutzak" ospatzen dira. Gurutze Santua Legazpin gordetzen zen garai batean. Duela urte batzuk Patrizio Etxeberriak Mirandaola eraiki zuen. Gurutze santuaren istorioa kontatzen du.

  • Miren Lore Ibazeta Hilekoaren tabuak eta mitoak

    Miren Lore Ibazeta Solabarrieta (1936) Ondarroa

    Hilekoarekin bainurik ez zuten hartzen eta garbitu ere gutxi. Zapiak ur hotzetan garbitzen zituzten eta barruko sokan esegitzen zituzten. Hilekoaren gaia tabua zen. Lagunartean isilpean eta lotsaz berba egiten zuten. Hilekoa izanez gero, entsaladari ozpinik ezin zitzaion bota, bururik ezin zen garbitu, ezin zuten bainatu...

  • "Garbantzito"ren ipuina

    Antigua Urbieta Etxaburu (1938) Ondarroa

    Bilobari "Garbantzito"ren ipuina kontatzen ei dio, baina ez ei zaio gustatzen. Nola kontatzen dion ipuina.

  • 1230 Ipuinak etxean; ohitura zaharrak

    Felipe Korta Gurrutxaga (1928) Ordizia

    Txiste eta ipuinak kontatzen zizkieten etxean. "Mateo Txistu"ren istorioa kontatzen du. Gaztaina erreak eta talo-esnea jaten zituzten arto-zuritze garaian. Erramu egunean, erramua bedeinkatu eta haiekin egindako gurutzeak jartzen zituzten atean eta kandela pizten zuten tximista eta gaitzen kontra.

  • Angeles, Joseba eta Rosario Oiangura bidean norbait agertu...

    Angeles Lasa Garmendia (1923) Joseba Lasa Garmendia (1934) Ordizia

    Esnetara Ordiziatik Oiangura zihoazela, bidean gizon bat izara batekin atera zitzaieneko kontuak. Gauetan, afal ondoren, gurasoak eta hiru alaba zaharrenak Oiangura joaten ziren arto-zuritzera. Bidean, beti norbait ateratzen omen zen: beldurra pasatzen zuten. Artoa zuritu, gaztainak jan eta etxera bueltatzen ziren farola hartuta.

  • Pedro Armendariz Imaz Ataungo sorgin eta jentil kontuak

    Pedro Armendariz Imaz (1925) Ordizia

    Ataungo osaba eta lehengusuei askotan entzun izan zizkien hango sorgin eta jentilei buruzko istorioak.

  • Pedro Armendariz Imaz Ataungo jentilak I

    Pedro Armendariz Imaz (1925) Ordizia

    Ataungo osabari jentilei buruz entzundako kontuak aipatzen ditu. Infantadoko Dukea Lazkaon jarri zenean, Ataungo herriak ez zuen botererik, eta mendira ihesean joanda zeuden jentil batzuk hil egin zituztela, beste batzuk menditik behera erori zirela eta beste batzuk preso hartu zituztela kontatzen du.

  • Pedro Armendariz Imaz Ataungo jentilak II

    Pedro Armendariz Imaz (1925) Ordizia

    Ataungo osabari jentilei buruz entzundako kontuak aipatzen ditu.

  • karmele esnal Azeria eta belearen ipuina

    Karmele Esnal Zulaika (1932) Orio

    Karmelek ikasleei kontatzen zien azeriaren eta belearen ipuina kontatzen du pasarte honetan.

  • 149 Kristautasunaren aurreko erlijioaren aztarnak.

    Bittor Kapanaga Elorza (1925) Otxandio

    Barandiaranek Orozkon eta Urbioi inguruan entzundako istorioa, "harri bihurtutako neskatila"rena. Garaiko San Juan ermitan estela zaharrak topatu zituzten eta haren azpian kedarra eta harlauza handi bat zulo bat erdian zeukala. Toponimoa "arane" zen. Kristautasuna ez zela egun batetik bestera sartu uste du.

  • 149 Arangio, mendi sakratua

    Bittor Kapanaga Elorza (1925) Otxandio

    Arangio mendi sakratua. Ermita ere badago. Lehengo gurtze lekuak ermitaz estali zituzten eta haietako batzuk aztertu zituen Bittorrek. Mendia hainbat urtetan sutan egon zela esan zioten zenbaitetan eta hortik ondorioztatu zuen mendi sakratua zela.

  • Laureano Telleria Ordozgoiti Umeei beldurra sartzeko ipuinak

    Laureano Telleria Ordozgoiti (1935) Segura

    "Hamalauzango", "Sakamantekas", "Akerra"... pertsonaiekin sartzen zitzaien beldurra umeei. Orduko esaerak aipatzen ditu.

  • Laureano Telleria Ordozgoiti Sorginak vs eskopetak

    Laureano Telleria Ordozgoiti (1935) Segura

    Sorginen inguruko istorio asko bukatu egin ziren eskopeta agertu zen garaian. Sorginei buruzko esanak aipatzen ditu.

  • Miren Gabilondo Agirrebeña Sorgin kontuak; umeak beldurtzeko Sakamantekas

    Miren Gabilondo Agirrebeña (1918) Soraluze

    Lagun batek sorginak azaldu zitzaizkiola esaten zien. Tabako paketearen tamainokoak zirela besterik ez zien kontatzen. Kateekin ere azaltzen omen ziren, baina auzoko jendea izaten zela uste du. Bere senarrari ere bidera azaldu zitzaizkion eta dirua ostu zioten. Umeak beldurtzeko Sakamantekasa etorriko zela eta zakuan eramango zituela esaten zen.

  • Jose Antonio Amuategi Zubipeko munstroaren kondaira

    Jose Antonio Amuategi Casero (1933) Soraluze

    Leandro "Txiket" arrantzan aritzen zen eta ezaguna zen herrian. Zubi Nagusiaren azpian munstro bat zegoela esaten zuen. Pita beti apurtu egiten ziola esaten omen zuen eta altzairuzko soka bati amua jarrita ibiltzen zen munstro hura arrantzatu nahian. Ez zuen lortu.

  • Maria Zubillaga Agirrezabala Bedaioko sorginen kontuak

    Maria Zubillaga Agirrezabala (1924) Tolosa

    Bedaioko sorginak eskopetak daudenetik ezkutatu dira. "Sacamantecas" ere bazen, umeei odola atera eta saldu egiten zuena. Denek sinesten zuten horretan. Neskame edo morroiak zelatatu egiten zituzten, gauez etxetik ateratzen ziren susmoarekin. Sorginak etxeko tximiniatik, behetik gora, ateratzen ziren esaldi berezi bat esanez. Istorio horiek denek kontatzen zituzten.

  • Maria Zubillaga Agirrezabala Katalintxoren istorioa

    Maria Zubillaga Agirrezabala (1924) Tolosa

    Neska gazteak ehunezko arropak josten aritzen omen ziren gauez. Behin, gaueko 12etan lanak bukatu eta etxetik ateratakoan ilargi ederra zegoela ikusi zuten. Katalintxo etxeari bueltak ematen hasi zen. Hirugarren buelta ematen ari zela, sugar bat izan zen eta betiko desagertu omen zen.

  • Maria Zubillaga Agirrezabala Mateo Txisturen ipuina: apaiza ehizara joan eta desagertu

    Maria Zubillaga Agirrezabala (1924) Tolosa

    Apaiza ehiztaria omen zen. Behin, meza eamteari utzita txakurrekin ehizara joan zen; desagertu eta inoiz ez omen zen itzuli. Goikoaren zigorra zela esaten zuten, meza emateari uzteagatik. Orduz gero, Mateo txistu ezizena jarri zioten apaizari; eta, gauean soinurik entzuten bazuten, hura zela esaten zen.

  • Maria Zubillaga Agirrezabala Sorginen kontuak

    Maria Zubillaga Agirrezabala (1924) Tolosa

    Gurasoek sorginen inguruko esaerak esaten zizkieten. Lanetik zetorren bati katua azaldu; eta, ezin harrapatu zebilela, sorgina izango zela pentsatu zuen. Gizon bati gauez kristauen figura azaldu zitzaion, eta beldurrez alde egin zuen. Eskopetak azaldu zirenez gero, gauza horiek bukatu ziren.

  • Antonio Jauregi Maiza Aztiei zieten beldurra

    Antonio Jauregi Maiza (1931) Tolosa

    Aztiei beldurra zien lehen, eta gaztetan izandako anekdota kontatzen du.

  • Carlos Beloki Zabala Sorgin kontuak

    Karlos Beloki Zabala (1948) Tolosa

    Sorgin kontuak ditu hizpide. Hainbat auzokide sorgintzan aritzen omen ziren; maindirearekin goitik behera estali eta bidean ateratzen omen zitzaien gaueko ibiltariei.

  • Carlos Beloki Zabala Eskopetak agertzean, sorginak bukatu

    Karlos Beloki Zabala (1948) Tolosa

    Sorgin kontuak ditu hizpide. Lehen, jendeak beldurra zien sorginei, baina denborarekin eskopetekin ibiltzen hasi zen jendea. Orduan, sorginak desagertzen joan omen ziren.

  • Carlos Beloki Zabala Sorginak, "ez direla, baino badirela"

    Karlos Beloki Zabala (1948) Tolosa

    Sorgin kontuak ditu hizpide. Bedaion, sorginei buruzko esaera bat dute: sorginak, "ez direla, baino badirela".

  • domingo xoria Ardien inguruko sineskeriak

    Domingo Etxebarren (1922) Xanpier Etxebarren (1927) Urepele

    Gorosti adarrak arditegietan jartzen ziren zakarreriaren kontra baina beraiek ez. Bildots beltza sortzeak xantza eragiten zuela uste zuten batzuek. Ezpeletan gertatutako pasarte bat kontatzen du Xanpierrek.

  • Jose Antonio Goirigolzarri Sorgin-kontuak

    Jose Antonio Goirigolzarri Iñigez (1932) Urduliz

    Inguruko lehengusuekin elkartzen zen abesteko. Akerlandan akerrak adarretatik sua zeriela ikusten zituztela esaten zuten. Auzoko andre bat sorgina omen zen. Hil zenean, gauetan bidera ateratzen zitzaion semeari. Amak esaten omen zion bizkarrean eramango zuela etxera mozkorrik zegoelako.

  • Jose Antonio Goirigolzarri Lamien orrazia

    Jose Antonio Goirigolzarri Iñigez (1932) Urduliz

    Erreketan lamiak zeuden. Umaraneko Pepe joan omen zen errekara eta marfilezko orrazia aurkitu omen zuen. Hartu eta etxera eraman zuen eta gauean lamia etorri zitzaion orraziaren bila. Baina Pepek itzuli ez. Hurrengo gauean berriz etorri zitzaion haserre lamia, eta orduan eraman zuen orrazia hartutako tokira.

  • Jose Antonio Goirigolzarri Sorginaren alaba sorgina

    Jose Antonio Goirigolzarri Iñigez (1932) Urduliz

    Sorginaren alaba ere sorgina izan omen zen. Heriotza txarra izan zuen, eta esaten zuten Jaungoikoak sufriarazi ziola sorgina zelako.

  • Jose Antonio Goirigolzarri Zantzoka gauean

    Jose Antonio Goirigolzarri Iñigez (1932) Urduliz

    Antzina ez zen kaminorik egoten, eta gauez zantzoak entzuten ziren basoko bideetan. Batak bota eta besteak erantzun beste mutur batetik. Behin batek bota zuen zantzoa eta berak baino hobeto erantzun zion, eta hala jarraitu zuten, baina gero eta hurbilago entzuten zuen. Azkenean alboan entzun zuen, korrika hasi eta etxean sartu eta atea itxi zuen. Hurrengo egunean hamar atzamar markak atean, egurra erreta, aurkitu zituen. Laukizko kontua da.

  • Jose Antonio Goirigolzarri Gauerdiak

    Jose Antonio Goirigolzarri Iñigez (1932) Urduliz

    Gaueko ilunpean argiak ikusten zirenean, gauerdiak zirela esaten zen. Hilerritik irteten ziren arimak edo, omen ziren; argiarekin hegaz ibiltzen omen ziren.

  • Jose Antonio Goirigolzarri Hodei guztien azpitik eta sasi guztien gainetik

    Jose Antonio Goirigolzarri Iñigez (1932) Urduliz

    Butroiko aititak kontatzen zuen amamari buelta bat ematera zihoala esan eta sorginaren bizkarrean jarri, hark txori handi baten forma hartu eta hegan joaten zela "sasi guztien gainetik eta hedoi guztien azpitik" Euskadi guztiaren gainetik, toki berera itzuli arte. Behin sorginak erratuta, "hedoi guztien azpitik eta sasi guztien azpitik" esan zuen eta zauriz beteta itzuli zen etxera aitite, eta amamak ez zuen etxean hartu gura izan.

  • Maritxu Rekondo "Abaillarri", Buruntzatik Aranora bota nahi izan zuten harria

    Maritxu Rekondo Iribar (1927) Urnieta

    Aballarri Urnietako partean dagoen zutarria da. Aitonak kontatzen zien Buruntza menditik Aranora bota nahi izan zutela harri hori, baina jaurtitzaileak irrist egin zuenez, Aranon beharrean, Urnietako mendian erori zela. Ipuina omen da; zenbait txantxa egiten du.

  • Maritxu Rekondo Gezurretako sorginak eta hustutako kalabazak

    Maritxu Rekondo Iribar (1927) Urnieta

    Etenetako triku-harriak noizkoak diren eta horrelakorik ez daki. Sorginei buruzko ipuin barregarri bat kontatzen du. Beste denbora baten, kalabazak hustu, aurpegia irudikatzeko zuloak egin, kandelak jarri eta horrela dibertitzen ziren.

  • Hilario Lekuona Aballarriko elezaharra

    Hilario Lekuona Mitxelena (1931) Urnieta

    Aballarri izeneko lekuan plaka bat jarrita dago hildako hernaniar baten omenez. Aballarriri buruzko esaera edo elezaharra: Buruntza menditik harria botatzen hasi zen Sanson, Adarreko Puntara jaurti nahi zuen, baina behi-kakatan irrist egin eta orain dagoen lekuan erori zen, Aballarrin.

  • Margarita Plazaola Murua Sakamantekasa eta katu beltza

    Margarita Plazaola Murua (1927) Urretxu

    Sakamantekasa-rekin eta katu beltzarekin beldurtzen zituzten. Trenbidea zuten hurbil eta kontuz ibili behar zuten.

  • Mariano Izagirre Lakunza Sorginak eta Sakamantekas, beste garai bateko ipuinak

    Mariano Izagirre Lakunza (1937) Urretxu

    Sorginak garai batean ba omen ziren. Baina Eibarren eskopetak egiten hasi zirenean, denak desagertu omen ziren. Sakamantekas pertsonaiarekin, beldur handia sartzen zieten mutikoei.

  • Joxe Torregarai Historia sakratuko Joseren istorioa

    Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil

    Historia sakratuko Joseren istorioa kontatzen dute.

  • Kristina Bengoetxea Sansonen istorioa

    Kristina Bengoetxea Urruzmendi (1921) Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil

    Sansonen istorioa kontatzen dute.

  • Milagros Alzaga Joseren, Jakoben semearen, istorioa

    Milagros Alzaga Illarramendi (1930) Usurbil

    Historia sakratuko Joseren, Jakoben semearen, istorioa kontatzen du Milagrosek.

  • Milagros Alzaga Noeren istorioa (I)

    Milagros Alzaga Illarramendi (1930) Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil

    Noeren istorioa kontatzen dute.

  • Milagros Alzaga Noeren istorioa (II)

    Milagros Alzaga Illarramendi (1930) Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil

    Noeren istorioa kontatzen jarraitzen dute.

  • Milagros Alzaga Sodoma eta Gomorraren istorioa

    Milagros Alzaga Illarramendi (1930) Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil

    Sodoma eta Gomorraren istorioa kontatzen dute.

  • Milagros Alzaga Moisesen istorioa (I)

    Milagros Alzaga Illarramendi (1930) Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil

    Moisesen istorioa kontatzen dute.

  • Milagros Alzaga Moisesen istorioa (II)

    Milagros Alzaga Illarramendi (1930) Joxe Torregarai Gorostidi (1937) Usurbil

    Moisesen istorioaren hasiera eta bukaera kontatzen dute.

  • Jexux Mari Errekondo Eskola profesionalean bi urte egin zituen, Andoainen bertan

    Jexuxmari Errekondo Aizpurua (1929) Usurbil

    Eskolan zer ikasten zuten. Oinarri gutxi zuten, eta ezinean ibiltzen ziren. Eskola profesionala jarri zuten han bertan, eta bi urte egin zituen han. Langara futbolariaren anaia zen maisua. Euskadiko Selekzioa. Cristobal Colonen arrautzaren istorioa kontatzen du; ipuin modukoa.

  • David Barandiaran Txorixo izaki beldurgarria eta "sacamantecas"

    David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona

    Jende aberatsak egiten zuen odol transfusioa dela eta asmatu zen "sacamantecasen" ipuina. Txiroen odola aberatsentzat zen.

  • David Barandiaran Zizurkilen gauez "sacamantecas" eta sorginak

    David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona

    Jendea mozorrotu eta kalera irteten ziren jendea beldurtzera.

  • Eugenia Narbaiza Bideak egiten hasi zirenean desagertu zen Mari

    Eugenia Narbaiza Aranguren (1928) Zaldibar

    Aititak lehen Anbotoko Mari, "Anbotoko Señorie", sarri irteten zela esaten zuen, sarri ikusten zutela. Bideak egiten hasi zirenean, desagertu ei zela zioen.

  • Eugenia Narbaiza Laminek gizaki bat euren kobazulora eraman ei zuten

    Eugenia Narbaiza Aranguren (1928) Zaldibar

    Laminak kobazuloetan zeudela esaten zuten. Behin gizaki bat euren kobazulora eraman zutela kontatzen zuen aititak. Gizakia gose zen eta belarrian egin zion haginka laminari. Aske uzten ez bazuen belarria jango ziola esan zion eta orduan aske utzi ei zuen.

  • 359 Sorgin kontuak

    Antonio Eizagirre Uranga (1933) Pakita Uria Mancisidor (1937) Zarautz

    Sorgin kontuak. Istorio asko entzuten ziren, baina beraien auzoan ez.

  • 520 Zarauzko azkenengo balearen istorioa

    Hilario Epelde Lizaso (1947) Zarautz

    Balea arpoiaz jotzen zuenarentzat izaten zen eta azken bale hura Hilarioren aitonak, zarauztarra izatez, jo zuen. Marinel taldean getariarrak ere bazeuden eta, Zarauzko portura ekarri ordez, Getariara eraman zuten. Bale hura getariarrarena ala zarauztarrena zen eztabaida piztu zen. Zarauzko bikarioak azken epaiketan balea zarauztarrena zela erabaki zuenerako, balea ustelduta zegoen.

  • Imanol Urbieta "Sakamantekas" eta "Amona mantalgorria"

    Imanol Urbieta Beristain (1934) Zarautz

    Haurrak beldurtzeko erabiltzen ziren kondairak: "sakamantekas" eta Zarauzko kartzelan egoten zen "amona mantalgorria".

  • Txikitako ipuinak

    Eugenia Sebera Fernandez Urkia (1905) Zarautz

    Amak sorginei eta Tartalori buruzko ipuinak kontatzen zizkion, eta egiak omen ziren. Lehen baserritarrek elkarri laguntzen zioteneko garaiko istorio bat kontatzen du.

  • Sorginei buruzko ipuina

    Eugenia Sebera Fernandez Urkia (1905) Zarautz

    Sorginak bazirela sinesten ez zuen bati gertatutakoari buruzko istorioa kontatzen du.

  • Felixa Eizagirre Anaiak bertsopaperak erosten zituen igandeetan

    Felisa Eizagirre Ibarguren (1914) Zarautz

    Ipuin, txiste eta kontuak erabiltzen zituzten tarteka. Fernando Amezketarrarenak askotan aipatzen zituzten. Igandetan bertsolariek bertsopaperak saltzen zituzten eta anaiak beti erosten zituen.

  • Joxe Migel Arregi Aitonak kontatuak

    Joxe Migel Arregi Ibarguren (1924) Zestoa

    Aitona bertsotan aritzen zen. Ipuin ugari kontatzen zizkien eta haietako esamolde eta anekdota bat aipatzen ditu.

  • Pako Eizagirre Muskerraren istorioa

    Pako Eizagirre Irure (1946) Zestoa

    Irure baserria Santa Engrazi ermitatik gertu dago. Han inguruan ibiltzen ziren ardiak eta behiak zaintzen. Baserri ingurutik ez aldentzeko istorio asko kontatzen zizkieten, tartean muskerrarena. Musker batek koska eginez gero, zazpi herritako kanpaiek jo arte ez omen zen askatzen. Pako kezkatuta egoten zen, bost herritako kanpaiak bakarrik ezagutzen zituelako.

  • Edurne Ormazabal "Sakamantekas" ote zen?

    Edurne Ormazabal Izagirre (1934) Zumarraga

    Ahariaren bila joanda zerbaitek beldurtu zuen Edurne. Tifoi Sukarra zela eta, baserrira joan behar izan zuenean ere, beldurtuta pasatzen zuen eguna. Beldurtzeko istorioak izaten ziren.